Kultura
Goretti Rodriguez
2010/08/05
Balendin Enbeitak jantzi zuen lehen txapela duela 50 urte. Joxe Alberdi, Asensi Bidaurrazaga, Eusebio Zubiaga, Kastresana, eta Polentzi Zarraga izan zituen lehiakide.
1958an, duela mende erdi egin zuten Bizkaiko lehen txapelketa. Eta ordutik, hemezortzi jokatu dira, aurtengoa barne. Zortzi txapeldun izan ditu herrialdeko bertsolaritzak, Balendin Enbeitagandik Xabi Payarenganaino. Aurten zortzietako hiru daude finalean, baina baita bederatzigarren txapeldunaren izena jarri nahi duten beste bost bertsolari ere.
Frankismo betean, diktadurako Bilboko udalak antolatzen zituen jaietan jokatu zen Bizkaiko lehen txapelketa 1958ko abuztuaren 24an, hiriburuko Areatzan. Gerraostean baimendutako lehen txapelketa zen Euskal Herrian, Euskaltzaindiaren gidaritzapean, eta zentsura frankista gainditzea lortu zuen. Haren ostean heldu ziren Gipuzkoako txapelketa (1959) eta Euskal Herrikoa, "Campeonato Mundial de Bersolaris" izena jarrita. Bilboko saioari buruz, Santi Onaindiak dioenez&' || 'nbsp; "han ziran Bizkai aldeko plaza-gizonik onenak, eta zazpi milatik gora batu giñean euroi entzutearren". Balendin Enbeitak jantzi zuen txapela, Joxe Alberdi iurretarrari, Asensi Bidaurrazaga getxoztarrari, Eusebio Zubiaga barrikoztarrari, Kastresana loiuarrari, eta Polentzi Zarraga berangoztarrari aurre hartuta.
Hurrengo urtean eskualderik eskualde antolatu zuten txapelketa; bakoitzeko garaileak eta aurreko urteko txapeldunak, Balendin Enbeitak, abuztuaren 31n zeukaten Bilbon hitzordua. Alkateak baina, bozgorailuak kentzeko agindu zuen, Jose Alberdi finalistak gogoratzen duenez. "Ipinita egoan eguna eta joan ginen. Jendea! Ikusgarria zan. Jendeak zeozer gura eban eta. Eta altabozak kendu euskuezan. Eta Arenalean altaboz barik ezin zeikien bertsotan egin. Armau zan itzalezko zipi-zapie. Batzuk gure eben altaboz barik egin. Eta Alfonso Irigoienek esan eban: Ez, ez. Hau hementxe egingo da datorren domekan altabozakaz". Hala, hurrengo astean jokatu zen finala, eta berriz ere Balendin Enbeitak jantzi zuen txapela; Jon Azpillaga bigarren zela.
1960an ere eskualdeko txapelketak egin ziren, eta Ondarroan finalaurrekoa ere jokatu zuten. Finala berriz, Bilboko zezen plazan jokatu zen irailaren 11n. Juan Mugartegik jantzi zuen txapela, eta Jon Azpillaga atzera ere txapeldunorde geratu zen. Hurrengo urtean lortu zuen azkenean Azpillagak Bizkaiko txapeldun izatea, Bilboko Coliseo Albia antzokian. Deunoro Sardui - Gatibuko kantari eta ETBko Bi Errepidean saioko Alex Sardui aurkezlearen aita- izan zen bigarren.
25 urtez Lopategi
1962an Bizkaiko bertsolaritzako erreferente nagusietakoa izango zenak jantzi zuen txapela: Jon Lopategik, eta Azpillaga berriz ere bigarren izan zen. Hurrengo urtean ez zen txapelketarik izan eta 1964an heldu zioten berriz ere. Finalaurrekoa Gernikan egin zuten abuztuaren 17an goizez (Juan Mugartegik irabazi zuen), eta arratsaldean Ondarroara joan ziren finala jokatzera! Jon Lopategi izan zen txapeldun eta Mugartegik bigarren lekua eskuratu zuen. Urte bi beranduago jokatu zen hurrengo txapelketa, 1966an. Durangon egin zuten finalean Jon Lopategi eta Juan Mugartegi suertatu ziren atzera ere txapeldun eta txapeldunorde.
Eten luzea izan zuen Bizkaiko txapelketak ordutik, ziur aski hurrengo urtean Euskal Herrikoan jazotako gertaera tamalgarrien ostean, Xalbadorri eginiko txistuak alegia. "Geroztik ez da txapelketarik egin, eta alde batera ez egitea ere hobe, ala ibiltzekotan; batean txistua, bestean ujua, beti bazan zerbait eta" kontatu zuen Uztapidek.
Hala, 1987an itzuli zen Bizkaiko txapelketa, edo zehatz-mehatz esanda, Bizkai-Arabakoa, 21 urteko etena amaitzera. 31 bertsolari izan ziren txapelketan, eta gerora geratu den egitura nagusiari eutsi zion: kanporaketa-saioak, finalaurreak eta finala. Bilboko Arriaga antzokian jokatu zen abenduaren 20an, eta belaunaldi berrietako lehen aleak agertu ziren. Jon eta Aritz Lopategi aita-semeekin batera, Xabier Amuriza, Ireneo Ajuria, Jon Enbeita, Jose Luis Mugerza "Elgetzu", Juan Mari Areitio "Gaztelu" eta Jon Azpillaga izan ziren finalean eta atzera ere, hamarkada biren ostean, Jon Lopategi izan zen txapeldun, eta Xabier Amuriza bigarren.
1989an Euskal Herriko txapelketa antolatu zen (Jon Lopategik berak irabazi zuen) eta hurrengo urtean egin zen Bizkaikoa. Ordutik, urte birik behin egin da. 1990 txapelketa hartan ez parte hartzea erabaki zuten ordura arte kantatu zuten bertsolari batzuek, Lopategik tartean, baina eskolako lanaren emaitza ere indartsu sartu zen: Igor Elortza eta Unai Iturriaga finalera iritsi ziren, 15 eta 16 urte baino ez zituztela. Jon Enbeita izan zen txapelduna eta Iturriaga geratu zen bigarren.
1992an urte bi lehenagoko gidoia errepikatu zen, Enbeita txapeldun izan zen, baina aurpegi berriak sartu ziren finalean: Aritz Lopategi, Jon Enbeita, Unai Iturriaga, Igor Elortza, Juan Mari Areitio, Gregorio Larrañaga "Mañukorta", Juanjo Respaldiza eta Kepa Intxausti izan ziren Arriagan kantari.
Eskoletako bertsolariak
1994 garai berriek zekartzaten aldaketen lekuko izan zen txapelketa: Unai Iturriagak jantzi zuen txapela eta Jon Enbeita izan zen bigarren, eta Iratxe Ibarra izan zen finalera ailegatu zen lehen emakumea. Urte bi beranduago, atzera ere Iturriaga izan zen txapeldun Enbeitaren aurretik.
1998an 96an nabarmendutako fenomenoa gertatu zen: eskoletako lanaren ondorioz, bertsolari kopurua asko igo zen. 53k eman zuten izena eta sailkapen saioak antolatu behar izan ziren. Jon Enbeitak ez parte hartzea erabaki zuen (eta alabak, Oihane Enbeitak, lortu zuen finalera sailkatzea, lehenengo aldiz bi emakume ziren, Iratxe Ibarrarekin batera). Igor Elortzak Bizkai-Arabako lehenengo txapela lortu zuen eta Unai Iturriaga bigarren izan zen.
Eskoletan egindako lanak Arabako bertsolaritza ere indartu zuenez, txapelketa propioa eratzeari ekin zioten arabarrek 2000n eta beraz, berriz ere Bizkaiko txapelketa antolatu zen. Bertsolari kopuruak izandako igoera birplanteatu egin zen eta sailkapen saioen ordez Eskualdeko Txapelketak berreskuratu ziren, gaur egungo txapelketa eredua finkatuz.
60ko hamarkadako eskualdeei Bilboaldea ere gehitu zitzaien, bertsolaritzak hirian eta hain euskaldunak ez ziren guneetan egindako bidearen adierazle. Horren erakusle izan zen Bilboaldeko eta Ipar Uribeko txapeldunak, Arkaitz Estiballes eta Fredi Paia, Bizkaiko finaleraino iristea. Euskalduna Jauregian jokatzeko erronka hartu zuen Bizkaiko bertsozale elkarteak, eta lepo betetzea lortu zuen. Igor Elortzak jantzi zuen berriz ere txapela, Aritz Lopategi bigarren zela. Txapeldunordeak ez zuen 2002koan parte hartu, eta Unai Iturriaga suertatu zen bigarren, Igor Elortzak eutsi baitzion berriz ere txapelari.
Erdalgunea ere bertsotan
2004ko txapelketak eskualde berri bat ekarri zuen: Enkarterri falta zen Bizkai osoa ordezkatuta egoteko, eta herrialdeko eremu erdaldunenean ere antolatu zuten eskualdeko txapelketa. Jokin Castaños izan zen Enkarterriko txapelduna. Bizkaiko finalean ere erdalgunetik etorritako bertsolari berri bat sartu zen: Xabi Paya. Txapeldun eta txapeldunordeak, horratik, Igor Elortza eta Unai Iturriaga izan ziren.
2005ean ere Euskal Herriko txapelketa jokatuta eta finaleraino iritsita, 2006ko Bizkaikoan ez parte hartzea erabaki zuten Elortzak eta Iturriagak. Argi zegoen txapeldun berria egongo zela, beraz, eta hala, Xabi Payak jantzi zuen Bizkaiko txapela 2006an Euskalduna Jauregian, Etxahun Lekue larrabetzuarraren aurretik. Ama erdaldunari eskaini zion azken agurra, bertso erdia gazteleraz kantatuta.
2008ko txapelketak egin du bere bidea, eta Bizkaiko bertsolaritzaren osasuna agerian utzi du. Finala Barakaldoko BECera eraman du aurten Bertsozale Elkarteak, Euskalduna Jauregiaren ostean erronka handiagoari helduta. Maila goreneko zortzi bertsolari, tartean hiru txapeldun. Final handia izango da.
Iruzkinak
orain albiste
Albisteak
Erlazionatutako edukiak:
Albisteak
Albisteak
Kirola
Kultura
Ikusiena
Vídeo de El Conquistador | Isa se atrevió con las serpientes
Vídeo Al rescate | Clases de reciclaje con Xabier Mikel Errekondo
Julian Iantzi nos explica en qué consiste el ''Conquistour''
EITB a la carta: La televisión que te gusta, cuando a ti te gusta
Vídeo de la programación especial sobre el final de Copa del Athletic
Video de la pérdida de peso de concursantes | El Conquistador
Vídeo de los concursantes emocionados con sus colores | Conquistador
Video de Euskadi Directo | Si gana el Athletic... ¡cena gratis!
Alberto Bocos a su llegada al Athletic Hiria | Audio Boulevard
Cine erótico para mujeres | Cabaret Desire | La Noche Despierta
'Dida': Tzanpionza, Zabier Azkargortarekin eta Mikel Olazabalekin
Audio MQP | 'MQP' entrevista al neuropsicólogo Javier Tirapu
Paseo por la ciudad de los íberos y las fronteras del Imperio romano |
Arqueología del euskera y el patrimonio urbano de las ciudades
Ganbara 25/05: Con Mikel Moreno, Iñaki Iriondo y Juan Mari Gastaca
Pirelli desnuda a las mujeres más bellas para su calendario 2012
Vídeo de final Copa del Rey | Dispositivo especial en Bilbao
Vídeo Robos en Bizkaia | Aumentan robos sin reventar cerraduras
Video de Euskadi Directo | Si gana el Athletic... ¡cena gratis!
Video de ED | 'Rollito Athletic' gana el concurso de Pintxos
Video de los archivos secretos de Christopher Lee | La Noche De
Video de Euskadi Directo | Arrasate es anti 'puerta a puerta'
Vídeo de casos de bebés robados | Reconstrucción del caso de Itsasondo
Vídeo del himno del Athletic | Final partido Athletic-Manchester
Vídeo del Athletic y Barcelona | La final de Copa llega al Congreso
Cientos de ultraderechistas se manifiestan en defensa de la unidad de España
La reforma laboral sufre 26 modificaciones antes de ser aprobada
Vídeo de Puyol y Xavi con la ikurriña en la Final de Copa del Rey
Vídeo de final de Copa | Cuadrilla de Getxo en limusina a Madrid
Vídeo pitada final Copa del Rey | Declaraciones de Esperanza Aguirre
Vídeo: Ánimo al Athletic para la final de Copa 2012 con el Barcelona
Vídeo Final Copa del Rey | Aficionados del Athletic, rumbo a Madrid
Vídeo Los aficionados del Athletic tiñen de rojiblanco las calles de Madrid
Pirelli desnuda a las mujeres más bellas para su calendario 2012
Vídeo del Athletic | En Harley Davidson desde Mañaria hasta Madrid
Vídeo del Athletic | Spot de San Miguel para la final de Copa del Rey
Vídeo final Copa Athletic-Barcelona | Tristeza en los rojiblancos
Athletic-Barça: Declaraciones de Guardiola | Final de la Copa del Rey
Final de Copa del Rey | Athletic-Barcelona (0-3) | Afición rojiblanca
Video de la final de Copa Athletic-Barcelona | Los jugadores saltan al terreno de juego
Julio Medem presenta un largometraje de siete cortos sobre La Habana
Lauroba taldearen bideoklip berria: ''Sua gara'' | Bideoklipa
Vídeo de conciertos de Doctor Deseo y The Uski's en San Mamés
Vídeo de exposición de David Hockney en el Guggenheim Bilbao
Museo de Bellas Artes de Álava recupera la obra de Pablo Uranga
Vídeo de La Noche De | Nikole Kidman sufrió un accidente en un rodaje
Euskal Eskola Publikoaren bideoa | 'Bale!', aurtengo abestia
Black or white abestiaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
We go together abestiaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Sirokaren Musikaz gozatu abestiaren bideoklipa | Bideoklip lehiaketa
Party Rock Anthem kantuaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Girls just wanna have fun abestiaren bideoklipa | Bideoklipa
Party Rock Anthem kantuaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Mama Luba abestiaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
La mandanga abestiaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Serebro taldearen bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Thriller abestiaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Serebroren Mama Luba bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Mama Luba kantaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
© EITB - 2012 - Lege Oharra