Kultura
EITB/EKE
2010/01/15
Jimmy Arrabit (1954, Donaixti) gazterik hasi da musikan eta Itoiz, Niko Etxart edo Anje Duhalde bezalako artistekin aritu da. Diska bat kaleratu berri du Jimmy Arrabit Trio taldearekin.
Jimmy Arrabit 12 urterekin hasi zen bateria jotzen talde batean. Niko Etxartekin batera&' || 'nbsp; Tinka lehen euskal rock taldea muntatu zuenak, Jimmy Arrabit Trio talde berriarekin plazaratu duen diskan, Xiberotar kantu herrikoiak, jazz, elektro-dub eta afro-beat estiloetan jantzi ditu. 2009ko irailean eskaini zigun elkarrizketaren pasarte batzu hautatu ditugu. Xehetasun gehiagorentzat (soinua, argazki-bilduma, loturak,...) :www.eitb.eke.org
Gazterik hasi
12 urterekin hasi nintzen. Ene aita, Frantxoa Arrabit, musikaria zen, akordeoi joilea. Famatua zen, jotzen zuen herriko bestetan eta ezteietan Garazi aldean, Xiberoan, Baxe-Nafarroan. Bere bateria joilea ''Ttinttin'' goitizena zuen hazpandar bat zen. Bere tresna gure etxean uzten zuen eta ni hartan hasi nintzen jotzen. Ttinttin eritu zen eta hil. Egun batez, aitak erran zidan : "Heldu den larunbatean, enekin heldu zira, eztei bat badugu Baigorrin". Hola hasi naiz. Bateria tresna guti ziren baina baziren. Orduko bateria ''jazza'' deitzen zen, animale larruz egina. 1970 hamarkadan agertu ziren orai ezagutzen ditugunak, larru plastikoz eginak.
Miles Davis eta Coltrane irratian
Frangotan, astelehen goizetan lo egiten nuen eskolan. Irabazi lehen sosarekin, ''radiocassette''&' || 'nbsp; tresna bat erosi nuen Donapaleun. Irratia entzuten hasi nintzen, gauaz. Hor ezagutu ditut lehen rock taldeak (ingelesak, amerikanoak) eta jazz musika, Miles Davis, Coltrane... Egunaz, eskolan, zaila zen : nahi dizut erran eskola nahi nuela utzi ahal bezain fite. Eta utzi dut 16 urte bete orduko.
Niko Etxartekin Tinka taldea
Oroit naiz, garai hartan, bazen Maulen ''Fandango'' deitu sala bat. Han, gazte taldeek eta musikariek jotzen zuten. Guk taldeko Beñat Davant eta Pier-Pol Berzaitz orduan hasi ziren, bat pianoan, bestea gitarrarekin. Ni ere hara joaiten nintzen eta han dut Niko Etxart ezagutu.&' || 'nbsp; Tinka, lehen euskal rock taldea muntatu ginuen.
Musika lanbideari alde bat lotu naiz, ez nuen beste gogorik, bakarrik musika. Hamar aldiz hilabetean, edo berdin gehiago, jotzen genuen, bestetan, lehen kantaldietan, alde guzietan. Niko Etxartekin lehen kantaldiak ezagutu ditut. Tinka taldearen ondotik, Minxoriak taldea muntatu ginuen. Lehenak izan gira kantu abertzaleak emaiten herriko bestetan.
Musika formakuntza
Aitarekin hasi nintzelarik, hasi ginen fama ukaiten : "aita-semeak" deituak ginen. Jo Maris, Donibane Garaziko orkestrako zuzendaria zen. Aitari erran zion : " Zure semeak jin behar du asteazken arratsaldetan musika ikastera". Solfeoa harekin ikasi dut. Beti Jo Marisen medioz, Itsasun ibili nintzen saxolari jazzero baten etxean errepetizionetan.
Itoiz taldean
1981ean sartu nintzen Itoiz taldean. Minxoriak taldea utzi nuen, eztabaida baten ondotik : nahi nuen disko bat gure kantuekin ateratu, lagunek aldiz nahi zuten besteetan ibiltzen segitu. Jakin nuen, lagun baten bitartez, Itoiz taldeak bateria joile bat bilatzen zuela. Audizionea pasatu eta hartua izan naiz. Ordu hartan, Hendaian bizi nintzen. Errepetizione garaietan, Bilbon egoten nintzen musikari baten etxean. Hiru hilabete segidan errepikatu eta gero diska grabatzen genuen. Ainitz ibili gira eta ainitz diska saldu dugu. Beste garai bat zen. Nola erran! Laupabost urtez beti kanpoan ibili naiz, etxean ez nuen bizirik, ez familia bizirik. Bistan dena, horrek prezio bat badu.
Esperientzia ezberdin frango
Itoizen bidez, ETBko hasieran parte hartu zuten Mutrikuar batzuen ezagutza egin nuen. Telebista musika batzu konposatu genituen. Lan berezia zen : etxean, bakarrik, konposatu behar zen. Ikusi nuen laster ez zela enetako egina : nik, nahiago dut besteekin, lagunekin musika egin, ez eta estudioan bakarrik. Azkenean ez nuen hortan segitu, baina, egia da, oroitzen naiz, Iglesia deitu musikari bat ezagutu nuela, filmen musika egiten hasten zena, orai Almodovar eta holakoekin ari dena. Elgarrekin grabatu ginuen IZT estudioan. Gero, Anje Duhaldekin aritu nintzen : hiru diska grabatu ditugu. Ondotik, Oio taldearekin; esperientzia interesantea izan zen, musika elektronikoa sartu baiginuen.
King Mafrundi, euskal reggaea
Sortu nuen King Mafrundi, lehen euskal reggae taldea, hiruzpalau urtez iraun zuena.&' || 'nbsp; Oroitzen naiz hasieran, joaiten nintzelarik irratietara, jende frangok esaten zuten : "Baina, musika honek ez du tokirik hemen, ez da sartzen hemen". Azkenean, hiru urtez arizan gira gelditu gabe : izan gira Italian, Espainian, Suizan, alde guzietan. Ikusten duzu ez dela sobera entzun behar ! Musika sartu da. Sartzen bada, jendeak entzuten du eta ez da problemarik.
Gauza berriak maite
Badakit, ene disko berriarekin, erraiten dutela : "Ba, baina ez da jazza, jazzeroek ez dute maite, folk mundukoek ez dute maitatuko ez baita folka". Baina hori berdin zait. Nik maite dut gauza berriak egitea.
Jimmy Arrabit Trio : lehen diska
Xibero aldean herriko bestetan jotzen nuelarik, entzuten nintuen ostatuetan gizonak goizetik orroaz kantuz ari. Gogoan nuen beti hortaz zerbeit egitea.&' || 'nbsp; Ukan ditut lagunak Parisera edo Madrilera joan direnak posibilitate gehiago baitzutelako han musika egiteko. Eta denbora hartan, Benito Lertxundik&' || 'nbsp; "Xuberoa" diska ateratu du. Biziki musika ederra egin du kantu tradizionalekin (nahiz kritikatua izan den Xiberoan), Mikel Laboa eta beste batzu bezala. Horra zertako, guk musikariek, segitzen dugun musika egiten Euskal Herrian.&' || 'nbsp; Diska hunentzat, Xiberutar kantu herrikoi batzu hartu ditut, adibidez "Ahaide delizious huntan", "Bortian Ahüzki", "Urtxapal", eta jazz, elektro-dub, afro-beat estiloetan konposatu.
Badakit puristek ez dutela gostukoa izanen baina egia erran, musika denena da, kantuak denenak. Hemengo kantua eta musika bizi da : ez da frigo baten barnean bezala, hunkitu behar ez dena.
Fred Feugas pianista eta Xabi Hayet kontrabaxu joilea juntatu zaizkit Jimmy Arrabit Trio egiteko. Erakutsi diotet bateriarekin kantu horietarik abiatuz zer nahi nuen eta landu ditugu. Joan den abenduan grabatu dugu diska eta iraila huntan atera da Gaztelupeko Hotsak disketxean. Hasiak gira ibiltzen eta jadanik azaroan baditugu lau emanaldi programatuak, Bizkaian, kultur etxeetan.
Iruzkinak
orain albiste
Albisteak
Erlazionatutako edukiak:
Albisteak
Albisteak
Kirola
Kultura
Ikusiena
6798 bisita
Vaya Semanita, Cambio Radical: Nekane Amaya, la gitana abertzale
6649 bisita
5583 bisita
Vídeo de El Conquistador. Bronca entre Bárbaro y Julen Madina
2309 bisita
El Conquis 2012: Las chicas hablan de la tanga de la Gran Danesa
2154 bisita
EITB a la carta: La televisión que te gusta, cuando a ti te gusta
1788 bisita
Entrevista de eitb.com a Andoni González, primer eliminado del Conquis
1205 bisita
Vídeo reality | Joking of: Asado argentino | El Conquistador
1044 bisita
Vídeo reality. Eli le pregunta por qué no abandonó antes el Conquis
989 bisita
982 bisita
Vídeo de promoción. Eli y Barbaro en el debate de El Conquistador
969 bisita
910 bisita
Vaya Semanita, Cambio Radical: El Katxi y la despedida de Joxerra
899 bisita
Entrevista a Bárbaro en el hotel tras abandonar El Conquistador
858 bisita
Vaya Semanita, Cambio Radical: El cenizo, un aguafiestas nato
851 bisita
833 bisita
Avance del quinto capítulo de El Conquistador del Fin del Mundo
803 bisita
Umorezko bideoa. Finlandia: Azkargorta eta Olazabal Tzanpionza saioan
764 bisita
David gana el duelo en el laberinto de fardos | El Conquistador
46 bisita
27 bisita
16 bisita
14 bisita
12 bisita
11 bisita
10 bisita
Borroka askoren ondorioa da doako osasun sistema unibertsala
10 bisita
Nonick, EITB a la carta, IPv6 y nuevas consolas de videojuegos
9 bisita
7 bisita
7 bisita
7 bisita
7 bisita
6 bisita
6 bisita
6 bisita
5 bisita
Beatriz Matallana, la amiga pelirroja que aparece en la foto de Piqué y Shakira
5 bisita
955 bisita
Entrevista de eitb.com a Bárbaro Oreste ''Cuba'' | El Conquistador
778 bisita
Vídeo de la Ertzaintza | Testimonios: 30 años de la Ertzaintza
719 bisita
Pirelli desnuda a las mujeres más bellas para su calendario 2012
627 bisita
Vídeo de Michel Teló | Michel Teló y su 'Ai se eu te pego', en España
498 bisita
Vídeo del concierto de Madonna en la Super Bowl | Vídeo de Madonna
446 bisita
407 bisita
Vídeo del atropello mortal de Vitoria | Muere un matrimonio en Vitoria
335 bisita
Vídeo del atraco en un banco de Usurbil | Vídeo de atraco con rehenes
329 bisita
322 bisita
Vídeo de accidente autobús | Autobús choca contra un árbol en Gasteiz
304 bisita
296 bisita
267 bisita
Vídeo de operación | Un niño lleva el feto de su gemelo en el vientre
266 bisita
Vídeo Ruido en Bilbao | Ayuntamiento creará espacios libres de ruido
253 bisita
227 bisita
225 bisita
Vídeo del temporal | Consejos de Txus Jaio para conducir bien
221 bisita
Vídeo del ambiente en Anduva | Mirandés-Athletic, semifinales de Copa
495 bisita
Vídeo de Miranda de Ebro | Mirandés-Athletic Copa ambiente previo
375 bisita
Vídeo Copa del Rey | Mirandés-Athletic: Niños cantan himno de Mirandés
264 bisita
Video de deportes | Copa del Rey | Mirandés-Athletic Club de Bilbao | Carlos Pouso
251 bisita
Vídeo goles Mirandés-Athletic 1-2 | goles de Fernando Llorente
238 bisita
Vídeo de fotografía y escalada | Libro 'El hilo gris' de Eider Elizegi
203 bisita
Vídeo de entrevista a Miguel Mari Urrutia | Vídeo de remonte
185 bisita
Vídeo de montaña | Altitoy Ternua 2012, la belleza de los Pirineos
168 bisita
El Athletic gana por 7-2 a la Real Sociedad en la liga femenino
150 bisita
Vídeo de Euskaltel-Euskadi | Presentación de la temporada en Gasteiz
125 bisita
119 bisita
Video fútbol | Athletic Llorente | hat-trick | contrato renovación
116 bisita
Video de Copa del Rey | Miranda de Ebro | Mirandés-Athletic | Anduva
103 bisita
Vídeo de los goles del Eibar-Alavés | Victoria de los armeros (2-1)
102 bisita
Vídeo del Athletic | Declaraciones Pouso entrenador del Mirandés
96 bisita
Video del ambiente de Miranda | Copa del Rey | Mirandés-Athletic
87 bisita
El Mirandés hace historia pasando a semifinales de la Copa del Rey
82 bisita
Video Real Sociedad-Sporting | Gregory manda al hospital a Zurutuza
81 bisita
Vídeo de declaraciones de Bielsa | Mirandés-Athletic (1-2) Copa
278 bisita
234 bisita
160 bisita
151 bisita
'Dame un minuto de paz', concurso organizado por la Unesco Etxea
112 bisita
95 bisita
Madonna + M.I.A. + Nicki Minaj en el vídeo Give me all you luvin'
84 bisita
84 bisita
76 bisita
75 bisita
Euskal Telebista estrenará el próximo martes La conspiración
70 bisita
Madonna + M.I.A. + Nicki Minaj, Give me all you luvin' bideoklipa
69 bisita
'Topografías de la memoria', exposición fotográfica en la Alhóndiga
59 bisita
59 bisita
56 bisita
56 bisita
48 bisita
44 bisita
Vídeo sobre la clausura de la exposición de Antonio López en Bilbao
158 bisita
96 bisita
Gaztearen asteburuko proposamena: Michel Telo, Ai se eu te pego
93 bisita
Bideoklipa l Itziarren Semeak taldearen ''Gau luzeak'' kantua
93 bisita
Adeleren Someone like you, Maria Izaga aramaioarraren ahotsean
54 bisita
David Guetta eta Nicki Minaj, Turn on me kantaren bideoklipean
50 bisita
Berri Txarrak taldearen kontzertu bira | Haria diskoa | Musika bideoa
48 bisita
Michel Teloren Ai se eu te pego arrakastatsua, orain ingelesez
45 bisita
43 bisita
43 bisita
41 bisita
40 bisita
37 bisita
36 bisita
31 bisita
30 bisita
30 bisita
25 bisita
The Mars Volta, Neon Trees eta Japanese Voyeurs, igandean ETB-3n
© EITB - 2012 - Lege Oharra