Kultura

Kultura

Urte amaieran

Berlineko Guggenheim Museoa itxi egingo dute, krisiak jota

Erredakzioa

2012/02/07

Deustche Guggenheim 1997. urtean inauguratu zuten. Banku ospetsuaren eta Guggenheim fundazioaren arteko elkarlanari esker ireki egin zuten eta, azken hamarkadan 57 erakusketa bildu ditu.

  • Berlineko museoa itxi egingo dute.

    Berlineko museoa itxi egingo dute. Argazkia: EFE

Berlingo Guggenheim Museoa 2012ko amaieran itxi egingo dutela iragarri du gaur Deutsche Bank-ek (galeriaren bazkidea da Alemaniako hiriburuan). Guggenheim Fundazioak izen bereko bost museo ditu munduko beste hainbat hiritan.

Deustche Guggenheim 1997. urtean inauguratu zuten. Banku ospetsuaren eta Guggenheim fundazioaren arteko elkarlanari esker ireki egin zuten eta, azken hamarkadan 57 erakusketa bildu ditu. 1,8 milioi bisitari lortu ditu museoak Alemaniako hiriburuan.

Bankuaren eta fundazioaren arteko akordioa 2012ko amaieran bukatuko da eta, horren ondorioz, erakusketa-aretoa ixtea erabaki dute. Hala ere, "lankidetzarako" beste plan batzuk badituztela jakinarazi du bankuak.

2012rako aurreikusitako erakusketak mantendu egingo dituzte.
Fundazioak bost museo ditu: Bilbo, Berlin, New York, Venezia eta Abu Dhabi (azken hau eraikitzen ari dira).

Publizitatea

orain albiste

<a href=Jokalari zuri-gorriak berdegunean berotzen ari dira" class="foto" />
Emakumezko bat aiztokadaz hil dute Bilbon

Albisteak

Auzokideen arteko eztabaida

Emakumezko bat aiztokadaz hil dute Bilbon

<a href=Jokalari zuri-gorriak berdegunean berotzen ari dira" class="foto" />

Albiste gehiago

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa