Kultura

Zinema

Zinema

Zinemaldia 09

'Kondenatuak' filmak amaiera eman dio Sail Ofizialari

Erredakzioa

2009/09/25

Isaki Lacuesta espainiarrak eta Jeon Soo-il korearrak euren azken lanak auzkeztu dituzte Urrezko Maskorraren lehiaren barnean.

57. Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizialaren barnean aurkeztu duen azken filma Isaki Lacuestaren fikziozko lehenengo filma izan da, ''Kondenatuak'' izenburukoa. Perun grabatuta, hasierako asmoa dokumental bat egitea bazen ere, filma bihurtu zen azkenean. "Zer legitimatu dezake borroka armatuak?" galdera erantzuten saiatzen da "Los condenados" filma. Aitzinean gudan egon den gizon zahar baten (Daniel Fanego aktoreak egindako papera) eta gazte borrokalari baten (Arturo Gotees aktoreak egindakoa) arteko elkartzea kontatzen digu zintza honek.

Jeon Soo-il zuzendari korearrak bere azken lana aurkeztu du Donostian, "Yeong-do Dari" izenekoa, Koreako egungo gizarteari buruzko kritika zorrotza dena. Hau izan da Zinemaldiko Sail Ofizialean lehiatuko den azken zinta. 15 filmeak ikusi ondoren, Urrezko Maskorra irabaziko duen jakiteko biharko itxaron behar izango dugu.

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa