Kultura
2011/03/07
Pantzo Hirigarai (1957, Baigorri, Baxenabarre) bere antzerkiei esker ezaguna da. Kike Amonarrizekin batera 'Iparraldea Bertan! 2011' zikloan parte hartuko du.
Nolako ingurumenean hazia izan zara?
Baserri munduan, Baigorriko herrian, Izpegiko Erreka auzo baztertuan, Intxaia etxean. Aita laborantzako langile zen, gure lurrak ez baitziren gureak, eta etxea ere alokatzen baikenuen. Amak gaitu gehienik haziak, aita ardura kanpoan baitzen lanean. Eta hara, kolegioa arte ikasketak Baigorrin egin ditut, Baxenabarreko bihotzean...
Euskararen, euskal kulturaren, eskaintzarik bazenuen haurtzaroan?
Ez, batere. Aitortu behar dut 15 urte arte euskararik ez nuela ematen. Ama hizkuntza izana nuen, baina eskolan abiatu orduko galdua. Jendea konprenitzen nuen, baina ni ez nintzen hitzik ateratzeko gai.
Nolaz hori?
Eskolan beti frantsesez ari ginen, lagunen artean ere, amarekin ere frantsesez mintzatzeko usaia hartua genuen... Euskara xaharrekin baizik ez genuen erabiltzen. Eta, egun batez, bakarrizketa batean erraten dudan bezala, halako errebelazio bat ukan nuen, mirakulua... Unibertsitateko lehen urtean, Paueko Euskal Etxean, hango giroan, han ibiltzen zen jendea ezagutuz, Xalbadorrek erran bezala euskal kontzientzia piztu zitzaidan. Sekula entzunak ez nituen kantariak ezagutu nituen, Xabier Lete, Gorka Knörr... Euskaltasunari atxikimendua horrela atera zitzaidan. Halako gose edo egarria ere sortu zen, eta euskara berreskuratu nahiz eta abertzale munduan sartu nahiz ibili nintzen. Ordu arte behin ere hunkitua ez nuen Herria gain-behera irakurtzen hasi nintzen euskara berriz ikasteko, Eñaut Etxamendiren Azken elurra liburua ere garai hartan irakurririk oroit naiz...
Baina ez zinen horretan gelditu...
Ez, euskaraz idazteko gogoa ere banuen, nire baitan irudipena sentitzen nuen... Baina frantsesez pentsatzen nuen. Daniel Landarti esker jauzia egin nuen, Xirrixti Mirrixti antzerki taldean sartu nahi nuenez galdegin zidan, aktoreak bilatzen baitzituen. Eta nik berehala baietz erran nion, ikaragarriko beldurrarekin, ez bainekien gai nintzanez horrelako zerbait egiteko. Eta horrela parte hartu nuen Nola jin, hala joan antzezlanean. Beti gogoan dut ene lehen agerraldia, ez dakit horrelako beldurrik ukan dudanez nire bizian! Baina biziki gustatu zitzaidan eta taldean segitu nuen hamar bat urtez, antzerkilari gisa. Eta taldeko lagunek, 1990eko hamarkadan, idaztera bultzatu ninduten. Sorkuntza guti zen garaian, idazle guti, eta antzerki taldeek lan klasikoak, Larzabalenak, adibidez, ematen zituzten. Eta horrela idatzi nuen India beltzak Xirrixti Mirrixti taldearendako, 1995ean.
Zerk lagundu zintuen idazten?
Erran behar dut Irulegiko Irratian ematen hasiak ginen Antton eta Maria idazteak lagundu nauela. Irratiko antzerkia idaztea errazago zitzaidan. Taula gainekoan izen handiak baziren, Landart, Larzabal, Monzon... Horien artean sartzea ez nintzen menturatzen... Eta irratian Antton eta Maria idazten hasi ginen, Marie-Agnes Gorostiaguekin, soinu-dei batentzat, eta gero beste bat, bi, hiru... Jendeak biziki maite zituen, orduan segitu genuen.
Irria irratira ekarri zenuen...
Ez dakit, baina nire marka bezala izan zen umorezko saioak egitea. Antton eta Maria, Petzero, Gezur Flash... Animatzaile egon naiz luzaz, baina azken hiru urteetan informazioak ematen ari naiz.
Seriotasun hori nola bizi duzu?
Ez da beti erraza! Berri baten prestatzen ari naizelarik, batzuetan pentsatzen ari naiz parodia merezi lukeela. Baina ez dut erraten ahal, berri ofizialak dira... Eta batzuetan, sinesten ez dituzun gauzak erratea ere zaila da, bertsio ofizialak direlarik, adibidez. Badut halako frustrazio bat ez bainaiz horretaz trufatzen ahal.
Gezur Flash bezalako parodiak beharrezkoak zaizkizu, beraz...
A bai, eta ez niretzat bakarrik, baizik eta orokorki ere bai! Gauzak ez dira beti lehen graduan hartu behar. Gainera, umore eskasa sendi dut irratietan. Orain baino umore zati gehiago beharko genituzke. Umorearekin egiak ateratzen ahal dira, beste gisan erraten ahal ez direnak, diot. Les Guignols bezalako saioak beharrezkoak dira.
Preseski, imitazioan noiz hasiko zarete irratian?
Artistak harrapatuko ditugularik! Nire heinean Gezur Flashen entseatu izan naiz. Moleres, Baionako apezpiku ohia ontsa kausitzen nuela erran izan didate. Baina badira politikari batzuk errazki karikaturatzen ahal litezkeenak: Grenet, Lasserre, Barthélémy Aguerre, Maitia... Berriak ematea uzten baldin badut, imitazio saioak bultzatu nahiko nituzke, bai.
Artean, taula gainera itzuliko zara, Kike Amonarrizekin...
Bai, Bidaso: biga so, Ipar Irriak eta Hego erak izenburuan agertzen den bezala, dena hitz joko... Bidasoaren gainetik so desberdinak direnez, bakoitzak bestea nola ikusten duen landu dugu, klixeekin ontsa jostatuz. Gure oinarria da Euskal Kultur Erakundeak egin zuen inkesta bat, Donostiako karriketan, jakiteko gazteek zer irudi zuten Iparraldeaz. Topiko politak ateratzen dira: pastorala, surfa, euskara bitxia, edo beste batzuek hotza! Eta hara, horren inguruan bi pertsonaia gara Kike eta ni, ikerleak, ni Sorbonne-tik heldu, eta hura Deustotik. Gure emaitzak aurkezten ditugu, aterabideak bilatzen, hori dena umorearekin. Eta bakoitzak kontatzen ditu bere esperientziak bestaldean, anekdotekin.
Zuk baduzu zer erran, zure edo Ipar Euskal Herriko antzerkiak Hegoaldean ez direla ulertzen baitiozu...
Bai, euskalkien problema hori aipatu izan dut lehenago ere. Frustrazio hori bizi izan dut, gauza batzuk pasatzen ez zirela ikustean. Iparraldean jendeak irri eginen zuen zatietan, Hegoaldean ez zituzten konprenitzen. Esperientzia horiek ezkorrak izan dira niretzat.
Zer harreman duzu irriarekin?
Tinkoegia! Irri gogoak beti asaldatzen nau. Edozein hitzalditan, elkarrizketetan, alde umoretsua bilatzen ari naiz beti. Obsesioa bezala da, nonbait! Behar dudala jendea irri eginarazi, nire burua ere bai. Harreman bortitzegia da hori.
Zertaz ez da irri egiten ahal?
Euskararen egoeraz... Batzuetan umorea baliatzen da minen edo arranguren gordetzeko. Baina euskararen egoerak min gehiegi egiten dit. Irratian egunero ikusten dugu hori. Gazteak ere lagundu behar izaten dira, hizkuntza aldetik, soinu deiak egiteko... Nolaz jendeak ez du atxikimendu gehiago? Hainbeste gauza egina da, gaur, kontzientzia pizteko, irratien bidez, ikastolen bidez... Hori dena ez dut ontsa konprenitzen, eta asaldatzen nau.
Azkenean zer zara, pailazoa? Zure minak gordetzeko irri eginarazten duzu?
Batzuek ez naute sinetsiko baietz erraten badut. Baina hala da, bai. Nire baitan aski ezkorra naiz. Euskaltasunaren egoerari buruz, batez ere. Baina umoreak gaina hartzen du, beti!
Iruzkinak
orain albiste
Albisteak
Erlazionatutako edukiak:
Albisteak
Albisteak
Kirola
Kultura
Ikusiena
Vídeo de El Conquistador | Isa se atrevió con las serpientes
Vídeo Al rescate | Clases de reciclaje con Xabier Mikel Errekondo
Julian Iantzi nos explica en qué consiste el ''Conquistour''
EITB a la carta: La televisión que te gusta, cuando a ti te gusta
Vídeo de la programación especial sobre el final de Copa del Athletic
Video de la pérdida de peso de concursantes | El Conquistador
Vídeo de los concursantes emocionados con sus colores | Conquistador
Video de Euskadi Directo | Si gana el Athletic... ¡cena gratis!
Alberto Bocos a su llegada al Athletic Hiria | Audio Boulevard
Cine erótico para mujeres | Cabaret Desire | La Noche Despierta
'Dida': Tzanpionza, Zabier Azkargortarekin eta Mikel Olazabalekin
Audio MQP | 'MQP' entrevista al neuropsicólogo Javier Tirapu
Paseo por la ciudad de los íberos y las fronteras del Imperio romano |
Arqueología del euskera y el patrimonio urbano de las ciudades
Ganbara 25/05: Con Mikel Moreno, Iñaki Iriondo y Juan Mari Gastaca
Pirelli desnuda a las mujeres más bellas para su calendario 2012
Vídeo de final Copa del Rey | Dispositivo especial en Bilbao
Vídeo Robos en Bizkaia | Aumentan robos sin reventar cerraduras
Video de Euskadi Directo | Si gana el Athletic... ¡cena gratis!
Video de ED | 'Rollito Athletic' gana el concurso de Pintxos
Video de los archivos secretos de Christopher Lee | La Noche De
Video de Euskadi Directo | Arrasate es anti 'puerta a puerta'
Vídeo de casos de bebés robados | Reconstrucción del caso de Itsasondo
Vídeo del himno del Athletic | Final partido Athletic-Manchester
Vídeo del Athletic y Barcelona | La final de Copa llega al Congreso
Cientos de ultraderechistas se manifiestan en defensa de la unidad de España
La reforma laboral sufre 26 modificaciones antes de ser aprobada
Vídeo de Puyol y Xavi con la ikurriña en la Final de Copa del Rey
Vídeo de final de Copa | Cuadrilla de Getxo en limusina a Madrid
Vídeo pitada final Copa del Rey | Declaraciones de Esperanza Aguirre
Vídeo: Ánimo al Athletic para la final de Copa 2012 con el Barcelona
Vídeo Final Copa del Rey | Aficionados del Athletic, rumbo a Madrid
Vídeo Los aficionados del Athletic tiñen de rojiblanco las calles de Madrid
Pirelli desnuda a las mujeres más bellas para su calendario 2012
Vídeo del Athletic | En Harley Davidson desde Mañaria hasta Madrid
Vídeo del Athletic | Spot de San Miguel para la final de Copa del Rey
Vídeo final Copa Athletic-Barcelona | Tristeza en los rojiblancos
Athletic-Barça: Declaraciones de Guardiola | Final de la Copa del Rey
Final de Copa del Rey | Athletic-Barcelona (0-3) | Afición rojiblanca
Video de la final de Copa Athletic-Barcelona | Los jugadores saltan al terreno de juego
Julio Medem presenta un largometraje de siete cortos sobre La Habana
Lauroba taldearen bideoklip berria: ''Sua gara'' | Bideoklipa
Vídeo de conciertos de Doctor Deseo y The Uski's en San Mamés
Vídeo de exposición de David Hockney en el Guggenheim Bilbao
Museo de Bellas Artes de Álava recupera la obra de Pablo Uranga
Vídeo de La Noche De | Nikole Kidman sufrió un accidente en un rodaje
Euskal Eskola Publikoaren bideoa | 'Bale!', aurtengo abestia
Black or white abestiaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
We go together abestiaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Sirokaren Musikaz gozatu abestiaren bideoklipa | Bideoklip lehiaketa
Party Rock Anthem kantuaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Girls just wanna have fun abestiaren bideoklipa | Bideoklipa
Party Rock Anthem kantuaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Mama Luba abestiaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
La mandanga abestiaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Serebro taldearen bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Thriller abestiaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Serebroren Mama Luba bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Mama Luba kantaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
© EITB - 2012 - Lege Oharra