Kultura
2012/08/10
17 film lehiatuko dira zuzendari berrien sailean. Orain arte Zabaltegi barruan sartzen ziren, baina aurten estreinekoz, aparte doaz.
Carlos Ruiz, Kutxako bozeramailea, eta Jose Luis Rebordinos, Zinemaldiko zuzendaria. Argazkia: EFE
Albisteak (3)
Informazio gehiago (1)
Zinemaldian talentu berriak deskubritzeko eremua zuzendari berrien lehiaketa da. 17 film lehiatuko dira aurten. Eskaintza anitza da, mundu osoko panorama eskura jarriko du Zinemaldiak lehiaketa honetan. Orain arte Zabaltegi barruan sartzen ziren zuzendari berrien lanak eta estreinekoz, aparte doaz. Aldaketa hau dela eta, Zuzendari Berriak saila, Donostiako Zinemaldiaren atalik garrantzitsuenetakoa bilakatuko da, Sail Ofizialaren ostean.
Zinemaldiak Kutxarekin duen hitzarmenari esker erakuslehio hau indartzen doa urtetik urtera. Irabazleak 90.000 euro jasotzen ditu.
Hauek dira Zuzendari Berriak sailean eskainiko dituzten pelikulak:
"7 cajas" Juan Carlos Maneglia eta Tania Schémbori (Paraguai)
Europa mailako estreinaldia
Asunción hiriko 17 urteko Víctorren ametsa telebista bat izatea da, eta zazpi kutxa alde batetik bestera eramatea onartuko du 100 dolarren truke. Lan erraza dirudi, baina kutxa horietan mundu guztiak nahi duen zerbait dago. Juan Carlos Maneglia eta Tana Schémboriren lehen lanak Donostiako Zinema Eraikitzen saria irabazi zuen 2011n.
"Animals" Marçal Forés (Espainia)
Mundu mailako estreinaldia
Marçal Forés egilearen lehendabiziko film luzea nerabeen amodioari, sakrifizioari eta aurrez aurre dauden bi munduren tragediari buruzko istorioa da, non fantasiaren botereak errealitatearekiko mugak lausotuko dituen, eta heriotza amaiera tentagarri bezain saihestezina izango den.
"Carne de perro" Fernando Guzzoni (Txile-Frantzia-Alemania)
Mundu mailako estreinaldia
Proiektu hau hainbat zinema jaialditan aukeratu zuten, besteak beste, Cannesen, Berlinen eta Toulousen, eta Alejandroren bizitzako une konplexu bati helduko dio. Iraganeko gorrotoaren karga bizkar gainean daraman gizon bakarti eta makal honek nola jokatuko duen asmatzea ezinezkoa da. Fernando Guzzoniren bigarren lana; lehenengoak, La Colorina (2008), hainbat sari jaso zituen nazioarteko zinema jaialdietan.
"Chaika" Miguel Ángel Jiménez (Espainia-Georgia-Errusia)
Mundu mailako estreinaldia
Miguel Ángel Jiménezen bigarren filma (2009an Zinemaldian lehiatu zen Ori lehenengo lanarekin, Zuzendari Berriak sailean) prostituta baten eta marinel galtzaile baten arteko amodio istorioa da. Kontakizuna bi urtaro luzeren artean dago berreraikita; Siberiako negu amaigabea, eta hautsez beteriko Kazakhstaneko estepetako uda.
"Cores" Francisco García (Brasil)
Mundu mailako estreinaldia
Hazkunde ekonomikoko garaia bizi duen São Paulo metropoli izugarrian bizi diren hiru gazteren arteko laguntasun eta engainu istorioa. Fernando Garcíaren lehenengo film luze hau Toulouseko azken jaialdiko Zinema Eraikitzen sailean parte hartzeko hautatu zuten.
"Draussen im Sommer" Friederike Jehn (Alemania-Suitza)
Mundu mailako estreinaldia
Nerabe bat Alemaniatik Suitzara joango da bizitzera bere familiarekin. Aldaketaren helburua bere gurasoen arteko harremana konpontzea da, baina haien arteko distantzia areagotu egingo da ohi baino beroagoa izango den udan. Friederike Jehn zuzendariaren bigarren lana; lehenengoa, Weitertanzen / Dancing on and on, 2008an egin zuen.
"Los increíbles" David Valero (Espainia)
Mundu mailako estreinaldia
Aurretik film laburrak egin dituen David Valero egilearen lehendabiziko lana. Hiru heroi arrunten berri emango digu ez fikzioko filma honek: Ala Rota, La Dama de Hierro eta Mujer Radiactiva. Hirurek ere bizitzaren ezbeharrak jasan behar dituzte, eta doilor zitalenen kontra borroka egin: heriotza, desamodioa eta bakartasuna.
"Les jours des corneilles" Jean-Christophe Dessaint (Frantzia-Belgika)
Nazioarteko estreinaldia
Animazio film honetan Jean Reno, Isabelle Carré eta Claude Chabrolen ahotsak entzungo ditugu. Beti basoan bizi izan den haurraren istorioa da. Egun batean, bizitza zibilizatua ezagutuko du inguruko herri batean, eta bertan bizi den neska batekin egingo du topo. Jean-Christophe Dessaint animatzailearen lehenengo film luzea. Dessaintek ibilbide luzea egin du Frantzian, Korean eta Japonian, eta 2011n Joann Sfar-ekin lan egin zuen Le chat du rabbin filmean.
"Layali Bala Noom / Sleepless Nights" Eliane Raheb (Libano-Dubai)
Mundu mailako estreinaldia
Iaz Zinema Mugimenduan saria irabazi zuen Donostia Zinemaldian. Libanoko gerra zibilean zehar hainbat hilketaren arduradun izan zen Assaad Shaftari kristau-milizietako goi-kargu ohiaren eta gatazkan bahituriko gazte baten ama Maryam Saiidiren istorioen bitartez, Eliane Raheben dokumentalak gatazkak utzitako zaurietan sakonduko du, eta erredentzioa eta barkamena posible diren plantearaziko digu.
"El Limpiador" Adrián Saba (Peru)
Mundu mailako estreinaldia
Garbitzaile forense bat Liman gertaturiko epidemia-krisi batean umezurtz geratu den haur baten kargu egingo da. Gutxien espero dugun lekuan, tolerantzia eta ulermen istorio bitxi bat gertatuko da. Adrián Saba errealizadore gaztearen lehenengo lana. Orain arte ibilbide oparoa izan du ikus-entzunezkoen ekoizpenaren arloan.
"The love songs of Tiedan" Hao Jie (Txina)
Mundu mailako estreinaldia
Txinaren ipar-mendebalean ohikoa da "Er-ren tai" izeneko ikuskizun bat. Antzezpen honetan abesti txinatar folklorikoen osagaiak jasotzen dira eta jende arruntaren zuntz sentikorra ikutzen du. Tiedanek honela "Arreba" May eta bere hiru alabengatik sentitzen duen maitasuna kantatzen du. Hao Jie txinatarraren bigarren filma. Jiek Donostiako Zuzendari Berriak sailean parte hartu zuen 2010ean Single Man lehen lanarekin.
"Parviz" Majid Barzegar (Iran)
Mundu mailako estreinaldia
Parviz berrogeita hamar urte inguruko gizona da eta beti bizi izan da aitarekin, lanik egin gabe. Bere bizitza lasaia amaitu egingo da aitak berriz ezkontzea erabaki eta etxetik joateko eskatzen dionean. Majid Barzegarren bigarren lana; lehenengoarekin, Fasle Baranhaye Mousemi / Rainy Seasons (2010), Rotterdameko eta Montrealeko jaialdietan lehiatu zen.
"Rocker" Marian Crisan (Errumania)
Mundu mailako estreinaldia
Berrogeita hamar urte inguruko Victor rockerra bere seme drogazaleagatik edozer gauza egiteko prest dago: hari eta haren rock-taldeari hurrengo kontzertua prestatzen lagunduko die. Marian Crisan zuzendari errumaniarraren bigarren lana. Aurreko filmarekin, Morgen, epaimahaiaren sari berezia eta epaimahai gaztearen saria irabazi zituen Locarnoko jaialdian.
"Shell" Scott Graham (Erresuma Batua)
Mundu mailako estreinaldia
Shell aita Pete-rekin bizi da Eskoziako Highlandsetako gasolindegi urrun batean. Istorio honek neskaren elementuekiko borrokaz, eta aita-alabak negu batez, Shellek bertan igaroko duen azkena, sentitzen duten maitasun ezinezkoaz hitz egingo digu. Scott Graham eskoziarraren lehen film luzea; London Short Film Festival irabazi zuen Shell bere laburretik egokitua. Bere hurrengo film laburra, Native Son, Canneseko 2010eko Kritikaren Astean estreinatu zuten.
"Shesh Peamim / Six Acts" Jonathan Gurfinkel (Israel)
Mundu mailako estreinaldia
Nerabe-zinemaren berrinterpretazio errealista. Giliren istorioaren bitartez, sexu-abusuaren alderdi ilunean murgilduko gara. Gizarte-eskalan gora egiteko, eskola berriko kideekin geratzen hasiko da neskatila. Jonathan Gurfinkel 1994tik aritu da lanean publizitatearen, dokumentalen eta telebistaren alorretan, eta hau du lehenengo film luzea.
"Silent City" Threes Anna (Holanda-Luxenburgo-Belgika)
Mundu mailako estreinaldia
Arraina mozteko artearen sekretuak ikasteko helburuarekin Tokioko bakardade gogorrari aurre egin behar dion europar emakume gazte baten erretratu psikologikoa. Threes Anna zuzendariaren bigarren filma; lehenengoa, The Bird Can't Fly, 2007an egin zuen eta Zuzendari Berriak sailean lehiatu zen 55. edizioan.
"Viceværten / A Caretaker's Tale (VICEVAERTEN)" Katrine Wiedemann (Danimarka)
Mundu mailako estreinaldia
Kontakizun poetiko bezain asaldatzaile eta polemiko honek Per atezain ozpindu eta erretxinaren istorioa kontatuko digu. Atezainak kartzelatik atera berri den seme ganoragabea eta menderatuta dituen bi lagun patetiko ditu. Egun batean biluzik dagoen neska bat aurkituko du hutsik dagoen etxe batean. Iskina batean etzanda dago, gortina batean bilduta; zerutik erori dela dirudi. Itxuraz, ez daki hitz egiten eta besarkadak maite ditu. Zoriontsua dirudi, mutua eta apala: zerutik eroritako oparia. Perrek bere etxera eramango du, eta haren xalotasunak gauza berriak agerraraziko ditu Per eta bere lagunengan: maitasuna, agian? Katrine Wiedemann Danimarkako antzerki-zuzendari ospetsuaren bigarren filma; lehenengoa, Fruen på Hamre / The Lady of Hamre, 2000. urtean egin zuen.
orain albiste
Albisteak
Albisteak
Albisteak
Kultura
Publizitatea
Ikusiena
Vídeo: Agate no hace el duelo por miedo a los cocodrilos | El Conquistador del Fin del Mundo
Vídeo: Avance del episodio 20 del Conquis | El Conquistador del Fin del Mundo
Vídeo: Julian les requisa productos ilegales a los concursantes | El Conquistador del Fin del Mundo
Vídeo: Entrevista a Agate | El Conquistador del Fin del Mundo
Vídeo: Aissa, Ixa e Iñaki se van a un spa | El Conquistador del Fin del Mundo
Vídeo: Sobrevolamos Bilbao para ver los nuevos accesos | Euskadi directo
Vídeo: Iñaki nomina a Diana | El Conquistador del Fin del Mundo
Vídeo: Los mejores momentos de Agate en El Conquis | El Conquistador del Fin del Mundo
Vídeo: Profesión o vocación | Personas que han cumplido su sueño | Equipo ED
Vídeo: Nominan a Alex | Iñaki tiene que nominar | El Conquistador del Fin del Mundo
Vídeo: Juanito Oiarzabal y su equipo y la comida | El Conquistador del Fin del Mundo
Vídeos: El callejero vitoriano es cosa de chinos | Euskadi directo
Vídeo: Joxe y los demás cantan Lau Teilatu | El Conquistador del Fin del Mundo
Vídeo: Confesiones de Agate | El Conquistador del Fin del Mundo
EITB a la carta: La televisión que te gusta, cuando a ti te gusta
Vídeo: receta de bacalao al pil pil | Robin Food | Robin Food
Vídeo: Patricia Gaztañaga visita casas de ensueño | 20 de mayo de 2013
El escándalo de los huertos solares en Radio Euskadi|Hágase La Luz
Malpensando, opinión de José Antonio Pérez sobre la educación|Más que palabras
Joanes Aierbe Ordiziako kapitainak agur esan dio errugbiari|Hiru erregeen mahaia
Accesos a Bilbao: nuevas entradas y salidas por San Mamés | Entrevista|graffiti
XII Semana de la bicicleta de Vitoria-Gasteiz, en Radio Vitoria|Plaza Nueva fin de semana
Entrevista a Uxue Barkos sobre su libro 'Contra viento y marea' |Boulevard
Aritz Aranburu surflaria, Brasilera bidean, Euskadi Irratian|Hiru erregeen mahaia
Asier Abaunza zinegotzia, Bilboko sarrera berriari buruz|Faktoria
Fabes con txistorra: se lo comió todo | Radio Euskadi|La Noche Despierta
Consulta popular en Karrantza: ¿Toros sí o no?, en Radio Euskadi|Más que palabras
Entrevista a Antonio Bsagoiti en "Boulevard" | Radio Euskadi|Boulevard
ariketa matematikoak, kalkulagailurik gabe, Euskadi Irratian|Amarauna
Entrevista a Josef Ajram, agente de Bolsa y triatleta | Radio Euskadi|graffiti
Asteburuko kirol-kronika egin digu Iñigo Asensiok | Gaztea|Dida
VÍDEO | Sexo jóvenes Euskadi | Adelantan su primera experiencia sexual
Vídeo: Accidente en la A-1 en Segovia | Decenas de vascos atrapados
Vídeo: Nuevos accesos a Bilbao | Normalidad en el primer lunes
Vídeo: receta de bacalao al pil pil | Robin Food | Robin Food
Vídeo: Nuevos accesos a Bilbao desde San Mamés | Se abrirán en mayo
Vídeo: Final Copa del Rey 2013 | Disturbios en las calles de Madrid
Vídeo de David Beckham desnudo | Beckham en ropa interior en anuncio
Vídeo: Receta de crema de calabacín 'deluxe', con David De Jorge | Robin Food
Vídeo: Herrira hace una valoración positiva de la dinámica M18Plazara
Vídeo huevo dinosaurio Bilbao | Presentación congreso Sherpa Summit
Vídeo del triunfo de Visconti en el Galibier | Giro de Italia 2013
Video ritmo relajado del pelotón | Giro de Italia 2013 etapa reina
Giro de Italia 2013 | El pelotón afronta la última semana decisiva | Giro de Italia
Vídeo: Final Copa del Rey 2013 | Disturbios en las calles de Madrid
Vídeo de David Beckham desnudo | Beckham en ropa interior en anuncio
Vídeo | Campeonato Manomanista 2013 | Urrutikoetxea, a semifinales
Vídeo del Giro de Italia 2013 | Caída de los escapados en la etapa 12
Vídeo de Iñaki Ochoa de Olza | Documental sobre su intento de rescate
Vídeo: Super Bowl 2013 | Beyoncé enciende y apaga la SuperBowl
Vídeo de la caída de Vanotti y Battaglin | Giro de italia 2013
Vídeo Londres 2012 | El 'sketch' de Mr. Bean en la inauguración
Vídeo de Philippe Montanier | Dejará el francés la Real Sociedad?
Vídeo del Giro de Italia 2013 | Rampas del 20% en la décima etapa
Video cuarta victoria de Mark Cavendish | Giro de Italia 2013
Vídeo del Giro de Italia 2013 | Declaraciones de Rigoberto Uran (Sky)
Vídeo del gesto deportivo de Ivan Fernández en el cross de Burlada
Vídeo: Tráiler de 'Combustión' | Nueva película de Daniel Calparsoro
Vídeo: Eurovisión 2013 | Dinamarca gana del festival de Eurovisión
Vídeo: 'Stay' Rihanna videoclip | Vuelve a mostrar su lado sexy
Vídeo de Iñaki Ochoa de Olza | Documental sobre su intento de rescate
Vídeo: Super Bowl 2013 | Beyoncé enciende y apaga la SuperBowl
Vídeo: Receta de crema de calabacín 'deluxe', con David De Jorge | Robin Food
Video de Madonna mostrando un pecho en un concierto en Estambul
Jennifer Lopezen eta Pitubllen "Live It Up" kantuaren bideoklipa
Vídeo: Receta de alitas de pollo asadas | Robin Food | Robin Food