Kultura
Maite Deliart
2010/01/14
Terexa Lekumberri etnologoa (1962, Ortzaize), ondare sailburua da Euskal kultur erakundean.
Filosofia eta antropologia ikasketak egin ondoren, Terexa Lekumberri etnologoa sartu zen Euskal kultur erakundean, duela 18 urte, Ipar Euskal Herriko ondarearen gidaliburua egiten hasiz. Geroztik, bere aholkuak eta jakitatea zabaltzen dizkie elkarteei, Herriko Etxeei eta 2007 tik hona ahozko ondarearen bilketan buru ta belarri sartuta dago. Baxenabarren hasi baldin bazen adineko jendeen filmatzen, orai Ipar Euskal Herri guztira hedatzen du memoria kolektiboaren biltzea, itsas ondarea, Hazparneko zapatagintza eta Zuberoako ohidurak dituela aurtengo xede nagusiak. Eskaini digun elkarrizketaren pasarte batzuk hautatu ditugu. Xehetasun gehiago (soinua, argazkia, loturak...) : www.eitb.eke.org
Filosofia eta antropologia ikasketak
Ni hastapenetik literario bat izan niz, beraz letrendako, gizartearendako tirria ukan dut betidanik. Hasi niz unibertsitatean filosofia ikasketekin eta nolazpait iduritzen baitzitzautan ikasketa horiek luzamen konkretuago bat merexi zutela, antropologian segitu dut, antropologia doktorego bat prestatzeko. 1990 an aurkeztu nuen ikerketa lan bat emazteei buruz Baigorriko ibarran eta 1992an hasi niz Euskal kultur erakundean, duela 18 urte beraz. Garai hartan, erakundeak 2 urte zituen doi-doia.
Ipar Euskal Herriko ondarearen gidaliburua
Ainitz dei heldu zen hunat, erakasleen eta eskolen ganik, galdeginez ea EKEn bazakitenetz nor ari zen lanean harri borobileri buruz, Olentzerori buruz. Ondarea mailan hutsune bat baitzen, eni eskatu zautaten ondarearen gidaliburu baten egitea, elkarte, pertsona lagungarri, instituzio guzien zerrenda bilduko zituenak. Gidaliburu hori hor zen horiek publiko handiari ezagutarazteko baina ohartu ginen mendia kukutzen zuen proiektu bat zela, zeren ororen buru ondarea aktoreek, elkarteek berek ez zuten elgar ezagutzen, administrazioak ere ez zituen batere ezagutzen. Gidaliburu horrek sortu zituen beste hainbat gauza, horietan ondare batzorde bat, ondare munduko aktore gehienak biltzen zituenak. 15 bat pertsonekin segitzen du biltzen gaurregun, hiruzpalau aldiz urtean. Hortarik ere sortu zen ene lan postua, ondare koordinatzaile gisa, nahi baduzu.
Elkarteei eta Herriko Etxeei laguntza
Nahiz eta hastapenetik Euskal kultur erakundean erran dugun guretzat ondarea ondare kulturala zela baina ere naturala, egia da ene lana gehiago mugatua dela ondare kulturalari. Lan bat egiten dut elkarteei buruz, beste bat Herriko Etxeei buruz. Elkarteekin egiten dutan lana, da gehien bat lotura egitea heien proeiktuen eta administrazioarekin. Usu, bakarti senditzen dira, eman dezagun Bordaleko Kultura zuzendaritzarekin harremanetan sartzea ez zaie errex, guretzat errexago da.
Herriko Etxeek gehienetan dei egiten daukute ondare balorapen proiektu bat badutelarik. Adibidez, Larzabaleko Herriko Etxeak nahi izan zuelarik Harri Borobilaren interprezio gune bat eraiki, sortu zuen aholkulari batzorde bat eta gu horren barne egon ginen. Berdin, Itsasuko Herriko Etxeak sortu duelarik « Ateka », herriaren interprezio gune bat, hor ere batzorde tekniko bat sortu zuen hainbat elkarte eta instituzioekin, gu hor ginen ere aholkulari gisa. Herriko Etxeak gehien bat proiektu mota horietan laguntzen ditugu baina beste egitasmo aski bereziak segitzen ditugu, hau da ondare xaharberritze proiektu batzu (Uztaritze, Ahetze,Lekorne). Adibidez, Uztaritzen eta Ahetzen latsarri erreberritze proiektuetan, latsarria erreberritzen duten gazteak sentsibilizatzen ditugu ondareari buruz Herriko Etxeak eskaturik.
Memoria kolektiboaren bilketa
Bizpahiru egitasmo handi eraman ditu EKEk sail hortan.
2009an, departamenduak galdeginik egin dugu Ipar Euskal Herriko artxibo soinudunen inbentarioa, fondo horiek salbatzeko eta kontserbatzeko helburuarekin. Hogei fondo zerrendatu ditugu, baditake segur gehiago ere, baina lana segitzekoa izanen da. 12 000 ordu baino gehiago kondatu ditugu eta horietan batzu (350 bat) arrunt estatu txarrean. Beraz ikusten da holako lanaren beharra, urgentziazko neurriak hartu behar baitira lehen bai lehen.
Beste lan bat egin dugu ere Xiberuan Sü Azia elkartearen fondoari buruz. Baziren 400 oren Sü Aziak bildu grabaketak, numerizatzekoak eta trataturik gabe zaudenak. Lan hori Marie Hirigoyen etnomusikologoari eman ginuen.
"Eleketa" bilketa
Hirugarren proiektu bat daramagu 2007tik hunat Euskal kultur erakundean, beti ahozko ondareari lotua, hasi gira adinetako jendeen lekukotasunak biltzen Baxe Nabarren eta orai Ipar Euskal Herri guzira hedatzeko asmoa dugu. Proiektu hori abiatu zen Goi Nafarroatik, Iruñeako Nafarroako Unibertsitate Publikoa eta Euskokultur fondazioaren eskutik. Galdegin zaukuten Baxenabarren bilketa egitea. Egitasmo hori zabaldu dugu eta eramanen dugu 2011 arte.
Biltzen dugun fondoa Pirineo-Atlantikoetako departamenduko artxiboetara joanen da, bereziki Baionan laster idekiko den artxibategira. Hortarako, ez dugu bakarrik biltzea egiten, hemengo lankide den Maite Deliart-ek fondo horren tratamendua lantzen du. Beraz fondo hori bilatu, ikus eta entzun nahiko duenak Baionako artxibo poloan, aurkituko ditu elkarrizketa bakoitxari doazkion xehetasunak.
Lekukotasunak filmatuak dira, hori da berritasun handia. Egia da gure ahozko bilketa ez dela gurekin hasi, euskal irratiek aspalditik egiten dute lekukotasun bilketa. Proiektu horren berezitasuna da jendeen oroitzapena hor dugula beren irudiarekin.
Artxibategian, deneei zuzendua den bilketa hau kontserbatze baldintza hoberenetan zaindua izanen da, memoriaren transmizioa segurtatzeko.
Lehen balorazioa Donapaleun eta sarean
Aipatu dugu biltzea eta artxibatzea, baina altxor horren hedatzea eta ezagutaraztea da gure hirugarren helburu nagusia. Bilketa Amikuzen abiatu baitzen eta baiginituen 35 bat lekuko han grabatuak, nahi ginuen bilketa tokiko jendeari erakutsi eta eskaini. Erakusketa interaktibo bat muntatu dugu, Donapaleuko mediatekan ikusgai dena urtarrilaren 16a arte eta ideia emaiten du, pixka bat, tratatu ditugun gai guzietaz (72 bideozati). Joan den abenduaren 21etik ere ikusgai dira www.eleketa.com gunean.
2010ean, itsas ondarea, zapatagintza eta Xiberoako ohidurak
Orai arte nagusiki Baxenabarren ari izan gira, salbuespen bakar batekin, Itsasun Herriko Etxeak eta Xabier Itzainak egin dituzten 10 grabaketak baloratu baititugu. Aldiz 2010 an bereziki, erabaki dugu itsas ondarearen gaia barnatzea. Ibiliko gira Donibane-Lohizune, Ziburu, Baiona eta Aturri-Behereko eskualdeetan. Beraz hor itsas ondarearen memoria zilatu eta bildu nahi dugu. Bildu nahi ginuzke ere Hazparne aldeko zapatagintzaren oroitzapenak. Xiberoan grabaketa bat egin ginuen 2009an, mendi abelzaintzari buruz, mendietako artzain sistimaz; beste gai berezi batzu ere zilatzen hasi nahi ginuzke 2010ean, horietan dantza, kantua, Maule inguruan izan den industria. Horiek denak erraiteko, nahiz Amikuze utzi-eta segitzen dugun Iholdi-Oztibarre aldean, Baxenabarretik ateratuko gira Lapurdira eta Xiberora buruz.
Iruzkinak
orain albiste
Albisteak
Erlazionatutako edukiak:
Albisteak
Albisteak
Kirola
Kultura
Ikusiena
Vídeo de El Conquistador | Isa se atrevió con las serpientes
Vídeo Al rescate | Clases de reciclaje con Xabier Mikel Errekondo
Julian Iantzi nos explica en qué consiste el ''Conquistour''
EITB a la carta: La televisión que te gusta, cuando a ti te gusta
Vídeo de la programación especial sobre el final de Copa del Athletic
Video de la pérdida de peso de concursantes | El Conquistador
Vídeo de los concursantes emocionados con sus colores | Conquistador
Video de Euskadi Directo | Si gana el Athletic... ¡cena gratis!
Alberto Bocos a su llegada al Athletic Hiria | Audio Boulevard
Cine erótico para mujeres | Cabaret Desire | La Noche Despierta
'Dida': Tzanpionza, Zabier Azkargortarekin eta Mikel Olazabalekin
Audio MQP | 'MQP' entrevista al neuropsicólogo Javier Tirapu
Paseo por la ciudad de los íberos y las fronteras del Imperio romano |
Arqueología del euskera y el patrimonio urbano de las ciudades
Ganbara 25/05: Con Mikel Moreno, Iñaki Iriondo y Juan Mari Gastaca
Pirelli desnuda a las mujeres más bellas para su calendario 2012
Vídeo de final Copa del Rey | Dispositivo especial en Bilbao
Vídeo Robos en Bizkaia | Aumentan robos sin reventar cerraduras
Video de Euskadi Directo | Si gana el Athletic... ¡cena gratis!
Video de ED | 'Rollito Athletic' gana el concurso de Pintxos
Video de los archivos secretos de Christopher Lee | La Noche De
Video de Euskadi Directo | Arrasate es anti 'puerta a puerta'
Vídeo de casos de bebés robados | Reconstrucción del caso de Itsasondo
Vídeo del himno del Athletic | Final partido Athletic-Manchester
Vídeo del Athletic y Barcelona | La final de Copa llega al Congreso
Cientos de ultraderechistas se manifiestan en defensa de la unidad de España
La reforma laboral sufre 26 modificaciones antes de ser aprobada
Vídeo de Puyol y Xavi con la ikurriña en la Final de Copa del Rey
Vídeo de final de Copa | Cuadrilla de Getxo en limusina a Madrid
Vídeo pitada final Copa del Rey | Declaraciones de Esperanza Aguirre
Vídeo: Ánimo al Athletic para la final de Copa 2012 con el Barcelona
Vídeo Final Copa del Rey | Aficionados del Athletic, rumbo a Madrid
Vídeo Los aficionados del Athletic tiñen de rojiblanco las calles de Madrid
Pirelli desnuda a las mujeres más bellas para su calendario 2012
Vídeo del Athletic | En Harley Davidson desde Mañaria hasta Madrid
Vídeo del Athletic | Spot de San Miguel para la final de Copa del Rey
Vídeo final Copa Athletic-Barcelona | Tristeza en los rojiblancos
Athletic-Barça: Declaraciones de Guardiola | Final de la Copa del Rey
Final de Copa del Rey | Athletic-Barcelona (0-3) | Afición rojiblanca
Video de la final de Copa Athletic-Barcelona | Los jugadores saltan al terreno de juego
Julio Medem presenta un largometraje de siete cortos sobre La Habana
Lauroba taldearen bideoklip berria: ''Sua gara'' | Bideoklipa
Vídeo de conciertos de Doctor Deseo y The Uski's en San Mamés
Vídeo de exposición de David Hockney en el Guggenheim Bilbao
Museo de Bellas Artes de Álava recupera la obra de Pablo Uranga
Vídeo de La Noche De | Nikole Kidman sufrió un accidente en un rodaje
Euskal Eskola Publikoaren bideoa | 'Bale!', aurtengo abestia
Black or white abestiaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
We go together abestiaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Sirokaren Musikaz gozatu abestiaren bideoklipa | Bideoklip lehiaketa
Party Rock Anthem kantuaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Girls just wanna have fun abestiaren bideoklipa | Bideoklipa
Party Rock Anthem kantuaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Mama Luba abestiaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
La mandanga abestiaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Serebro taldearen bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Thriller abestiaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Serebroren Mama Luba bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Mama Luba kantaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
© EITB - 2012 - Lege Oharra