Kultura

Kultura

Kanta berria

Shakirak ''Loca'' estreinatu du, 'Sale el sol' diskoaren lehen kanta

Erredakzioa

2010/09/03

'Waka Waka' ezagunaren ondoren dator 'Loca' abestia. Batxata eta reggaeton artekoak jorratu ditu oraingoan abeslari kolonbiarrak. Entzun Gaztea atarian abesti berria.

Shakirak "Loca" abestia estreinatu berri du, urrian kaleratuko duen Sale el sol lanaren aurrerapena. Ingelesez eta gazteleraz grabatu du, El Cata eta Dizzee Rascal artistekin batera.

"Waka Waka" ezagunaren ondoren dator ''Loca'' abestia. Batxata eta reggaeton artekoak jorratu ditu oraingoan abeslari kolonbiarrak. Tartean, ''Yo soy loca con mi tigre'' edota ''me dicen que tu novia va andando con un rifle porque me vio bailando mambo para ti'' esaldiak erabili ditu. Kantu horren bideoklipa Bartzelonan grabatu zuten eta arazo ugari ekarri zizkion grabazio horrek artistari.

''Sale el sol'' diskoa ekoizteko Lester Mendez (''La Tortura''), The Neptunes (''Loba'') edota Jin Jonsin izan dira lanean.

Shakiraren lan berria urriaren 19an helduko da dendetara. Abestiak bi hizkuntzatan kaleratuko ditu, eta barruan "Waka Waka" ospetsua sartuko du.

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa