Kultura

Kultura

Joan den urriaren 31n

Levi-Strauss antropologo frantziar handia hil egin da 100 urterekin

Erredakzioa

2009/11/04

XX.mendeko intelektualik garrantzitsuenetako bat, gizarte zientzien ikuspuntu estrukturalistaren aita da askorentzat.

Claude Levi-Strauss antropologo frantziarra, XX.mendeko intelektualik garrantzitsuenetako bat eta gizarte zientzien ikuspuntu estrukturalistaren aita, joan den larunbatean hil zen, 100 urte zituela.

Bruselan jaio zen antropologo frantziarra eta bizirik balego, 101 urte beteko lituzke hilaren 28an. Bere ekarpena erabakigarria izan da folosofian, soziologian, historian eta literaturaren teorian.

Tristes trópicos lanaren egilea da Claude Levi-Strauss eta Brasilgo Sao Paulo unibertsitatean eta New Yorkeko New School for Social Research ikasketa zentroan irakasle izan zen urtetan. Gerora Parisko Gizakiaren Museoan zuzendari lanetan aritu izan da eta Collège de France ikastetxean irakasle ibili ere 1982an erretiroa hartu zuen arte.

Lévi-Strauss antropologoaren lana hiru gai nagusitan laburbidu daiteke: aliantzaren teoria, giza ezagutzaren buru-prozesuak eta mitien estructura.

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa