Kultura

Kultura

Saria

Espainiako 2009ko Narratiba Saria, Kirmen Uriberi

Erredakzioa

2009/10/14

"Ezin nuen horrelakorik espero!", adierazi du idazleak Radio Euskadin. Estatuan ofiziala den hizkuntza batean idatzitako lanik onena dela iritzita eman dio Kultura Ministerioak sari hau.

Kirmen Uribe idazle euskaldunak irabazi du gaur Espainiako Narratiba Saria. ''Bilbao-New York-Bilbao'' eleberriagatik Kritikaren Narratiba saria eskuratu zuen 2008an eta 20.000 jasoko ditu idazle ondarroarrak, 2008an kaleratutako liburu onena izan baita epaimahaiaren arabera. Gaztelaniaz zein Espainiako Estatuko beste hizkuntzetan idatzitako testuak saritzen dituzte.

"Ezin nuen sinistu Kultura ministroak deitu nauenean", azaldu du Ondarroako idazleak Radio Euskadin. "Behar duzun unean bertan esan behar da ''maite zaitut'' eta horrelako zeozer behar nuen nik", aitortu du Uribek.

Sariak idazten jarraitzeko aukera emango diola adierazi du, bere benetako pasioa omen baita hori.

Euskaraz argitaratu dute bakarrik lan hori. Gaztelaniazko itzulpena liburudendetan izango da aurki, egileak azaldu duenez.

Rogelio Blanco da epaimahaiaren zuzendaria eta Jose Luis Borauk, Camilo Jose Cela Condek, Andres Martinez Sanchezek eta azken bi irabazleek, Juan Jose Millasek eta Vicente Molina Foixek hartu dute erabakia.

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa