Kultura

Zinema Euskaraz

Aballay

Izenburu originala : Aballay

Iraupena: 100 min

Urtea: 2010

Generoa: Westerna

Kalifikazioa: 13 urtetik gorakoentzat

Zuzendaria: Fernando Spiner

Aktoreak: Pablo Cedrón, Nezareno Casero, Moro Anghileri, Claudio Rissi, Luis Ziembrowski, Horacio Fontova eta Gabriel Goity.

Laburpena: Aballay gautxo lapur, erretxin eta hiltzailea zen, baina ume baten begiradak erabat aldatu zuen. Gizon bat hiltzen ari zela, haren semearen begietan izua ikusi zuen eta, egindakoaz jabetuta eta bere gizatasun faltaz konturatuta, nahasmena eta beldurra sentitu zituen. Estiliten berri izan zuen orduan; bekatua atzean utzi eta Jainkoarengana hurbiltzeko, penitentzia gisa, zutabe batera igo eta bertatik jaitsi gabe bizitza osoa ematea erabakitzen zuten fededunen berri. Panpan garai hartan zutaberik ez zegoenez, baina, bere zalditik ez jaistea erabaki zuen berak. Urteak joan, urteak etorri, Aballayk bere hitza bete zuen; ez zuen lurra berriro zapaldu, ez zuen inor hil eta ez zuen ezer lapurtu. Herritarrak haren gainean hitz egiten hasi ziren, eta mito bihurtu zen; ia-ia, santu. Hil zuen azken gizonaren semearen begirada, baina, burutik kendu ezinik jarraitu zuen, edozein unetan bere bila joan eta aurkitu egingo zuela baitzekien.

Filma ikusi

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa