Kultura

Kultura

ETB3-n eta ETB1-en

Bertsolari palestinarrak, aste honetako Hitzetik Hortzeran

Erredakzioa

2009/11/04

Bestalde, Angel Mari Peñagarikano erredakzioan izango da, bisitan. Nafarroako Bertsozale Elkartearen zilarrezkio ezteiak ospatzeko saio berezian jasotakoa ere ekarriko dute.

Txapelketa Nagusiak atseden hartu du asteburuan. Ez ordea, Hitzetik Hortzera-k. Astero bezala, bertsoz gainezka dator.

Hasteko, Peñak bisita egingo du erredakziora eta Txapelketa Nagusiaz arituko da berbetan, besteak beste. Aurtengo Txapelketa eta ''aspaldiko'' kontuak astinduko ditu. Bestalde, Askapenak antolatutako “Elkartasunez Tour” ekimenaren baitan, Palestinako inprobisatzaileekin egindako bertso-afarian bildutakoa ere erakutsiko dute. Ahmad Naamnah eta Muhammad Zoabi palestinarrak Miren Artetxe eta Amets Arzallusekin aritu dira kantuan Pausun.

Handik, Iruñara egingo dute salto. Nafarroako Bertsozale Elkartearen zilarrezko ezteiak ospatzeko, saio berezia egin dute Nafarroako hiriburuan, Bertsoaroaren baitan. Bertan, belaunaldi ezberdinetako bertsolariak elkartu dituzte.

Eta Iruñatik, Donostiar. Han, beste ospakizun bat, Gaztezulo aldizkariaren festa, eta beste bertsokera bat: bertsorap-a. Protagonistetako bat, Xabier Silveira lesakarra.

Zuri-beltzekoa, bertso surrealista, artxiboko zappinga... Astero legez, ostegunean 22:00etan ETB3-n, larunbatean 13:00etan ETB1-en eta ostiralaz geroztik noiznahi EITB.COM-en.

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa