Kultura

Informa nazazu RSS

Kultura

Sukaldaritza jardunaldiak

58 Michelin izar, Donostian

Erredakzioa

2011/11/21

Luis Irizar omendu dute astelehen honetan San Sebastian Gastronomika jardunaldietan. Besteak beste, Arguiñanoren eta Subijanaren maisu izan zen, eta Michelin izarra eskuratu zuen lehenetarikoa.

Iruzkinak

Nazioarteko sukaldaritzak zita garrantzitsua du egunotan Donostian. San Sebastian Gastronomika jardunaldiek 800 profesional bilduko dituzte Gipuzkoako hiriburuan. 58 Michelin izar izango dira egunotan Donostian.

Astelehenen honetan, Luis Irizar sukaldari ezagunari egin diote omenaldia. Euskal sukaldarien artean Michelin izarra eskuratu zuen lehenetarikoa izan zen, eta ''maisuen maisu''. 17 urterekin ekin zion sukaldaritzari, familiak Donostian zeukan jatetxean. Maria Cristina hoteleko sukaldean aritu zen, eta Parisen eta Londresen ere egin zuen lan, jatetxe ezagunetan. Eskarmentu handikoa, sukaldaritza eskola bat jarri zuen martxan ''orain 40 urte''.

Irizarren hainbat ikaslek hartu dute parte gaurko omenaldian, tartean Karlos Arguiñano, Ramón Roteta eta Pedro Subijana sukaldari ezagunek. Juan Mari Arzak, Andoni Luis Aduriz eta Hilario Arbelaitz ere izan dira bertan, eta irakasle gisa eta nazioarteko sukaldari gisa Irizarrek egindako lana goraipatu dute guztiek. Irizarrek berak ere hartu du parte ekitaldian, eta gaurkoa ''egun zoriontsua'' izan dela esan du, ''inoiz bizi izandako zoriontsuena''.

3 Eguzki, Nerua jatetxearentzat

Bilboko Nerua jatetxeak 3 Eguzki lortu ditu 2012ko Repsol Gidan, San Sebastian Gastronomika jardunaldietan jakitera eman dutenez. Guggenheim Bilbao Museoko gastronomia gune berria da Nerua, eta Josean Alija sukaldari bilbotarrak zuzentzen du. Besteak beste, Arzak, Mugaritz eta El Celler de Can Roca jatetxeek lortu dute orain arte aipamena.

Brasilgo sukaldaritzaren eguna

Aurten, ez dira nazioarteko izarrak faltako San Sebastian Gastronomika jardunaldietan: 30 herrialdetako 58 Michelin izar izango dira Donostian, eta hiru herrialde gonbidatu: Mexiko, Brasil eta Peru. Herrialde horietako txef handien eskutik, munduko zapore onenen nahasketa aurkituko dugu egunotan geurean: tradizioa eta berrikuntza platerean.

Iruzkinak

Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#