Kultura

Informa nazazu RSS

Kultura

Streaming

'Zergatik panpox' eleberriaren irakurraldia, zuzenean

Erredakzioa

2012/06/14

Goizeko 08:00etan hasi eta arratsaldeko 08:00ak arte ekin diote txandaka irakurtzeari. eitb.com zuzenean eskaintzen ari da, streaming bidez.

Iruzkinak

Bilbo Zaharra Euskaltegiak Zergatik panpox Arantxa Urretabizkaiaren liburuaren irakurraldi etengabea antolatu du, 'Klasikoen V. Irakurraldia' ekimenaren baitan. eitb.com zuzenean eskaintzen ari da, streaming bidez.

Euskara Ikasleen Jaia ospatuko dute horrela eta, bide batez, euskaltegiko ikasle guztien urte osoko ahalegina txalotuko dute. Bosgarren aldiz irakurriko dute Arriaga Antzokian, jendaurrean, euskal literaturaren lan klasiko bat, aurreko urteotan Gero (Axular), Peru Abarca (Mogel), Haur Besoetakoa (Mirande) eta Hamaika pauso (Saizarbitoria) lanekin egin zuten bezala.

Goizeko 08:00etan hasi dute irakurraldia, eta ehunka lagun pasatuko dira irakurraldi publiko horretatik, besteak beste, euskal kultura eta gizarte, kirol, ekonomia nahiz politika arloetako pertsona ospetsuak.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea
Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#