Kultura
EKE
2011/04/15
Barandiaranen 'Bosquejo etnográfico de Sara' lanaren itzulpenean lan egiten izan da Xabier Elosegi hainbat urtetan. Orain, emaitza aurkezten du.
Xabier Elosegi (1937, Tolosa, Gipuzkoa) ikerlariak Sarako etxeen izenak zein familia deiturak jorratu eta orraztu zituen, 2005ean argitaratu liburu batean. Aurtengo Sarako Idazleen Biltzarrean, apirilaren 25ean, Barandiaranen Bosquejo etnografico de Sara aurkeztuko du, Erramun Bachoc eta Pantxoa Michelenarekin moldatu duena, Kattalin Totorikak, Jon eta Jesus Aizpuruak euskarara eta frantsesera itzuli dutena.
Zure sortetxea kontatu behar bazenu...
Karrikan sortua naiz. Erran nahi dut apartamentu batean haziak izan garela, kale-umeak ginela. Ni sortu nintzen garaian, ordukotz, Tolosa aski handia zen, hamabost edo hamasei mila biztanleekin. Ene familia jada tolosartua zen hiruzpalau belaunaldi hartan. Aita arrunt euskalduna nuen, bere familia ere hala zen, funtsean, baina ama Argentinan sortua zen, buraso euskaldunen alaba, txikitan Euskal Herrira itzuli zena. Euskaraz ez zekien ongi, baina moldatzen zen. Etxean, haatik, espainolez egiten genuen, aita-amen eta zazpi haurrideen artean, sei mutiko eta neska bakarra baikinen. Karrikako giroa ere arrunt espainola zen. Aldiz, aitaren bidez, eta etxean genituen neskatoei esker ere bai, euskara atxiki dugu, baina bigarren hizkuntza bezala.
Euskara geroztik garatu duzu, beraz...
Anai-arreba batzuek besteak baino gehiago garatu dugu. Ni betidanik euskaltzalea izan naiz. Erran behar da etxean genituen liburuek anitz lagundu nautela. Eta gure aitak. Oroit naiz, orain balitz bezala, 1947an Kuluxka sortan argitaratu zen lehen euskal liburua erosi zuen, eta mirakulua balitz bezala aurkeztu zigun ! Frankismo denbora zen... Berantago, meza liburu bat, osoki euskaraz zena, ene sosekin erosi nuen, hamahiru edo hamalau urtetan. Bestalde, zientzian murgildua zen osaba bat ere bagenuen, Barandiaranen adiskide handia izana. Gure aitonaren ingurumena ere euskaltzalea eta kulturaduna zen : Bonifazio eta Karmelo Etxegarai, Arturo Campion... Erran nahi dut euskal erreferentziak izan ditugula, etxean, familian, ene baitan, ene bizian eragina izan dutenak.
Kale-umea izanki, euskal etxea aztertzeko gogoa nondik heldu zaizu, ba?
Zuzen ez dakit. Berant jin den gauza da. Hala ere, haur denboran, baserriarekin lotura zuzena izan dut, urte guztiz uda pasatzera joaten baikinen Gaztelu (Gipuzkoa) bezalako herri txikietara. Erran nahi baita bi edo hiru hilabetez arrunt baserriko bizimoldea genuela, barrukian barna, arrautzen biltzen... Etxaldearen amodioa eragin du horrek, anai-arreba guztion baitan. Baina oraindik ez nuen ulertzen etxea zer zen euskaldunentzat.
Eta, zer den erraten ahal duzu?
Erran nezake, oraino ere, Euskal Herria etxea dela, eta etxea Euskal Herria. Gune urbanoetan bizi da, gaur, jendearen hamarretatik zortzi, edo bederatzi, berdin. Hala ere, jende horrek sentitzen du halako lotura bat etxearekin. Deiturarekin lotzen du. Badakigu, hastapenean, deitura eta etxearen izena gauza bera zela. Eta jendeak oraino horri kasu egiten dio, badaki bere deitura halako edo holako baserritik heldu dela. Sineste hori bada oraino, horrek du etxearen eta Euskal Herriaren arteko lotura egiten. Baina kasu. Amesten genuen etxe edo etxalde hori euskalduna zela pentsatzen genuen. Ikusi dugu, haatik, etxe bat fisikoki euskalduna izaten ahal zela, eta barnetik, erdalduna. Hala da Nafarroan edo Araban, Bizkaiko parte handi batean ere, edo hemen, Amikuze bezalako eremu batean. Etxearen kultua badute, eta ez dira batere euskaldunak.
Zergatik Sara hautatu zenuen zure ikerketarako?
Ez naiz Saratik hasi. Azkainen bizi nintzelarik, ordukotz, herri hartako ikerketa batean hasi nintzen. Garaian ditut katastro zaharrak ezagutu, balio handiko dokumentua, Napoleonen denboran hasirik eta 1840. urte inguruan bururaturik. Herri bakoitzarentzat partzela guziak banatzen ditu, toponimoak emanez, lurrak zertarako baliatuak diren jakinaraziz, eta jabeak, edo nagusiak ezagutaraziz. Hau da berezitasuna : identifikatzen dituzte izena, deitura, eta etxe izena emanez, hiruak segidan. Frantsesek ere Euskal Herrian etxearen izena ezartzea baitezpadakoa zela konprenitua zuten. Eta Azkainetik Sarara joan ginen bizitzera. Poupe eta Bru deituriko bi kanboarrek egindako artikulu bat irakurri nuen, Sarako etxeei buruz, 1505eko dokumentu baten kopia batean oinarriturik. Hortik piztu zitzaidan Sarako etxeen izenak identifikatzeko xedea eta geografikoki kokatzea.
Eta liburu bat atera zenuen, azken finean...
Alta, hastapenean ez nuen batere helburu hori ! Baina lan erraldoian engaiatu nintzen... Orain, Sara, etxeak eta deiturak lau mendez (XVI-XIX) hor da, kontsulta liburu gisa. Alde batetik, etxe bakoitzak bere fitxa badu. Izena, data, nagusiak zein etxetiarrak. Bestalde, deituren jatorriak, oinarriak, erran-nahiak. Etxeen izenak eta deiturak lotu... Ehunka oren pasatu ditut. Lan horren oinarriak dira, lehenik, heriotza, sortze, bataio eta ezkontza agiri guziak. 8.000 ale kopiatu ditut denetara. Gehi, bestalde, Sararen inguruan eginak izan diren lan guziak. Horietan agertuak ziren hutsak ere zuzentzea nuen helburu, biziki inportanta baita historikoki, baina gerorako ere bai. Baina Barandiaranen Bosquejo etnografico de Sara lana azpimarratu nahiko nuke, lagungarria izan baitzait ikerketetan.
Hori duzue euskara eta frantsesera itzulia, Sarako Idazleen Biltzarrean aurkeztuko duzuena...
Bai. Barandiaranek bosquejo (zirriborro edo esquisse) deitzen zuena izan da bere lan etnografikorik handiena ! Alimaleko lana ! Interes handikoa, gaur egun ere bai. Etnografo gisa jokatu da, bistan dena, bere ikerketa egiteko. Iparraldean egin ditu, bertze herrietan ere bai, ikerlan batzuk. Baina Sarakoa izan da biziki handia. Denak jorratu ditu metodo modu batean. Hamahiru urtez egon zen Saran, 1940tik 1953a arte. Apez ttikia deitzen zuten, jendeak estimatzen zuen kofesioan biziki laburra baitzen eta aise pasatzen baitzen ! Jendea beldur baitzen kofesatzera joateko... Horretaz aparte, hamabost edo hogei pertsona elekatu ditu, bera baino anitzez zaharragoko jendea, laurogeita hamar urte ingurukoak, beren gazte denborako gauzak kontatzen zizkiotenak. Azkenean, erran dezakegu argazki bat atera duela, eta argazki hori istorio bat dela.
Istorio horren laburpena egin dezakezu?
Kartografian sartu zen, geologian, baita etxean : eraikinak, erlijioa, superstizioak, osagarria, meteorologia... Beraz, istorio hori da lurra, laborantza, artzaintza, kontrabanda, leiendak, narrazioak, kontakizunak. Hizkuntzalaritzako ere balio du bere lanak. Espainolez egina eta pentsatua izana da, baina Sarako erran moldeak agerrarazten ditu. Ondorioz, hiztegi biziki aberatsa ateratzen du, hitz gehienak bizimoldeari lotuak direnak. Barandiaranen lanak sekulako balioa du. Gainera, marrazkiak berak eginak ditu. Bestalde, Alemanen okupazioa ere kontatzen du Saran, berak bizi izana baitu. Alemanez bazekien, eta itzultzaile baliosa ere izan zen herrian. Eta Alemanak bere lanari interesatuak ziren, zientzian jantziak baitziren.
Bazen, beraz, lan hori itzultzeko arrazoirik...
Barandiaranen lana itzultzea baitezpadakoa zen, saratar gehienek ez baitute ezagutzen. Horretako, Jean Aniotzbehere Sarako lehengo auzapezak frantsesera itzuli behar zela erran zuen, eta Euskal Kultur Erakundeak, berriz, euskarazko itzulpena bultzatu zuen. Baina guk euskara ulergarrian argitaratu nahi izan dugu, transmisio lana ahal bezainbat segurtatzeko, izan dadin Sarako herrian berean. Barandiaranen huts porroskak ere zuzentzeko parada ere izan dugu, hizkuntzalaritzan gauza batzuek ihes egin baitzizkioten.
Ahozko transmisioa galduko zelakoan egin zuen lan hori?
Ez zait iduritzen, lan hori egin duelarik, geroari pentsatzen zuela. Bere garaian, transmisioa oso-osoa zen, katakonbetako bizimoldea zen ! Bere obran berean ageri da Barandiaran bere zientzia eta kultura mugimenduarentzat bizi zela. Berantago ikusi duke, haatik, bere ikerlanak transmisioarekin lotzen ahalko zituela. Horrek ere Saraz egindako dokumentuaren balioa handitzen du. Beharrik egin du ! Baina guk ditugu, orain, gisa horretako lanak geroari begira egiten.
Iruzkinak
orain albiste
Albisteak
Erlazionatutako edukiak:
Albisteak
Albisteak
Kirola
Kultura
Ikusiena
Vídeo de El Conquistador | Isa se atrevió con las serpientes
Vídeo Al rescate | Clases de reciclaje con Xabier Mikel Errekondo
Julian Iantzi nos explica en qué consiste el ''Conquistour''
EITB a la carta: La televisión que te gusta, cuando a ti te gusta
Vídeo de la programación especial sobre el final de Copa del Athletic
Video de la pérdida de peso de concursantes | El Conquistador
Vídeo de los concursantes emocionados con sus colores | Conquistador
Video de Euskadi Directo | Si gana el Athletic... ¡cena gratis!
Alberto Bocos a su llegada al Athletic Hiria | Audio Boulevard
Cine erótico para mujeres | Cabaret Desire | La Noche Despierta
'Dida': Tzanpionza, Zabier Azkargortarekin eta Mikel Olazabalekin
Audio MQP | 'MQP' entrevista al neuropsicólogo Javier Tirapu
Paseo por la ciudad de los íberos y las fronteras del Imperio romano |
Arqueología del euskera y el patrimonio urbano de las ciudades
Ganbara 25/05: Con Mikel Moreno, Iñaki Iriondo y Juan Mari Gastaca
Pirelli desnuda a las mujeres más bellas para su calendario 2012
Vídeo de final Copa del Rey | Dispositivo especial en Bilbao
Vídeo Robos en Bizkaia | Aumentan robos sin reventar cerraduras
Video de Euskadi Directo | Si gana el Athletic... ¡cena gratis!
Video de ED | 'Rollito Athletic' gana el concurso de Pintxos
Video de los archivos secretos de Christopher Lee | La Noche De
Video de Euskadi Directo | Arrasate es anti 'puerta a puerta'
Vídeo de casos de bebés robados | Reconstrucción del caso de Itsasondo
Vídeo del himno del Athletic | Final partido Athletic-Manchester
Vídeo del Athletic y Barcelona | La final de Copa llega al Congreso
Cientos de ultraderechistas se manifiestan en defensa de la unidad de España
La reforma laboral sufre 26 modificaciones antes de ser aprobada
Vídeo de Puyol y Xavi con la ikurriña en la Final de Copa del Rey
Vídeo de final de Copa | Cuadrilla de Getxo en limusina a Madrid
Vídeo pitada final Copa del Rey | Declaraciones de Esperanza Aguirre
Vídeo: Ánimo al Athletic para la final de Copa 2012 con el Barcelona
Vídeo Final Copa del Rey | Aficionados del Athletic, rumbo a Madrid
Vídeo Los aficionados del Athletic tiñen de rojiblanco las calles de Madrid
Pirelli desnuda a las mujeres más bellas para su calendario 2012
Vídeo del Athletic | En Harley Davidson desde Mañaria hasta Madrid
Vídeo del Athletic | Spot de San Miguel para la final de Copa del Rey
Vídeo final Copa Athletic-Barcelona | Tristeza en los rojiblancos
Athletic-Barça: Declaraciones de Guardiola | Final de la Copa del Rey
Final de Copa del Rey | Athletic-Barcelona (0-3) | Afición rojiblanca
Video de la final de Copa Athletic-Barcelona | Los jugadores saltan al terreno de juego
Julio Medem presenta un largometraje de siete cortos sobre La Habana
Lauroba taldearen bideoklip berria: ''Sua gara'' | Bideoklipa
Vídeo de conciertos de Doctor Deseo y The Uski's en San Mamés
Vídeo de exposición de David Hockney en el Guggenheim Bilbao
Museo de Bellas Artes de Álava recupera la obra de Pablo Uranga
Vídeo de La Noche De | Nikole Kidman sufrió un accidente en un rodaje
Euskal Eskola Publikoaren bideoa | 'Bale!', aurtengo abestia
Black or white abestiaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
We go together abestiaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Sirokaren Musikaz gozatu abestiaren bideoklipa | Bideoklip lehiaketa
Party Rock Anthem kantuaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Girls just wanna have fun abestiaren bideoklipa | Bideoklipa
Party Rock Anthem kantuaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Mama Luba abestiaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
La mandanga abestiaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Serebro taldearen bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Thriller abestiaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Serebroren Mama Luba bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Mama Luba kantaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
© EITB - 2012 - Lege Oharra