Kultura

Kultura

Txapelketa

'Chips y Ron', Euskal Herriko pintxorik gozoena

Erredakzioa

2011/10/06

Iñaki Rodaballok aurkeztu du Hondarribian egin den finalean eta bigarrenez irabazi du txapela.

'Chips y Ron', izen hori du, Euskal Herriko Pintxo Txapelketa irabazi duen mokaduak.

Lehia bizian aritu dira azken hiru egunotan, Hondarribiko Itxas Etxean, Gipuzkoa, Araba eta Nafarroako 80 taberna eta jatetxe. Bakoitzak pintxo bana aurkeztu behar zuen eta azkenik, Iñaki Rodaballo, Gasteizko izen bereko tabernako sukaldariak irabazi du, esan bezala, 'Chips y Ron' pintxoarekin.

Izen hori du, besteak beste, patata, txipiroia eta ron tanta batzuk nahasten dituelako. Esan beharra dago Iñaki Rodaballok bigarrenez irabazi duela Euskal Herriko Pintxo Txapelketa.

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa