Kultura

Informa nazazu RSS

Kultura

Inaugurazio ekitaldia

Zinemaldia, guztioi irekia

2012/09/21

Sarandonek esan duenez, hiriak "oso ondo" hartu du beste behin ere. Gerek duela bost urte bizitako esperientzia "liluragarria" goraipatu du.

Iruzkinak

Barbara Goenagak, Jose Coronadok eta Cayetana Guillen-Cuervok Donostiako Zinemaldiaren historia errepasatu dute 60. edizioaren inaugurazio ekitaldian. Jaialdiko sail guztietan parte hartuko duten lan guztiak errepasatu dituzte.

Donostiako Zinemaldiak hasiera emandio 60 urteurrenari, hamarkadaz hamarkada jaialdiaren errepaso eginez, urte horietan izandako gorabehera guztiekin. Zuribeltzean egindako errepasoa izan da eta guztiz sendotutako jaialdia dela gogoratu dute. Ziurgabetasunez beteriko garaiak albo batera gelditu dira, kategoriaz jetsi ziren garaiak eta zentsura zela eta, publikoak jaialdiari bizkarra ematen zion egunak. Ehunka lagun bildu ditu Kursaal aretoak Richard Gere eta Susan Sarandon aktoreekin batera Zinemaldiari hasiera emateko.

"Iruzurra" laneko aktoreak dira eta Nicholas Jareckiren zuzendaritzapean lan egin dute. Urrezko Maskorra eskuratzeko lehian daude eta biek ala biek Donostia Saria jaso zuten bere garaian eta oso oroitzapen onak dituzte jaialdiaren inguruan.

Sarandonek esan duenez, hiriak "oso ondo" hartu du beste behin ere. Gerek duela bost urte bizitako esperientzia "liluragarria" goraipatu du.

Gainera, Michael Hanekeren Amour lanak FIPRESCI saria jaso du, nazioarteko prentsak urteko film bezala hautatu baitu. Ramon Agirre euskal aktorea Cannesko azken Urrezko Palma jaso duen aktore-zerrendan dago eta saria jaso du. Zuzendaria ezin izan da Donostian izan lana zuelako, baina "bihotzez" eskerrak eman ditu bideo baten bitartez.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea
Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#