Kultura
Zinema
Onintza Aiestaran
2009/07/03
Ice Age filmaren hirugarren atalaz gain zinema-aretoetara helduko dira Oscar saria irabazi berri duen Yojiro Takita japoniarraren Despedidas eta Borja Cobeagaren Pagafantas lehen film luzea, besteak beste.
Historiaurreko abenturarik dibertigarrienak Ice Age 3 filmean
Aurreko bi ataletan gertatu bezala, Carlos Saldanha izango da Ice Age filmaren zuzendaria. El origen de los dinosaurios du izena animalia lagun-talde horren abenturak kontatzen dituen hirugarren atalak.
Lagun-taldea banatu egingo da eta bakoitzak bere bideari ekingo dio: mamutek familia bat osatuko dute, tigrea abenturen bila abiatuko da eta erbinudeak ezkurraren atzetik jarraitzen du. Hala ere, Sid hartz nagiari esker lagun-talde osoa batuko da. Abentura berri horretan pertsonaiak lurrazpiko mundu batean barneratuko dira eta dinosauroen jatorria ezagutuko dute.
Irakurri ezazu hemen Ice Age 3 filmaren fitxa osoa.
Umorea eta punta-puntako komikoak Pagafantas filmean
Borja Cobeaga zuzendari gaztea ezaguna da, besteak beste, La primera vez eta Éramos pocos film laburren egile izateagatik. Azken film labur horri esker Film Labur Onenaren Oscar sarietarako hautagaia izan zen. Pagafantas Cobeagaren lehen film luzea da. Komedia garratz horretan parte hartu dute Gorka Otxoa, Julian Lopez edota Ernesto Sevilla aktoreek.
Chemak bere neska-lagunarekin utzi du, zerbait hobea merezi duelakoan. Bikote berri baten bilaketa ez doa bide onetik, harik eta Claudia emakume eder eta dibertigarri batekin topo egingo duen arte. Badirudi ordea, Claudia ez dagoela prest laguntasunaren marra gainditzeko.
Irakurri ezazu hemen Pagafantas filmaren fitxa osoa.
Despedidas, Oscar saria irabazi berri duen film japoniarra
Japoniako zinegilerik entzutetsuenetakoa den Yojiro Takitak gailurra hatz muturrekin ukitu zuen Oscar sarien azken ekitaldian. Izan ere, Atzerriko Film Onenaren Oscar saria jaso zuen Despedidas filmari esker. Zuzendaria bere azken lanean heriotza eta berau inguratzen duten aspektuengana hurbildu da.
Daigo Kobayashik Mika neska-lagunarekin batera Hirano jaioterrira itzultzea erabakiko du. Lan eskaintza arraro bat onartuko du: hileta-zerbitzura iristen diren hildakoak azken agurrerako prestatzea.
Irakurri ezazu hemen Despedidas filmaren fitxa osoa.
Delta, intzestua laku ibaiaren ertzean
Hungariatik datorkigu Kornel Mundruczo zuzendariaren Delta filma. Ezinezko maitasunak eta gizarteko konbentzio zein tabuak gainditzeko zailtasunak jorratu ditu azken lanean.
Anai-arrebek ezinezko maitasun istorio bati emango diote hasiera. Bietako inork ez daki anaiak direnik, ordea. Arazoak etxe berrira joatean hasiko dira. Auzotarrek badakite gazteak anai-arrebak direla eta, ondorioz, harremanaren aurka agertuko dira.
Irakurri ezazu hemen Delta filmaren fitxa osoa.
La última casa a la izquierda, etxera sartu izanaz damutuko zara
Mari eta Paige lakuaren ertzean dagoen etxe bakarti batera heldu berri dira. Kartzelatik ihes egin duen Krug psikopatak, Sadie neska-lagunak, Francis anaiak eta Justin semeak bi neskatoak bahituko dituzte. Bahitzaileek Mari bazterrean utziko dute hil delakoan. Mari beldurtuta dago eta bizirauteko modu bakarra bere gurasoak aurkitzea dela. Zoritxarrez, erasotzaileak bera babestuta sentituko litzatekeen toki bakarrean babestuko dira. Istorio beldurgarriaren berri izan eta gero, Mariren gurasoak ekintzara igaroko dira. Ezezagunok ezker aldean dagoen azken etxera sartu izanaz damutuko dira.
Irakurri ezazu hemen La última casa a la izquierda filmaren fitxa osoa.
Iruzkinak
orain albiste
Albisteak
Erlazionatutako edukiak:
Albisteak
Albisteak
Kirola
Kultura
Ikusiena
Vídeo de El Conquistador | Isa se atrevió con las serpientes
Vídeo Al rescate | Clases de reciclaje con Xabier Mikel Errekondo
Julian Iantzi nos explica en qué consiste el ''Conquistour''
EITB a la carta: La televisión que te gusta, cuando a ti te gusta
Vídeo de la programación especial sobre el final de Copa del Athletic
Video de la pérdida de peso de concursantes | El Conquistador
Vídeo de los concursantes emocionados con sus colores | Conquistador
Video de Euskadi Directo | Si gana el Athletic... ¡cena gratis!
Alberto Bocos a su llegada al Athletic Hiria | Audio Boulevard
Cine erótico para mujeres | Cabaret Desire | La Noche Despierta
'Dida': Tzanpionza, Zabier Azkargortarekin eta Mikel Olazabalekin
Audio MQP | 'MQP' entrevista al neuropsicólogo Javier Tirapu
Paseo por la ciudad de los íberos y las fronteras del Imperio romano |
Arqueología del euskera y el patrimonio urbano de las ciudades
Ganbara 25/05: Con Mikel Moreno, Iñaki Iriondo y Juan Mari Gastaca
Pirelli desnuda a las mujeres más bellas para su calendario 2012
Vídeo de final Copa del Rey | Dispositivo especial en Bilbao
Vídeo Robos en Bizkaia | Aumentan robos sin reventar cerraduras
Video de Euskadi Directo | Si gana el Athletic... ¡cena gratis!
Video de ED | 'Rollito Athletic' gana el concurso de Pintxos
Video de los archivos secretos de Christopher Lee | La Noche De
Video de Euskadi Directo | Arrasate es anti 'puerta a puerta'
Vídeo de casos de bebés robados | Reconstrucción del caso de Itsasondo
Vídeo del himno del Athletic | Final partido Athletic-Manchester
Vídeo del Athletic y Barcelona | La final de Copa llega al Congreso
Cientos de ultraderechistas se manifiestan en defensa de la unidad de España
La reforma laboral sufre 26 modificaciones antes de ser aprobada
Vídeo de Puyol y Xavi con la ikurriña en la Final de Copa del Rey
Vídeo de final de Copa | Cuadrilla de Getxo en limusina a Madrid
Vídeo pitada final Copa del Rey | Declaraciones de Esperanza Aguirre
Vídeo: Ánimo al Athletic para la final de Copa 2012 con el Barcelona
Vídeo Final Copa del Rey | Aficionados del Athletic, rumbo a Madrid
Vídeo Los aficionados del Athletic tiñen de rojiblanco las calles de Madrid
Pirelli desnuda a las mujeres más bellas para su calendario 2012
Vídeo del Athletic | En Harley Davidson desde Mañaria hasta Madrid
Vídeo del Athletic | Spot de San Miguel para la final de Copa del Rey
Vídeo final Copa Athletic-Barcelona | Tristeza en los rojiblancos
Athletic-Barça: Declaraciones de Guardiola | Final de la Copa del Rey
Final de Copa del Rey | Athletic-Barcelona (0-3) | Afición rojiblanca
Video de la final de Copa Athletic-Barcelona | Los jugadores saltan al terreno de juego
Julio Medem presenta un largometraje de siete cortos sobre La Habana
Lauroba taldearen bideoklip berria: ''Sua gara'' | Bideoklipa
Vídeo de conciertos de Doctor Deseo y The Uski's en San Mamés
Vídeo de exposición de David Hockney en el Guggenheim Bilbao
Museo de Bellas Artes de Álava recupera la obra de Pablo Uranga
Vídeo de La Noche De | Nikole Kidman sufrió un accidente en un rodaje
Euskal Eskola Publikoaren bideoa | 'Bale!', aurtengo abestia
Black or white abestiaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
We go together abestiaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Sirokaren Musikaz gozatu abestiaren bideoklipa | Bideoklip lehiaketa
Party Rock Anthem kantuaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Girls just wanna have fun abestiaren bideoklipa | Bideoklipa
Party Rock Anthem kantuaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Mama Luba abestiaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
La mandanga abestiaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Serebro taldearen bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Thriller abestiaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Serebroren Mama Luba bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Mama Luba kantaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
© EITB - 2012 - Lege Oharra