Kultura

Zinema

Zinema

Aintzatezpena

Maribel Verdu: "Adur ona dudala sinestu dut gaur berriz ere"

2009/09/20

Zinematografia Sari Nazionala jaso zuen atzo eta "txundituta" dagoela aitortu zuen, Fernan-Gomez edo Paco Rabal bezalako "maisuek" jaso duten galardoa eskuratzeagatik.

"Adur ona dudala sentitu dut gaur berriz ere", azaldu zuen Maribel Verdu aktoreak Donostian, Angeles Gonzalez-Sinde Kultura Ministroaren eskutik Zinematografia Sari Nazionala jaso ostean. Donostiako Zinemaldiaren 57. edizioaren baitan izan da ekitaldia.

Ekitaldi motza eta hunkigarria izan zen atzokoa. Bertan Fernando Truebo edo Gerardo Trueba lagunak izan zituen alboan Verduk eta baita Eloy Azorin, Ricardo Darin edo Jorge Sanz ere. Zinemaldira azken 23 urtetan izan dela azaldu zuen Verduk baina sari hori eskuratzea espero ez zuela. Fernando Fernan-Gomez, Paco Rabal edo Rafael Azcona bezalako "maisuek" jaso dute, protagonistak gogoratu zuenez.

"Guzti honek txundituta utzi nau, izaki hauskorrak baikara aktoreak eta maitatuak sentitzeko beharra du. Gaur hori barne-barnean sentitu du", azaldu zuen.


Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa