Kultura

Zinema

Zinema

Euskal zinema

Hasi da 'Dragoi ehiztaria' filmaren grabazioa

Xabier Doncel

2009/10/22

Patxi Barcoren bigarren film luzea da eta Euskadi eta Kuban grabatuko dute. Protagonistak Asier Hormaza eta Itziar Tuño dira.

Dragoi ehiztaria filma grabatzen hasi dira egunotan Donostia inguruetan. Patxi Barcoren bigarren film luzea da eta bi milioi eta erdiko aurrekontua du. Euskadin eta Kuban grabatuko dute. Itziar Tuño eta Asier Hormaza dira protagonistak, besteak beste. Euskaraz eta gaztelaniaz banatuko dute Espainian.

Zurriola Groupen ekoizpen bat da eta ETBren laguntza jaso du. Angel Amigoren (gaztelainaz)&' || 'nbsp;eta Aizpea Goenagaren (euskaraz) gidoia da.

Gorkaren papera du Asier Hormazak. ETA&' || 'nbsp;politiko militarraren taldekidea izan da horren autodisoluziora arte. Bere iraganari egin behar dio aurre bere seme txikiaren etengabeko galderak direla eta. 80eko hamarkadan Etamerikan izan zen borrokan parte hartu zuen.

Gogoeta sakon eta luze baten ostean, iraganean militatu zuen gerrilak El Salvadorren hauteskundeak irabazi dituela konturatzen da.

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa