Kultura
2011/07/12
Irakasle eta zuzendari bezala egindako bidaiak bilduko ditu laster argitaratuko dituen bi liburutan.
Philippe Etchegoyhen.
Philippe Etchegoyhen (1940, Idauze, Xiberoa) munduan zehar ibili da eskoletan, erakasle eta zuzendari gisa. Xiberoa ez du, ordea, sekula ahantzi. Bere oroitzapenak liburu pare batean argitaratuko ditu ondoko hilabeteetan. Horren dasta emateaz gain, bere probintzian gaindi ibilaldi berezia proposatu du.
Zure haurtzaroko Idauze nolakoa zen ?
Ni etxezain seme nintzen. Onizegainetik Idauzera jina lau urtetan. Zortzi haurrideetan gazteena. Etxean beti zerbait egiteko bazen, ordea! Urketa joan, kabalen lanak, egurra... Ahal bezain berant agertzen ginen etxera! Pilotan lagunekin, astoekin ere katzakoan... Errienta biziki ona, apaiza tzarra... Horretako naiz, ene iduriko, erakasle egin! Bestela, jendea elkarrekin bizi zen, nonbait behartuak ere baitziren. Lanen egiteko eta... Baina horrek beste giro bat sortzen zuen. beti norbait gurutzatzen zen, behi pare batekin edo... Eleketan ere egoten ziren. Etxeetan besterik zen. Hiru belaunaldi baziren, eta hor jendeak sufritu du. Edo etxeko andere gazteak, zaharrak gaiztoak baitziren, edo zaharrek sufritu dute, etxeko andere ona ez baitzen ona. Hastapenean erran dut etxezain seme nintzala. Hori inportantea zen lehengo Idauzen eta Xiberoan. Bost kategoria baziren. Etxeko jaun handiak, etxeko jaunak, etxezainak, jornalean ari zirenak, eta buhameak. Bakoitzak bazekien non zen. Batez ere ezkontzeko. Kategoria bereko jendeen artean ezkontzen ziren! Aita batek bere semea Amerikara igorri zuen, honek behar ez zen neska batekin ezkondu nahi baitzuen. Ez zen beti amodioz ezkontzen, interesen arabera anitzetan! Mugak ez ziren kanpotik ageri, baina hor ziren. 1965. urtea arte ez da etxezainik Herriko Etxeko kontseiluan sartu Idauzen! Gisa berean, herriko ostatuan etxeko jaunik ez zen ibiltzen, edo bekan! Alta, ez ziren denak aberatsak... Baina orduko noblezia zen, eta itxura bat bazen zaintzeko. Batzuen haurrek ez zuten aizu karrikakoekin jostatzeko...
Eta buhameak?
Uhaitza bazterrean bizi ziren. Arrantzan eskuz, haiek sal, eta horrela ateratzen zuten bizitzekoa. Jendeak erosten zituen! Behin, Mauleko ostaler bat buhamea bati kexatu omen zitzaion, arrainak kario zituelako. Eta hark erantzun “ai, gaixoa, TVA horrekin...”. Ikaragarriak ziren errefera emateko! Baina ontsa integratuak ziren, ostatuetan eta egoten ziren. Euskaraz bazekiten, batzuk xiberotarrez ere bai. Izengoitiak bazituzten, edo beren izen ttipiari buhame gehitzen zitzaien. Buhame izatea, bizimolde bat ere bazen. Hor ziren duela 500 bat urte. Erromintxelez ari ziren beren artean. Rom hizkuntzaren hiztegiarekin, hamar urtez galdu dena.
Zure Xibero maitea utzi behar izan duzu, haatik...
Prefosta, biziak eramanik. Eskola Normalean Chateauroux hirian, unibertsitatean Poitiers-en, matematikako erakasle formazio ttipi baten ukaiteko. Gaztaroan, Aljerian ere izan ginen,hango borroka gaitzak ezagutzera, ideologia batean ginen. Gaur egun, denak “-tika” dituzu, informatika bezala, adibidez. Gure garaian, “-ismoa” zen: maoismoa, anti kolonialismoa bezalakoetan ginen, bete-betean! Ideologia hori zer zen ikusi nahi izan genuen. Gaitzeko abentura izan zen, auto-stopez eta abar! Gero, lanarekin anitz mugitu naiz. 1969an, Tahitin lanpostu bat ukan nuen. Ontsa ginen han! Biderik, telebistarik gabe... Arrainei so, bestan... Baina sei urtez egoten ahal zen bakarrik. Eta gero, gehienetan Mission Laïque elkartearekin mugitu gara, erakasle eta zuzendari gisa: Kenyan, Palman, Iranen, Zaragozan, Pas-de-Calais, Paris inguruan, Suitzan, Bokalen, Donostian, Bolivian... Eta azkenean hementxe, Idauzen, erretiratu.
Lehenago ez zizun faltarik egin?
Beti. Baina bakantzetan itzultzen ginen. Tahitiko paradisuan ere falta egiten zigun. Hala ere, han herri ttipi batean ginen, arrantzaleen erdian. Kantua maite dute, ostatua maite dute, besta maite dute... Xiberotarrek bezala! Erraten zuten frantsesez ez zekitela, baina amiñi bat edan eta, gogotik hasten ziren! Erraten nien gure aita bezala zirela, hura ere horrela trebatzen baitzen! Han ere ontsa ginen, beste molde batean. Tahiti negarrez utzi dugu. Xiberotik urrun izateak, hala ere, bere alde onak izan ditu. Idauzera joatea, eta handik partitzea, zerbait zen! Gasna, pate, urdaiko anitz hartzen genituen... Eta egon garen leku orotan laket izan gara.
Xiberoko leku batzuk deskribatzen ahal zenituzke?
Uf! Gida gaiztoa naiz, ni! Xiberoa aurkeztuko nuke lehenik, bere osotasunean, jendeak ez baitaki, anitzetan, hiru gune nagusitan banatua dela gure probintzia ttipi hau... Lehenik baduzu bortuko Xiberoa, Basabürüa, Santa Grazi, Larraine, eta Irati inguruak, pago oihan ederrekin, mendi zabalekin, baina leku ilunagoekin ere bai, Kakueta eta Oltzarte bezalako txokoekin... Gero, mendiak badituzu, apalago, Barkoxe, Eskiula aldea, Biarnora zabaltzen dena gero... Eta, azkenik, Pettarra deitzen duguna, Xiberoan dena baina Baxenabarrerekin lotura handia duena. Arbailako oihana berezia ere hor da, erdian. Bakoitzak besteari zerbait ekarri dio, eta Xiberoa osatu dute denek, nortasun bereziarekin. Biarno eta Nafarroaren artean. Lehenago aipatu etxezainek rola inportantea ukan dute hor, batetik bestera ibili baitira, Xiberoko loturak elkarri josiz. Hala ere, Santa Grazi aipatu nahiko nuke, zinez berezia baita, mundu bat da. Jadanik, geografikoki, aparte da. Eta gero, euskara diferentea dute, ederra eta berezia. Hitz eta erran molde batzuk ez dira han baizik harrapatzen. Euskal Herriko zortzigarren probintzia zela erraten zuen Etxahun Irurik, bere emaztea kitzikatzeko, hangoa baitzuen! Denbora batez, mila ehun jende baino gehiago bazen bizi han, leku hartan. Harrigarria da!
Zu bortuan ibili izan zara. Hura bai, zehazki deskriba dezakezula...
Hura bai! Zinez markatu bainau. Igandea zen, 1950ko agorrilaren 20a. Egun hartan lehen aldiz izan nintzen bortuan! Goiz hartan goizik jaiki nintzen! Aste batez izan nintzen, astoz, anaiarekin olara, aitak erranik. Fier nintzen! Ahüzkiko bestak ikusirik, pasatzean, oraino hiru oren bide olara heltzeko.
Han denetarik ikasten zen. Boneta eta txapela kanta han ikasi dut, bortuan! Gero, istorio ttipi bat ere bada, uraren inguruan. Zaharrak eta gazteak elkarrekin egoten ziren, lehen, olan. Iturritik etxolara urarekin heltzen zenak, “benedicamus” erran behar zuen, eta besteek “domine” erantzuten zioten. Ohidura zen. Gazte batek ez omen zekien hori dena. Iturritik heldu, eta ez omen zuen deus erran. Zaharrak erran omen zion “ur hori zikin duk, habil berriz xerka”. Gaztea berriz joan omen zen urketa, eta olara heltzean, ez zuen “benedicamus” famatua erran, eta zaharrak berriz ere iturrira igorri zuen! Gaztea negarrez joan omen zen, iturria apal baitzen, eta ez baitzuen deus konprenitzen, gaixoak! Olako beste artzain bat diskretuki joan zen iturrira, eta gaztea lagundu zuen: ontziak bete ondoan, haietan pixa egitea manatu zion, eta olara heltzean “benedicamus” erratea ere bai. Gazteak obeditu zuen, eta, etxolara heltzean, “benedicamus” erraten dio zaharrari. Honek “domine” eta pitxarra hartu eta edan. Pixa edan, “ur hori bai sano eta on dela” erranez! Hara, istorioa... Ederra da, baina ez zait iruditzen egia dela. “Benedicamus” erran behar zela bagenekien eta, gisa guztiz, ez ginen sekula bakarrik joaten urketa. Beti anaiarekin edo aitarekin. Sekula “benedicamus” erraten ez bazen, zaharrak erreportxua fite egiten zuen!
Olaren zinezko funtzioa zein izan da?
Ene ustez, gure txokoan hasteko, elkarrekin bizitzen ikastea izan da bere funtsa. Artzain batek erran izan dit: “gaixoa, bazeneki ze siesta ederrak egin izan ditugun!” edo “gure gasna triste haiek ez zuten halako lana merezi”. Erran nahi du ez zirela hain lanpetuak... Transmisioa zen olaren zinezko funtzioa. Xiberoan, sistema berezia bazen, gure oletan. Egunak beharko litezke hori dena azaltzeko! Hala ere, erran dezakegu bakoitzak bere lana bazuela. Ola batean zazpi artzain baziren, bakoitzak funtzio berezia zuen, eta egun oroz kanbiatzen zen. Neskatoa, artzain mutila ardi antzuendako, artzain nagusia ardi antzuendako, artzain mutila ardi esnedunendako, artzain nagusia ardi esnedunendako, etxeko andrea. Zazpigarrena hor uzkia zen, zakurraren ipurdia, nahi baduzu, hark ez zuen deus egiten! Hamazazpi urteko mutiko bat artzain nagusi izaten ahal zen. Mendian, herrian zen estatutua uzten zen, olan sartzean. Bakoitzak ikasten zuen. Sistema hori gerla ondoan galdu da.
Gaur egun, lehengo bortuaz zerbait ikusten edo sentitzen ahal ote du han gaindi ibiltzen den batek?
Olarik ez da gehiago. Sozietate hura desagertu dela erran dugu. Gaur, urrietan da jende gehienik, ehiza denboran! Bestela, kabalak baizik ez dira! Ola xahar eta triste haien gainean, berriak egin dituzte, baina ez da jenderik! Gasna guti egiten da bortuan berean. Hala ere, bortuan nagusigoa harrapatzen du, oraindik, jendeak. Hala ere, ez nezake erran bortua desegin dela. Beste molde batez bizi da. Eta, Iratiko gain horietan, nik alde hura baitut hobekienik ezagutzen, oraindik badira txoko politak ikusteko, eta deskubritzeko. Interesgarriena Ithurxarren da: ola xaharra begiratu dute, eta ez dute aldatu, bisitariek ikus dezaten lehen nola zen. Gasnategia bada, eta gasna han egiten dute. Lehengo mahai eta tresneria aurki daitezke han. Hark bisitaño bat merezi du! Gisa oro, Xiberoko lekurik ederrenak han gain-gainean dira, herri eta jendetik urrun. Gure aitak erraten zuen bezala, ola batetik oilarra entzuten bada, ez da egiazko ola. Gero, ni baino gida hobea izanen da Etxepare oihanzaina, hango oihanetan ibiltzeko. Zinez, harekin gozatzen da! Eta Dominique Etxebarne aholka nezake Arbailako oihanarentzat, bere sakela bezala ezagutzen baitu.
Xiberoa aldatu da?
Bai, bortuaren gisa, bizimoldea aldatu da. Gure nortasuna atxiki dugu, maskaradak eta pastoralak hor dira, lekuko gisa. Pastorala, gauza berezia da, hori ere udan ikustekoa. Herri batean sortzen da, urte batez, eta han berean hiltzen, gero beste herri batean berriz sortzeko, bertze molde batez. Xiberoan, bi gauza badira kezkagarriak: euskara, eta herriak husten ari direla. Baina anitzek hala uste ez badute ere, besoak zabaltzen badakigu: dantzak, pastoralak eta maskaradak, beste lekuetatik hartu ditugu. Baina gaur, ez dakit ea jenderik aski badugun segitzeko. Horretako, ene ametsa manex Xiberoa litzateke. Batzuei itsusi zaie, baina bakoitzak besteari zernahi ekartzen ahal dio. Barnealde hau juntatu behar dugu. Eta kostaldean, indioak bezala ikusten gaituzte. Baina Baionatik Maulera doan bidea, Mauletik Baionara doan bide ber-bera da.
Iruzkinak
orain albiste
Albisteak
Erlazionatutako edukiak:
Albisteak
Albisteak
Kirola
Kultura
Ikusiena
Vídeo de El Conquistador | Isa se atrevió con las serpientes
Vídeo Al rescate | Clases de reciclaje con Xabier Mikel Errekondo
Julian Iantzi nos explica en qué consiste el ''Conquistour''
EITB a la carta: La televisión que te gusta, cuando a ti te gusta
Vídeo de la programación especial sobre el final de Copa del Athletic
Video de la pérdida de peso de concursantes | El Conquistador
Vídeo de los concursantes emocionados con sus colores | Conquistador
Video de Euskadi Directo | Si gana el Athletic... ¡cena gratis!
Alberto Bocos a su llegada al Athletic Hiria | Audio Boulevard
Cine erótico para mujeres | Cabaret Desire | La Noche Despierta
'Dida': Tzanpionza, Zabier Azkargortarekin eta Mikel Olazabalekin
Audio MQP | 'MQP' entrevista al neuropsicólogo Javier Tirapu
Paseo por la ciudad de los íberos y las fronteras del Imperio romano |
Arqueología del euskera y el patrimonio urbano de las ciudades
Ganbara 25/05: Con Mikel Moreno, Iñaki Iriondo y Juan Mari Gastaca
Pirelli desnuda a las mujeres más bellas para su calendario 2012
Vídeo de final Copa del Rey | Dispositivo especial en Bilbao
Vídeo Robos en Bizkaia | Aumentan robos sin reventar cerraduras
Video de Euskadi Directo | Si gana el Athletic... ¡cena gratis!
Video de ED | 'Rollito Athletic' gana el concurso de Pintxos
Video de los archivos secretos de Christopher Lee | La Noche De
Video de Euskadi Directo | Arrasate es anti 'puerta a puerta'
Vídeo de casos de bebés robados | Reconstrucción del caso de Itsasondo
Vídeo del himno del Athletic | Final partido Athletic-Manchester
Vídeo del Athletic y Barcelona | La final de Copa llega al Congreso
Cientos de ultraderechistas se manifiestan en defensa de la unidad de España
La reforma laboral sufre 26 modificaciones antes de ser aprobada
Vídeo de Puyol y Xavi con la ikurriña en la Final de Copa del Rey
Vídeo de final de Copa | Cuadrilla de Getxo en limusina a Madrid
Vídeo pitada final Copa del Rey | Declaraciones de Esperanza Aguirre
Vídeo: Ánimo al Athletic para la final de Copa 2012 con el Barcelona
Vídeo Final Copa del Rey | Aficionados del Athletic, rumbo a Madrid
Vídeo Los aficionados del Athletic tiñen de rojiblanco las calles de Madrid
Pirelli desnuda a las mujeres más bellas para su calendario 2012
Vídeo del Athletic | En Harley Davidson desde Mañaria hasta Madrid
Vídeo del Athletic | Spot de San Miguel para la final de Copa del Rey
Vídeo final Copa Athletic-Barcelona | Tristeza en los rojiblancos
Athletic-Barça: Declaraciones de Guardiola | Final de la Copa del Rey
Final de Copa del Rey | Athletic-Barcelona (0-3) | Afición rojiblanca
Video de la final de Copa Athletic-Barcelona | Los jugadores saltan al terreno de juego
Julio Medem presenta un largometraje de siete cortos sobre La Habana
Lauroba taldearen bideoklip berria: ''Sua gara'' | Bideoklipa
Vídeo de conciertos de Doctor Deseo y The Uski's en San Mamés
Vídeo de exposición de David Hockney en el Guggenheim Bilbao
Museo de Bellas Artes de Álava recupera la obra de Pablo Uranga
Vídeo de La Noche De | Nikole Kidman sufrió un accidente en un rodaje
Euskal Eskola Publikoaren bideoa | 'Bale!', aurtengo abestia
Black or white abestiaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
We go together abestiaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Sirokaren Musikaz gozatu abestiaren bideoklipa | Bideoklip lehiaketa
Party Rock Anthem kantuaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Girls just wanna have fun abestiaren bideoklipa | Bideoklipa
Party Rock Anthem kantuaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Mama Luba abestiaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
La mandanga abestiaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Serebro taldearen bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Thriller abestiaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Serebroren Mama Luba bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Mama Luba kantaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
© EITB - 2012 - Lege Oharra