Kultura

Zinema

Zinema

Surfilm Festibal

Surfa, Donostian

Xabier Doncel

2009/06/04

Surfaren inguruko jaialdi garrantzitsuena da ekainaren 11tik 14ra Gipuzkoako hiriburuan izango dena.

Surfilm Jaialdiaren zazpigarren edizioa ekainaren 11tik 14ra izango da Gipuzkoako hiriburuko hainbat puntutan. Gainera, film estreinaldi garrantzitsu asko izango dira.

Havana Surf, On The Push, Last Hope (mundu mailako estreinaldia), Madera (Donibane Lohitzuneko Surf Zinemaldian Film Labur Onenari saria), Kelly on Cloud 9 (mundu mailako estreinaldia), Picaresque (estreinaldia Europan) eta The Present (estreinaldia Europa Kontinentalean). Antzoki Zaharrean izango dira emanaldi guztiak.

Gainera, hainbat ekitaldi paralelo izango dira: Amatrian/Agotek eta Marcelo Diazek antolatutako argazkilaritza lehiaketa (Katxofoto), Smile, Los Carnívoros, Fortune Tellers, Le Pianc eta Cherry Boppers taldeen kontzertuak Gazteszena aretoan eta ohiko Amstel Surfari ekitaldia. Antolatzaileek oholak, fishak, quadak, widowmakerrak, tabloiak eta plankingak jarriko dituzte guztion eskura.

Azkenik, Aquariuma erakusketa areto inprobisatu batean bihurtuko da, Asier Elcoroiriberen lanak bertan izango baitira. Gainera, NoColor aretoan Pablo Ugartetxearen lanak ikus daitezke, "Smell Town" izenburupean. Bi erakusketak ekainaren 14an itxiko dituzte, Surfilm Festibalen zazpigarren edizioarekin batera.

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa