Kultura

Kultura

Aitorpena

2009ko Abbadia Saria jaso du Joxerra Gartziak

Erredakzioa

2009/12/03

Sari honekin, euskararen normalizazioaren alde egindako lana aitortuko dio Gipuzkoako Foru Aldundiak kazetari, idazle eta irakasle legazpiarrari. Sari-banaketa 19:00etan egin da, Donostian.

Joxerra Gartzia kazetari, idazle eta unibertsitate-irakasleak gaur jaso du 2009ko Abbadia Saria. Urtero, euskararen normalizazioaren, eta batez ere, erabileraren alde lanean ari den pertsonaren edo elkarteren bati ematen dio Gipuzkoako Foru Aldundiak sari hori.

Epaimahaiaren arabera, Gartziak euskararen normalizazioaren alde alor asko eta ezberdinetan lan egin du: hala nola, komunikabideak, publizitatea, bertsolaritza edota gazteen hizkera landu ditu.

Gazteen artean egin duen lana goraipatu dute gainera eta bere liburuetan "lengoaia egokia erabiltzeko ahalegina" goraipatu dute eta "momentu bakoitzean egokiena erabiltzen jakin behar" da.

Euskararen kalitatea mantentzeko ahalegina goraipatu du epaimahaiak eta "espazio publikoetatik euskararen erabilera egokia sustatzeko oinarriak" ezarri nahi ditu.

Kazetaria, idazlea eta irakaslea

Joxerra Gartziak (Legazpia, 1953) Bartzelonan egin zituen Filosofia eta Kazetaritza ikasketak. Alemanian amaitu zituen ikasketak eta Arrasateko eta Tolosako ikastoletan egin zuen lan.

Komunikabideetara egin zuen salto Euskadi Irratian eta ETBn. Hitzetik Hortzera saioa zuzendu zuen hainbat urtetan.

1994an hasi zen Euskal Herriko Unibertsitatean eskolak ematen. 1999tik Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitatean doktorea da.

Gazte eta haur literaturan hainbat lan kaleratu ditu. Lehen lana Malen laberinto madarikatuan izan zen eta poesia lanak ere izan dira tartean, 1992an Kritikaren Saria eskuratu zuelarik.&' || 'nbsp;

Domina bat eta 12.100 euro jaso ditu sari honengatik.

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa