Kultura
EKE/EITB
2009/12/09
Beñat Amorena (1950, Baigorri) musikaria da. EKEk proposaturik, 'Olentzero badator', mitologian oinarritu kale-ikusgarri garaikidea sortu du. Xehetasun gehiago: www.eitb.eke.org
Beñat Amorenak, 20 urte zituelarik, Parisera joan zen bizitzera. Bost urte iragan ditu Parisen musikari profesional gisa. Ondotik, Euskal Herrian, Errobi talde famatuan eta kantari askorekin ari izan da. Ikusgarri sortzailea da ere: abenduaren 20an, "Olentzero badator", 50 pertsonek osatzen duten sorkuntza garaikidea, eskainiko digu Baionako kaleetan. 2009ko azaroan egin elkarrizketaren pasarte batzuk hautatu ditugu. Xehetasun gehiago (soinua, argazki-bilduma, loturak,...) :www.eitb.eke.org
&' || 'nbsp;
Baigorritik Parisera
Baigorriko eihera batean sortu naiz, 59 urte ditut. Eskuin eta ezker ibili niz gazte denboran. Azkenik, 20 urtetan, Parisera joan nintzen eta han egon nintzen musikari profesionala gisa bortz urtez. Perkusionista naiz betidanik : bateria, atabalak, afrikano perkusioak jotzen ditut. Lehen urtean Parisen, Agustini eta Kenny Clarke-ren eskolan ibili naiz. Oroitzapen oso onak ditut Kenny Clarke-rekin kurtsoak harturik.
Euskal Herrira itzultzeko gogoa
Euskal-Herria gogoan nuen beti eta 5 urteren buruan itzuli naiz etxerat, herrirat. Bizitzeko, Parisetik landa berbenako (dantzaldietako) talde batzuetan parte hartu dut eta gero laster sartu nintzan Errobi taldean,1975ean, Anje Duhalde, Mixel Ducau eta Michel Halty basista zenarekin. Bestalde arizan naiz Euskal Herriko kantari askorekin, diska grabatzen bai eta zuzenean.Orai bateria irakasle naiz Landesetako konserbatorioan (1983 urtetik).
Ikusgarri sortzaile
Aspaldidanik musikaria eta musikagilea naiz bainan egia da berrikitan hasi naizela ikusgarriak sortzen. Muntatu ditudan ikusgarrietarik, "Olentzero badator" hirugarrena da. Lehena "Jotakurri" izan da 2002an, Itsasuko Errobiko festibalarentzat sortua. Gero izan da "Ufaka Zanpaka" Uztaritzeko Hartzaro festibalarendako, Burrunka konpainiarekin eta Izartxo dantza taldearekin muntatua. Eta orain "Olentzero badator", berriz ere Burrunka taldearekin eta Mizel theret koregrafoaren inguruan ariko diren sei dantzari profesionalekin.
"Olentzero badator": mitologian oinarritu kale-ikusgarri garaikidea
Euskal kultur erakundeak galdegin daut ea sortzen ahal nuen kale-ikusgarri bat Olentzero gaiaren inguruan - (Baionako Herriko Etxeak, Turismo Bulegoak, Merkatal Ganbarak eta EKE-k lagundu sorkuntza) -, eta gogoeta labur bat egin ondoan, proposamena onartu dut.
Mitologiatik nahi nuen bakarrik atxiki ideia nagusi bat : Olentzero heldu zela iguzkiaren itzultzearen iragartzera. Hortik abiaturik, libroki asmatu dut musikan eta dantzan oinarritzen den elezahar berri bat. Ikusgarri hortan, musika eta Burrunkaren soinua oso inportanta dira.
Burrunka (15 perkusionista eta 9 gaitero) sortu da Uztaritzeko Ihauteriarentzat. Soinu horrek badu zerbeit mitologiatik heldu dena eta Olentzero proiektuan aise sartzen da, naturalki erranen dut. Beraz, istorio bat asmatu dut : Iguzkiak Lurra abandonatu zuela Lurreko egoileak ilunpean eta hoztuak utziz. Orduan, Lurraren salbatzeko, Olentzero joan da galaxian gaindi iguzkiaren bila.
"Olentzero badator" ikusgarrian, ikusiko duzue gure ikazkin famatua desfile handi baten buruzagi eta desfile hortan, Iguzki jainkosa bere haurrekin eta zaindariekin. Musika bereziak idatzi ditut ikusgarri horrentzat beti gogoan nuela Olentzero kalean kurri.
50 pertsonaiek (Erdi Arokoak, lurtarrak, estralurtarrak eta fantastikoak) zeharkatuko dituzte Baionako kaleak. Urte osoa pasaturik ari naiz lanean, argia eta ilunpearen arteko borrokan eta giro mistikoan oinarritzen den proiektu honetan, bainan irailaz geroztik talde handi bat ari da enekin : plastikari bat, margolari bat, dendari bat, burdingile bat, elektriziano-argiegile bat (argia oso inportanta da ikusgarrian), soinu-teknikari bat, Burrunka taldeko 15 perkusionistak eta 9 gaiteroak Uztaritzeko Pierre Hairak zuzendurik. Ahantzi gabe Mizel theret koregrafoarekin batean ariko diren 6 dantzariak.
Abenduaren 20an, arratsaldeko 6etan, "Olentzero badator" kale-ikusgarriak 2 orduz Baionako kaleak inarrosiko ditu, 4 gunetan pausaldiak eginez (Cinq-Cantons plaza, Orbe karrika, Liberté Plaza eta Megadenda). Merkatuko plazan bukatuko da Iguzkiari omenaldi dantza bat eskainiz.
(Oharra: aro txarra baldin bada, ikusgarria abenduaren 21era gibelatua izanen da)
Iruzkinak
orain albiste
Albisteak
Erlazionatutako edukiak:
Albisteak
Albisteak
Kultura
Ikusiena
Vídeo de El Conquistador | Isa se atrevió con las serpientes
Vídeo Al rescate | Clases de reciclaje con Xabier Mikel Errekondo
Julian Iantzi nos explica en qué consiste el ''Conquistour''
EITB a la carta: La televisión que te gusta, cuando a ti te gusta
Vídeo de la programación especial sobre el final de Copa del Athletic
Video de la pérdida de peso de concursantes | El Conquistador
Vídeo de los concursantes emocionados con sus colores | Conquistador
Vídeo de la batalla de rap, Titín contra McEnroe | Al Rescate
Video de Euskadi Directo | Si gana el Athletic... ¡cena gratis!
Alberto Bocos a su llegada al Athletic Hiria | Audio Boulevard
Cine erótico para mujeres | Cabaret Desire | La Noche Despierta
'Dida': Tzanpionza, Zabier Azkargortarekin eta Mikel Olazabalekin
Audio MQP | 'MQP' entrevista al neuropsicólogo Javier Tirapu
Arqueología del euskera y el patrimonio urbano de las ciudades
Paseo por la ciudad de los íberos y las fronteras del Imperio romano |
Ganbara 25/05: Con Mikel Moreno, Iñaki Iriondo y Juan Mari Gastaca
Entrevista a Leihotikan, que presenta 'Harold | La Jungla Sonora |
Vídeo de final Copa del Rey | Dispositivo especial en Bilbao
Video de Euskadi Directo | Si gana el Athletic... ¡cena gratis!
Vídeo Robos en Bizkaia | Aumentan robos sin reventar cerraduras
Video de ED | 'Rollito Athletic' gana el concurso de Pintxos
Video de los archivos secretos de Christopher Lee | La Noche De
Video de Euskadi Directo | Arrasate es anti 'puerta a puerta'
Vídeo de casos de bebés robados | Reconstrucción del caso de Itsasondo
Vídeo del Athletic y Barcelona | La final de Copa llega al Congreso
Vídeo del himno del Athletic | Final partido Athletic-Manchester
Cientos de ultraderechistas se manifiestan en defensa de la unidad de España
La reforma laboral sufre 26 modificaciones antes de ser aprobada
Modelos casi desnudas y con el cuerpo pintado en el desfile de Cosano
Vídeo de Puyol y Xavi con la ikurriña en la Final de Copa del Rey
Vídeo de final de Copa | Cuadrilla de Getxo en limusina a Madrid
Vídeo pitada final Copa del Rey | Declaraciones de Esperanza Aguirre
Vídeo: Ánimo al Athletic para la final de Copa 2012 con el Barcelona
Vídeo Final Copa del Rey | Aficionados del Athletic, rumbo a Madrid
Vídeo Los aficionados del Athletic tiñen de rojiblanco las calles de Madrid
Vídeo final Copa Athletic-Barcelona | Tristeza en los rojiblancos
Vídeo del Athletic | En Harley Davidson desde Mañaria hasta Madrid
Vídeo del Athletic | Spot de San Miguel para la final de Copa del Rey
Final de Copa del Rey | Athletic-Barcelona (0-3) | Afición rojiblanca
Athletic-Barça: Declaraciones de Guardiola | Final de la Copa del Rey
Video de la final de Copa Athletic-Barcelona | Los jugadores saltan al terreno de juego
Julio Medem presenta un largometraje de siete cortos sobre La Habana
Lauroba taldearen bideoklip berria: ''Sua gara'' | Bideoklipa
Vídeo de conciertos de Doctor Deseo y The Uski's en San Mamés
Vídeo de exposición de David Hockney en el Guggenheim Bilbao
Euskal Eskola Publikoaren bideoa | 'Bale!', aurtengo abestia
Versión del tema de Gotye: cinco personas tocando la misma guitarra
Vídeo de La Noche De | Nikole Kidman sufrió un accidente en un rodaje
Museo de Bellas Artes de Álava recupera la obra de Pablo Uranga
Black or white abestiaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
We go together abestiaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Sirokaren Musikaz gozatu abestiaren bideoklipa | Bideoklip lehiaketa
Party Rock Anthem kantuaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Girls just wanna have fun abestiaren bideoklipa | Bideoklipa
Party Rock Anthem kantuaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Mama Luba abestiaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
La mandanga abestiaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Serebro taldearen bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Paradise kantuaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Thriller abestiaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Serebroren Mama Luba bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
© EITB - 2012 - Lege Oharra