Kultura

Zinema

Zinema

Hausnarketarako datuak

Zinemak 9 milioi ikusle baino gehiago galdu zituen 2008an

Eider Jauregi

2009/03/12

619,29 milioi euroko irabaziak izan ziren iaz, aurreko urtean baino %24,4 gutxiago. Zinema espainiarrak pantaila-kuotari larri eusten dion bitartean, AEBetako zinema goraka doa. Indiana Jones izan zen iazko arrakastatsuena. Kontsultatu zinema-programazioa eta zoaz filmak ikustera!

ICCA edo Zinematografiaren Institutuak zabaldutako datuen arabera, 2008an 107.813.259 lagun joan ziren zinemara Espainiako Estatuan, 2007an baino 9.117.033 gutxiago.

Fernando Lara ICCAko zuzendariak "pirateriari" egotzi dio, zuzenean, ikusle jaitsiera hori.

Indiana Jones y el reino de la calavera de cristal izan zen urteko film ikusiena eta 20,8 milioi euro irabazi zituen.

Espainiako filmen artean, berriz, Los crimenes de Oxford izan zen arrakastatsuena iaz, 8,2 milioi euro eskuratuz.

Hauek dira 2008ko film ikusienak:

1- Indiana Jones (20,8 milioi euro)
2- Hancock (16,2)
3- Kung Fu Panda (13,7)
4- Mamma Mia! (13,4)
5- Madagascar 2 (13)
6- La Momia. La Tumba del Emperador Dragon (12,1)
7- El caballero oscuro (11)
8- Wall-E (10,5)
9- El niño con el pijama de rayas (10,5)
10- Crepusculo (10,1).


Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa