Kultura

Kultura

Bertsolari Txapelketa Nagusia

Beñat Gaztelumendik irabazi du laugarren final-laurdena

Erredakzioa

2009/10/18

Zarautzen egingo da hurrengo saioa, eta Iratxe Ibarra, Xabier Silveira, Iker Zubeldia, Unai Agirre, Oihane Perea eta Joxe Munduate bertsolariak igoko dira taula gainera.

Beñat Gaztelumendi bertsolariak final aurrekoetan parte hartzeko aukera eskuratu zuen atzo Uztaritzen egindako XV. Bertsolaritza Txapelketa Nagusiaren laugarren final-laurdenean. Final aurrekora zuzenean sailkatu da, atzoko saioan 669 puntu lortuta. Guztira sei bertsolari izan ziren lehian eta irabazi ez duten beste bost bertsolariak puntuazioaren arabera sailkatuko dira lehen fase honen amaieran. Uztaritzeko pilota-lekuan 700 bat lagun bildu ziren.

Uztaritzeko saioren sailkapena
Beñat Gaztelumendi 669
Arkaitz Estiballes 661
Aitor Sarriegi 657
Xabier Paya 644,5
Unai Muñoa 615,5
Erika LagomaS 567

Hurrengo saioa gaur bertan
Arratsaldeko 17:30ean, Zarauzko Aritzbatalde Kiroldegian egingo da aurtengo Bertsolari Txapelketako bosgarren saioa. Iratxe Ibarra, Xabier Silveira, Iker Zubeldia, Unai Agirre, Oihane Perea, Joxe Munduate bertsolariak igoko dira taula gainera. Gai emaile lanetan Saroi Jauregi arituko da.

Datozen saioetarako sarrerak, salgai
Laudion datorren larunbatean egingo den azken final-laurdenetarako sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eu izeneko atarian. Baita BEC-en abenduaren 13an izango den finalerako sarrerak ere.

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa