Kultura

Informa nazazu RSS

Kultura

Astelehen honetan

Irakurle gazteenek Durangoko Azoka hartu dute

Erredakzioa

2011/12/05

Haur Literatur Txokoa ireki dute astelehen honetan. Ahotsenean Sparteens eta Fiacrhas taldekoak aritu dira. Asteartean, jai eguna izanik, salmentek gora egitea espero dute.

Iruzkinak

Etxeko txikien eguna izan da Durangoko Azokaren 46. edizioko bigarren jardunaldia. Idazle eta musikari gehiago hurbildu dira Landakora, tartean Toti Martinez de Lezea eta Jon Arretxe idazleak eta Mikel Urdangarin musikaria. Ahotsenean, besteak beste, Sparteens eta Fiacrhas taldeen zuzenekoak izan dira ikusgai.

Baina, dudarik gabe, eskola ikasleak izan dira asteleheneko protagonistak Azokan. Irakasleekin batera, liburuak eta diskoak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute.

Azoka hasi baino ez da egin, ordea. Asteartea jai eguna dugu, eta salmentek gora egitea espero dute argitaletxeek.

Iruzkinak

Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#