Kultura

Zinema Euskaraz

Zigortzaileak

Izenburu originala : Zigortzaileak

Iraupena: 87 min.

Urtea: 2010

Generoa: Abentura, komedia.

Kalifikazioa: Guztientzat

Zuzendaria: Arantza Ibarra eta Alfonso Arandia

Aktoreak: Amaia Aberasturi, Estibaliz Sarasola, Andoni Delavigne-Robles, Martín Gandiaga, Asier Vegas, Nikola Zalduegi, Pello Madariaga, Loli Astoreka, Anne Igartiburu eta Carlos Sobera.

Laburpena: Leire hamabi urteko neskatoa da. Kokoteraino dago haurrak zirikatzen eta jotzen aritzen diren bere gelakide batzuekin. Arratsalde batean, Anjel eta bere hiru adiskide astokilok, Ainara, Leireren lagun mina, erasotu egiten dute eta honek oso gaizki pasatzen du.Ainarak ez du egoera jasango eta, erasoak pairatzeaz nekatuta, eskolaz aldatzea erabakiko du. Ondorioz, Leirek Sandra eta Leo lagunekin batera talde sekretu bat eratzea erabakiko du. ‘Zigortzaileak’ deituko da eta ikaskide babesgabeak defendatzea izango helburu. Horretarako, hainbat trikimailu eta estrategia asmatuko dituzte, erasotzaileak eta lotsagabeak uxatu eta horiei aurre egiteko. Mota guztietako asmakizunen bidez, talde berezi eta dibertigarria osatuko dute.Apurka-apurka, Zigortzaileei esker, lotsagabe koadrilak eskarmentua hartuko du, baina Anjelek badaki zer egin Zigortzaileak taldeko kideen ahuleziak agerian uzteko.

Filma ikusi

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa