Kultura

Kultura

Lehiaketa

Laugarren Kameratoia antolatu du Topaguneak

2008/11/12

Edizio hau Donostiako Tabakaleran izango da eta parte-hartzaileek hamar orduko epea izango dute lanak grabatu, editatu eta aurkezteko.

Aurreko hiru urteotan bezala, aurten ere Euskal Herriko Ikus-
entzunezkoen Rallya antolatu du Topaguneak. Lehiaketa izen propioaz ere bataiatu dute aurten, aurrerantzean Kameratoia izango da bere izena.

Kameratoia bideo lehiaketa bat da: parte hartzaileek hamar orduko epea edukiko dute hiru minutuko bideo-lan baten gidoioa prestatu, irudiak grabatu eta edizio lanak egiteko, beti ere momentuan bertan ematen zaien gai eta ezaugarri multzo bati jarraituz.

Aurtengo edizioa, laugarrena, Donostiako Tabakaleran izango da, abenduaren 13an. Egunean aurkezten diren hiru lanen artean 3.600 euro banatuko dira saritan. bakarka nahiz taldeka har daiteke parte Kameratoian, eta izena emateko epea azaroaren 28ra arte dago zabalik.

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa