Kultura
2012/08/07
Benjamín Ávilaren 'Infancia clandestina' lanak irekiko du saila. 'Post Tenebras Lux' lanak zuzendari onenaren saria eskuratu zuen Cannesen.
'Infancia clandestina' pelikulak irekiko du Horizontes Latinos saila. Argazkia: Zinemaldia
Albisteak (2)
Informazio gehiago (1)
Donostia Zinemaldiaren 60. edizioko Horizontes Latinos sailaren programazioak 12 zinemagileren lanak bilduko ditu, Argentinan, Mexikon, Txilen, Brasilen, Uruguain eta Kolonbian eginak. Guztiak ere nazioarteko jaialdi garrantzitsuetan lehiatu dira edo parte hartu dute, baina Espainian aurkeztu gabeak dira, ez jaialdietan, ez zinema-aretoetan.
Benjamín Ávilaren 'Infancia clandestina' lanak irekiko du saila. Carlos Reygadas mexikarraren "Post Tenebras Lux" pelikulak zuzendari onenaren saria eskuratu zuen azken Canneseko zinemaldian.
Horizontes latinos sailaren programazioa:
"Infancia clandestina", Benjamín Ávila (Argentina-Espainia-Brasil)
Inaugurazioa
Benjamín Ávila zuzendari argentinarraren lehendabiziko fikzioko film luzeak Casa de América saria irabazi zuen 2011n Donostian, Zinema Eraikitzen atalaren barruan. Ondoren, Canneseko Errealizadoreen Hamabostaldian aurkeztu zuten. Pasaporte faltsuei, garajeko gordelekuei, ustekabeko lekualdatzeei, asmatutako urtebetetzeei eta amona ezkutuan ikusteari buruzko film hunkigarria. Haur batek bizitzen eta bizirauten nola ikasiko duen kontatuko digu istorio honek.
"Aquí y allá", Antonio Méndez Esparza (Mexiko-Espainia-AEB)
Antonio Méndez Esparza zuzendariak eginiko lehengo film luzeak Kritikaren Asteko lehen saria irabazi zuen Cannesen. Filmak ezkonduta dagoen eta bi alaba dituen Pedroren istorioa kontatuko digu. Denbora luzez kanpoan egon ostean, Mexikora itzuli eta bere musika taldearekin bizimodua ateratzen saiatuko da. Bere sustraietatik urrun egon den urte horietan aldaketak izan dira. Hasteko bera aldatu da, baina baita bueltan aurkitu nahi zituenak ere.
"El bella vista", Alicia Cano (Uruguai-Alemania)
Dokumental honek Uruguaiko herri txiki bateko etxe baten istorioa kontatuko digu. Hasieran, futbol-klub baten egoitza izan zen, geroago trabestien burdel batena, eta, azkenean, kapera katoliko bilakatu zen, lekuko biztanle kontserbadoreenen presioen ondorioz.
"La demora", Rodrigo Plá (Uruguai-Mexiko-Frantzia)
Rodrigo Plá uruguaiarraren (La zona, Desierto adentro) hirugarren filma Berlingo zinema-jaialdiko Forum sailean aurkeztu zuten. Film honetan, emakume batek memoria galdu duen laurogei urteko aita zaindu beharko du. Zaintzaileak bizi duen gatazkari buruz hitz egingo digu.
"Después de Lucía", Michel Franco (Mexiko)
Michel Francoren film berriak Un Certain Regard saileko saria irabazi zuen Canneseko zinema-jaialdian. Gelakideen erasoak jasaten dituen nerabe baten istorioaz hitz egingo digu. Aitari egia esateko gai ez denez, isiltasunak berebiziko ondorioak izango ditu neskarengan.
"Era uma vez Verônica/ One upon a time Veronica" , Marcelo Gomes (Brasil)
Marcelo Gomesek 2004ko Zinema Eraikitzen sailean parte hartu zuen Cinema, aspirinas e urubus bere lehen filmarekin; gero, Canneseko zinema-jaialdiko Un Certain Regard sailean eta 2005eko Horizontes Latinos sailean lehiatu zen. Film berri honek Zinema Eraikitzen ekimenean parte hartu zuen iaz Donostian, eta protagonista Verónica du. Aitak azken mesede bat eskatuko dio 26 urteko gazteari: bere bizitzako maitasuna aurki dezala.
"Joven y alocada", Marialy Rivas (Txile)
Iaz Donostiako Zinema Eraikitzen sailetik igaro ostean, Marialy Rivas txiletar zuzendariaren lehenengo lanak gidoi onenaren saria irabazi zuen Sundanceko zinema-jaialdiko World Cinema atalean eta Generation sailean parte hartzeko sailkatu zuten. Familia ebanjelista zorrotz batean hezitako hamazazpi urteko gazte baten erretratua da. Neska errebeldea da izatez baina "bide zuzena" jarraitzeko ahaleginetan oztopo handia aurkituko du.
"Post tenebras lux", Carlos Reygadas (Mexiko-Frantzia-Alemania-Holanda)
Carlos Reygadas zuzendaria (Batalla en el cielo, Stellet Licht) nazioartean sona gehien lortzen ari direnen artean dago, eta bere lan berria aurkeztera etorri da. Filma Canneseko zinema-jaialdiko Sail Ofizialean lehiatu zen, eta zuzendari onenaren saria irabazi zuen. Juanen eta bere familiaren bizitza deskribatuko digu. Landetxe batean bizi dira. Aparte dagoen mundu horretan sufritu eta gozatu egiten dute. Inork ez daki bi mundu horiek osagarriak diren ala batak bestea suntsitu nahi duen.
"La playa", Juan Andrés Arango (Kolonbia-Brasil-Frantzia)
Juan Andrés Arango kolonbiarraren opera prima Canneseko azken zinema-jaialdiko Un Certain Regard sailean lehiatu zen. Aurretik, Donostiako Zinema Eraikitzen atalean parte hartu zuen, 2011n. Filmaren protagonista Tomás da, Bogotán bidea irekitzen saiatzen ari den gazte beltza. Jairo anaia txikiaren bila abiatuko da; bidaia horretan, beldurrari eta iraganeko zauriei aurre egiteko duen kemena probatuko du.
"Salsipuedes", Mariano Luque (Argentina)
Filmaren proiektua Toulouseko Zinema Eraikitzen atalerako eta beste hainbat jaialditan parte hartzeko sailkatu ostean (Cannes eta Buenos Aireseko BAFICI), Mariano Luque argentinarraren opera prima Berlineko Forum sailean aurkeztu zuten. Filmak Carmenen eta haren senar Rafaren kanpineko egun bat deskribatuko digu, oporrez gozatu ezin dutenak...
"La sirga", William Vega (Kolonbia-Mexiko-Frantzia)
William Vega kolonbiarraren opera primak Canneseko zinema-jaialdiko Errealizadoreen Hamabostaldian parte hartu zuen Toulouseko zinema-jaialdiko Zinema Eraikitzen saria irabazi ostean. Aliciaren istorioa kontatuko digu. Emakume hau bere osaba Óscarrek La Concha urmaelean duen La Sirga ostatuaren bila abiatuko da, zeukan guztia galdu ostean. La Sirgak ezingo dio bizkar eman gerrari: halako batean, Freddy bueltatuko da, Oscarren semea. Aliciak bere burua salbu dagoela uste du, eta ez daki beldur handiena eragiten dion hori bere etxean bizi dela orain.
"El último Elvis", Armando Bo (Argentina-AEB)
Armando Bo zuzendari, ekoizle eta gidoilariaren lehen film luzeak Sundance zinema-jaialdian parte hartu zuen eta hasiera eman zion Buenos Aireseko BAFICI jaialdiari. Carlos da filmaren protagonista. Abeslari dibortziatu honek Elvisen berraragiztatzea dela uste du. Bere alabaren kargu egin beharko du. Musikaz eta eromenez beteriko bidaian, Elvis izateko ametsaren eta familiaren artean erabaki beharko du.
orain albiste
Albisteak
Erlazionatutako edukiak:
Albisteak
Albisteak
Albisteak
Publizitatea
Ikusiena
Vídeo: Piso de portero en Bilbao | interiorista Pablo Ruiz | Ongi Etorri
Vídeo: Making of del episodio 19 del Conquis | El Conquistador del Fin del Mundo
Vídeo: Agate no hace el duelo por miedo a los cocodrilos | El Conquistador del Fin del Mundo
Vídeo: Ático en Donostia | Elisabet Brión de La Chimenea Decoración | Ongi Etorri
Vídeo: Padres e hijos vestidos iguales en Navarra | Navarra directo
Vídeo: Avance del episodio 20 del Conquis | El Conquistador del Fin del Mundo
Vídeo: Sobrevolamos Bilbao para ver los nuevos accesos | Euskadi directo
Vídeo: Chalet en Vitoria | 528 metros cuadrados y obras de arte | Ongi Etorri
Vídeo: Juan Echanove se quema al flambear en plató de David De Jorge | Robin Food
Vídeo: 'Euskadi Directo' | Protesta de los vecinos de Txurdinaga | Euskadi directo
Vídeo: Julian les requisa productos ilegales a los concursantes | El Conquistador del Fin del Mundo
Vídeo: Una emergencia que se complica en euskera | Sketch | ¡Ya Queda Menos!
Vídeo: Agate Jauregi le ha enamorado como persona | Cuestionario | El Conquistador del Fin del Mundo
Vídeo: Pello Zabala prevé que la primavera será calmada | Eguraldia
Vídeo: Superhernani, Mintegi ayuda a pareja abertzale con hijo español | ¡Ya Queda Menos!
Vídeo: EA Astei casa rural | Caserío de piedra del siglo XVII | Ongi Etorri
El escándalo de los huertos solares en Radio Euskadi|Hágase La Luz
Xabi Etxeita baraja regresar al Athletic | Radio Euskadi|Fuera de Juego
Maiatzaren 21eko bertso-piropoa Larraitzi eskaini diogu |Dida
Entrevista al sociólogo estadounidense James Petras | Radio Euskadi|Boulevard
Joanes Aierbe Ordiziako kapitainak agur esan dio errugbiari|Hiru erregeen mahaia
'Chapu' Nocioni: 'Me tatué la alianza de casado porque la perdí dos veces'|El Madrugador
Malpensando, opinión de José Antonio Pérez sobre la educación|Más que palabras
'Autoayúdate', libro psicóloga Patricia Ramírez | Radio Euskadi|La Noche Despierta
Símbolos y víctimas durante la Guerra Civil y el Franquismo en Álava |Eusko Ikaskuntza
Naiara Barrado, EHUko fisika aplikatuko irakasleari elkarrizketa|Faktoria
Andoni Aizpuru eguraldiko aurkezleari elkarrizketa eguraldiari buruz |Faktoria
Accesos a Bilbao: nuevas entradas y salidas por San Mamés | Entrevista|graffiti
Atez atekoa Oñati | Mikel Biain alkatea zabor bilketari buruz|Faktoria
Ángeles Ibirika, el romanticismo vasco | Radio Euskadi|La Noche Despierta
Entrevista a Josef Ajram, agente de Bolsa y triatleta | Radio Euskadi|graffiti
'Primer Tiempo' y 'Solo Basket' -21/05 | Deportes en Radio Vitoria|primer_tiempo
Tornado en Oklahoma 2013 | Decenas de muertos y heridos en EEUU | Noticias del mundo
Vídeo: Tornados en EE. UU. | Los tornados ponen en alerta a EE. UU.
VÍDEO | Sexo jóvenes Euskadi | Adelantan su primera experiencia sexual
Vídeo: 'Euskadi Directo' | Protesta de los vecinos de Txurdinaga | Euskadi directo
Vídeo de David Beckham desnudo | Beckham en ropa interior en anuncio
Vídeo: Cirque du Soleil saca su espectáculo a las calles de Bilbao
Tornado Oklahoma 2013 | Los equipos de rescate buscan supervivientes | Noticias del mundo
Vídeo: receta de bacalao al pil pil | Robin Food | Robin Food
Vídeo: Accidente en la A-1 en Segovia | Decenas de vascos atrapados
Vídeo: Nuevo billete de 5 euros 2013 | Comienzan los problemas
Vídeo del nuevo San Mamés desde el aíre | Imágenes aéreas de San Mamés
Vídeo del Giro de Italia 2013 | Victoria para Beñat Intxausti
Video ritmo relajado del pelotón | Giro de Italia 2013 etapa reina
Vídeo del Giro de Italia 2013 | La decimosexta etapa, en imágenes
Giro de Italia 2013 | El pelotón afronta la última semana decisiva | Giro de Italia
Vídeo del triunfo de Visconti en el Galibier | Giro de Italia 2013
Vídeo de David Beckham desnudo | Beckham en ropa interior en anuncio
Giro de Italia 2013 en directo | Puertos y recorrido del Giro
2013ko Italiako Giroaren bideoa | Beñat Intxausti, nagusi 16. etapan
Giro de Italia 2013 | Victoria de etapa para Visconti | Giro de Italia
Vídeo: Super Bowl 2013 | Beyoncé enciende y apaga la SuperBowl
Vídeo del Giro de Italia 2013 | Declaraciones de Rigoberto Uran (Sky)
Vídeo Londres 2012 | El 'sketch' de Mr. Bean en la inauguración
Vídeo del Giro de Italia 2013 | Caída de los escapados en la etapa 12
Los Premios Euskadi de Gastronomía reconocen los talentos vizcaínos
Vídeo: 'Stay' Rihanna videoclip | Vuelve a mostrar su lado sexy
Vídeo: Super Bowl 2013 | Beyoncé enciende y apaga la SuperBowl
Vídeo: Tráiler de 'Combustión' | Nueva película de Daniel Calparsoro
Videoclip de Sergio Dalma y Leire Martínez | 'La cosa más bella'
Vídeo: La colección de joyas de Ainhoa Estankona en Guggenheim Bilbao | Eitb Kultura
Vídeo: Concurso de pintxos hechos con productos con eusko label | Sustraia
Vídeo: Receta de canelones de pularda, Juan Echanove y David de Jorge | Robin Food
Vídeo: Receta masa madre natural de centeno, Iban Yarza | Robin Food | Robin Food