Kultura

Zinema

Zinema

Donostian

Ilarak Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaldiaren txarteldegian

2009/10/24

Hilaren 31ean hasiko da gure zinemaldirik beldurgarriena eta sarrerak lortzeko ilara luzeak ikusi ditugu Antzoki Zaharraren txarteldegiaren aurrean.

Datorren astean hasi eta azaroaren 6ra arte luzatuko da beldurrarekin zita Donostian. Atzo bertan jarri ziren sarrerak salgai Antzoki Zaharrean eta Victoria Eugeniako txarteldegian astelehenetik aurrera izango ditugu eskura. Abonoak eta sarrerak lortzeko ilarak adierazgarriak izan dira, izan ere, batek ere ez du nahi sarrera barik geratzea.

Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea inoiz baino indartsuago dator. Generoaren sortzaile diren herrialde garrantzitsuenak izango dira bertan, The Box, Dead Snow, Dread, Evangelion 2.0, Lesbian Vampire Killers, Paranormal Activity, Vampire Girl vs Frankenstein Girl edo Tetsuo: the Bullet Man bezalako izenburuekin.

Film laburren atalak Alma, Arbeit für alle, Barbee Butcher, Barbie Girls, Flourtown, Jaulas, The Last Breath, Los Que Lloran solos edo Paris by Night of the Living Dead bezalako izenburuak bilduko ditu, beldurrezko generoaren jarraitzaileen gozamenerako.&' || 'nbsp;

Gainera, ''Miniaturazko mundua. Conflictivos Productionseko dekoratu eta pertsonaiak'' eta ''Astearen 20 urteak. Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearen historia zatitxo bat argazkitan'' erakusketak ikusi ahal dira eta urriaren 30ean komikiaren inguruko jardunaldi berezia izango da. Juan Gimenez, Manu Ortega, Alex Orbe eta Eva Conde izango dira, besteak beste.

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa