Kultura

Kultura

Unax Ugalde protagonista

Hasi da 'Bon Appétit' filmearen grabazioa

2008/11/12

Unax Ugalde Daniel da eta Thomas Wackerle sukaldariaren sukalde-laborategian sartu nahi du.

Bon Appétit maila altuko sukaldaritzaren munduan kokatzen den komedia erromantiko bat da.

Daniel (Unax Ugalde), Hanna (Nora Tschirner) eta Hugo (Lorent Deutsch) hogei urte inguruko hiru gazte dira eta jatorri ezberdinak dituzten arren, badute zerbait amankomunean: talentua eta sukaldaritzarekiko zaletasuna.

Thomas Wackerle sukaldari handiaren sukalde-laborategian ezagutzen dute elkar hiru gazteek. Hirukote errebelde eta bizizalea sortzen dute berehala.

David Pinillosen zuzendaritzapean, Juan Carlos Rubio, Paco Cabezas eta David Pinillos berak idatzi dute gidoia. Orio Produkzioakek parte hartzen du (Sautrela edo Mihiluze bezalako programen eta Kutsidazu Bidea, Ixabel filmearen erantzule).

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa