Kultura

Kultura

Metal

Ekon errepidera bueltatuko da

Erredakzioa

2009/01/09

Printzipioz, Bilbon arituko dira maiatzean eta bira luze batean murgilduko dira gero, 'Zirikatzen jarraituz 9002' izenpean.

Arrasateko taldea taula gainera itzuliko da hasi berri dugun 2009 honetan. Gaur prentsaurrekoa egin dute Bilboko Kafe Antzokian eta bertan jakinarazi dutenez, maiatzean Bizkaiko hiriburuan arituko dira zuzenean. Gerora, bira luze batean murgilduko direla aurrera dute. ''Zirikatzen jarraituz 9002'' izena hartuko du.

Juan Sangreren taldeak 2003ko urrian eskaini zuten azkenengo kontzertua, Arrasateko gaztetxean. Jarraitzale multzo handia lortu zuen zazpikoteak "Birus SA", "Ekosabotaia" edota "Sustraia" bezalako abestiei esker.

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa