Kultura

Kultura

Argizaiola saria

Lehen ikastoletako andereñoak omenduko ditu Durangoko Azokak

Radio Euskadi

2009/12/03

Durangoko Liburu eta Disko Azoka abenduaren 4tik 8ra izango da eta nobedade aipagarriena Ahotsenea izeneko txokoa izango da. Egileek beraien lanak aurkeztu ahal izango dituzte bertan.

Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokak 44. edizioa egingo du arten. Abenduaren 4tik 8ra izango da eta Kataluniako kultura izango da gonbidatua. Urtero bezala, literatura eta musika munduko nobedadeak izango dira eta egileak ere bertan izango dira, aleak sinatuz eta hitzaldi eta mahai-inguruetan parte hartuz, besteak beste.

Kastellerrak aritu idra Landako Gunearen atarian. Azokak hizkuntza katalanarekin harremanak sendotu nahi ditu eta bertako idazle eta musikari ugari izango dira aurtengo ekitaldietan. 44. edizioan 308 liburu eta 69 disko berri aurkeztuko dira. Iaz gertatu bezala, krisiari aurre egiteko asmoa dute argitaletxeek.

Argizaiola saria euskal kultura zabaltzeko egindako lanari ematen zaio urtero eta edizio honetan lehenengo ikastolak sortu zituzten andereñoek eskuratu du. Kolektibo hura, gehienbat emakumeak, euskarazko hezkuntzarekin hasi ziren etxe partikularretan eta desafiozko egoeran.

Azokako egoitza nagusian izango dira standak, baina aurten literaturari eta umeentzako jarduerei eskainitako txoko bat izango da. Gainera, egileek beraien lanak publikoaren aurrean aurkeztu ahal izango dituzte Ahotsenean, kontaktu zuzenerako sortutako karpa bat.

Kataluniako literaturak errepresentazio zabala izango du:&' || 'nbsp;Albert Sanchez Piñol bertan izango da, ''La Pell freda'' best sellerraren egilea. Abenduaren 7an hitzaldi literarioa egingo du eta ''Euskadi, crónica de una desesperanza'' liburua aurkeztuko du. Toni Strubellek, bere aldetik ''El moment de dir prou'' aurkeztuko du "Catalunyak Espainiarekin duen asealdia ulertzeko", esan duenez.

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa