Kultura

Zinema Euskaraz

Amerikanuak

Izenburu originala : Amerikanuak

Iraupena: 91 min.

Urtea: 2010

Generoa: Dokumentala

Kalifikazioa: Denentzat

Zuzendaria: Nacho Reig

Aktoreak: Alfonso Igoa, Pete Paris, José Yaniz 'Txapo' eta Juan Juaristi 'Parrillas'.

Laburpena: “Amerikanuak” dokumentalak AEBetako Nevada estatuko Elko herrira joandako zenbait immigrante euskaldunen historia erakusten du. 1868an sortutako herrixka horretan, negu eta uda gogorrak jasan behar izan zituzten. Artalde handiak zaintzera joandako artzainak dira, eta horien bizipenen kontakizuna jasotzen da bertan. Funtsean, nostalgia, herrialde arrotz batean bizitza duina izateko borroka eta komunitate bateko kide diren sentimendua islatzen ditu. Nacho Reig zuzendariaren lehen dokumentala da honakoa, eta, besteak beste, Alfonso Igoa, Pete Paris, José Yaniz 'Txapo' eta Juan Juaristi 'Parrillas' ditu protagonista, bizipen horiek lehen pertsonan kontatzen baitituzte. Euskara eta euskal kulturaren sustraiak mantentzeko ahaleginak ere agerikoak dira lan honetan.

Filma ikusi

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa