Kultura

Zinema

Zinema

Zuzendari berria

Alex de la Iglesia Zinema Akademiako zuzendari aukeratu dute

Agentziak

2009/06/21

Iciar Bollain eta Emilio Pina daude bilbotarraren lantaldean. Los Crímenes de Oxford eta Crimen Ferpecto bezalako filmen zuzendariak Angeles Gonzalez-Sindek utzitako tokia hartuko du.

Alex de la Iglesia zinemagile bilbotarra Zinema Akademia zuzentzeko aurkeztutako hautagai bakarra zen. Iciar Bollain zuzendaria eta Emilio Pina ekoizpen zuzendaria daude bere taldean.

Igande honetan erabaki dute akademiako kideek zein izango den hurrengo hiru urteetan beraien zuzendaria. Bilboko zuzendaria bakarrik aurkeztu zen hautagai legez, taldean Iciar Bollain eta Emilio Pina dituelarik, Akademiako iturrien arabera.&' || 'nbsp;

Iragan apirilean hutsik gelditu zen kargua, Angeles Gonzalez-Sindek Espainiako Gobernuko Kultura ministro lanak hartu zituenean, hain zuzen ere.

43 urte ditu Alex dela Iglesiak, Los Crímenes de Oxford eta Crimen Ferpecto bezalako filmen egileak, Zinemaren lege berria egiteko desafioa du (duela urte eta erdi baino gehiago onartu zuten) eta akademia utzi zuten hainbat partaideren (Pedro Almodovar eta Jose Luis Garci) itzultzea eragin nahi du. Akademiaren zuzendari bezala joango da aurten, lehen aldiz, Goya sarietara (sei sari irabazi ditu El día de la Bestiagatik, bi Perdita Durangogatik eta hiru La Comunidadengatik).&' || 'nbsp;

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa