Kultura

Zinema Euskaraz

Asfaltoa

Izenburu originala : Asfalto

Iraupena: 90 minutu

Urtea: 2000

Generoa: Drama

Kalifikazioa: 12 urtetik gorakoentzat

Zuzendaria: Daniel Calparsoro

Aktoreak: Najwa Nimri, Juan Diego Botto, Gustavo Salmerón, Alfredo Villa eta Antonia San Juan.

Laburpena: Luciak, bizibidea egunero lortu behar duen emakume batek, harreman berezia du Chinorekin eta Charlyrekin, lapurreta txikiak egiten dituzten bi gizonekin. Hasiera batean Chinorekin maitasun harremana badu ere, Charlyk erakarri egingo du, ezagutzen duen unetik bertatik. Laster, sexu eta maitasun harremana sortuko da hiruren artean. Gizarte maila erdi-baxukoak dira eta egoera sozialarekin atsekabetuta daude. Bizitzeko emozioa arriskuan aurkitzen dute, eta hurrengo helburua trafikatzaile frantziar baten droga lapurtu eta saltzea da, gero Amsterdamera ihes egiteko. Hala ere, gauzak ez dira haiek uste zuten bezala aterako.

Filma ikusi

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa