Kultura

Informa nazazu RSS

Kultura

Aurkikuntza

Duela 2.000 urteko herri baskoi bat aurkitu dute Aurizberrin

2012/10/05

Aranzadi elkarteak jakinarazi duenez, Iturrisa da bere izena eta Estrabonek bere idatzietan aipatzen zuen. Dirudienez, atsedenerako lekua zen.

Iruzkinak

Aurizberrin, Nafarroan, garrantzi handiko aurkikuntza egin du Aranzadi Elkarteak. Orain dela 2.000 urte inguruko herri baskoi bat da. Bere izena: Iturrisa, Estrabonek bere idatzietan aipatutakoa.

Dirudienez, atsedenerako lekua zen, Pirinioetako magalean, Bordele eta Astorga arteko bidean.

Herriaren aztarnak ez ezik, bi milario ere aurkitu dituzte, etzanda eta erdi-lurperatuta. Milarioak bi metroko harri handiak ziren eta bidea markatzeko erabiltzen zituzten erromatarrek. Hortaz, itxura guztien arabera, erromatar garaiko galtzada batean zegoen Iturrisa herria.

Iruzkinak

Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#