Kultura

Kultura

eitb.com-en elkarrizketa

Seaska: "Harro gaude gure nagusiek egindako lanarekin"

Ramuntxo Garbisu

2009/04/12

Seaskak 40 urte betetzen ditu aurten, baina euskarazko irakaskuntzaren aldeko ahaleginak ez dira zahartu. Paxkal Indo presidenteak (karguan dagoen Seaskako lehen ikasle ohia) argi dauka: "Egunero argi geratzen da gure gurasoek arrazoia zutela".

Paxkal Indo duela urtebete egin zen Seaska Ipar Euskal Herriko Ikastolen Federazioko presidente. Hur Gorostiaga zuzendariarekin batera, Seaskari arrakasta ekarri dio belaunaldi berriaren erakusle da: "Lehen aldiz, Seaskako ikasle ohiek kargu inportanteak dituzte. Eta egunero ohartzen gara gure gurasoek, gure nagusiek, arrazoia zutela".

Lehen ikastola 1969an sortu zuten, Arrangoitzen, baina izpiritua ez da aldatu harrezkero: Euskaraz eta frantsesez hitz egin, irakurri, idatzi eta ikasi; kultura aberatsa transmititu eta sare koherentea aintzat hartu.

"Seaskak sortutako eskola guztiak 1980 baino lehen jaio dira, eta sare hori da, hain zuzen, haren benetako indarra", nabarmendu du Paxkal Indok.

Orotara 19 ikastola, lizeo bat eta hiru eskola ditu Seaskak. 2.500 ume, hau da, Ipar Euskal Herriko ikasleen %10.

40 urte ahaleginak taldean egiten

1993 urtea giltzarria izan zen. Une hartan, Frantziako Hezkuntza ministroak hitzarmena sinatu zuen Seaskarekin. "Irakasleei ordaintzea onartu zuen Estatuak (...). Data inportantea izan zen, baina ez nahikoa. 2000 urtetik, langile kopurua handitu egin da, baina Estatuak ez du lagundu".

Iazko Herri Urratsean Paueko Akademiako ikuskariaren jarrera ona izan bazen ere, Ministerioarekiko harremana zailtzen ari da: "Uste genuen aurten ez genuela berriro hezkuntza politikaren aurka protesta egin beharko. Bitartekari seriotzat eta trebetzat bagaituzte ere, ez da ezer aldatu eta babesa agertu nahi diet nekatuta dauden eta haserrea agertu nahi duten gurasoei".

2008/2009 ikasturtean 200 ikasle gehiago izan dituzte, baina beste irakasle bat baino ez dute jaso.

Seaskako ikasleen sendiek manifestazioa egingo dute bihar, hilaren 11, Baionako Akademia Inspekzioaren egoitzaren aurrean, bitarteko gehiago eta ikuskariari erantzun bat eskatzeko.

Konponbidea behar dute. "Konponbide barik, Seaskak krisia izango du", ohartarazi du Paxkal Indok. "Gaur, federazioa jaio eta 40 urtera, etorkizuneko ikastola asmatu behar dugu duda barik".

Ekainetik aurrera, Elkargoa kooperatiba saiatuko da arazo horri konponbidea ematen. Euskal Herriko ikastola guztiak batuko dituen elkarte judiziala izango da.

Urteurrena ospatzeko ekitaldiak

Hainbat ekitaldi antolatu dituzte Seaskaren 40. urteurrena ospatzeko. Uneko jokalari onenak elkartuko dituen pilota partidua Baionan ekainaren 19an, adibidez. Aurten, gainera, Herri Urratsen jai giroa are handiagoa izango da. Larunbatean, hilak 11, gala bat ospatu dute Biarritzeko Gare du Midin; Iparraldeko zein Hegoaldeko kantariak izan dira bertan.

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa