Kultura

Zinema

Zinema

Urriak 28

'This is it' Michael Jacksonen dokumentalaren estreinaldi eguna

Erredakzioa

2009/10/28

Jacksonek Londresen eman behar zituen kontzertuen entseguak eta lagunen adierazpenak biltzen ditu filmak. Bi aste bakarrik egongo da zinema-aretoetan. Kontsulta ezazu zeinetan.

Asteazken honetan estreinatzen da This is it, Michael Jacksonen azken irudiak biltzen dituen filma. Hauxe da "poparen erregeak" zaleei eskaintzen dien azken oparia, bere abesti ezagunenak errepasatzen dituen bitartean indar betez ageri den gizonaren azken emaitza, alegia.

Aurtengo udan Jacksonek Londresen emateko asmoa zituen ia 50 kontzertuetarako prestatzen ari zen ikuskizuna "berreraikitzen" saiatzen da, nolabait, ia bi ordu irauten dituen dokumentala. Kontzertu horiek bertan behera geratu ziren ekainaren 25ean, abeslari handia hil zenean.

"This is it (horrela deitu behar zen kontzertu sorta) izan behar zenaren ideia egiteko balio du filmak" azaldu du Kenny Ortega zuzendariak. Hain zuzen ere, Ortega arduratu behar zen Michael Jacksonen itzulerako eskena-ikuskizunaz ere, eta horregatik, "antzeko forma" eman dio filmari ere.

100 orduko grabazioetan oinarrituta dago filma, eta horietan, 2009ko martxo eta ekain bitartean Los Angelesen egindako entseguak biltzen dira. Jacksonen bilduma pribaturako izan behar omen ziren berez irudi horiek, baina bere ezusteko heriotzaren ondoren, bere bizitza mediatikoaren azken atala osatzera bideratu dira.

Azken emaitza Michael Jackson, zendu aurreko azken egunetan, dantzan, abesten eta ikuskizunaren prestaketa guztietan buru-belarri murgilduta ikusten den ikusentzunezko dokumentua da.

Bi aste bakarrik zinemetan

Mundu osoko 19.000 zinema ingurutan erakutsiko dute filma gaurtik aurrera. Bart 15 aurpezken ekitaldi egin dituzte, Los Angelesen eta Madrilen, tartean.

This is it filmak bi aste bakarrik egingo ditu zinema-aretoetan eta denbora tarte horretan Sonyren Columbia Pictures enpresak 600 milioi euro biltzea espero du, orain arte 2009an estreinatu diren filmetan laugarren arrakastatsuena izatea lortuz.

Izan ere, soilik hiru filmek lortu dute aurten dirutza hori. Hauek, hain zuzen ere: "Transformers: La venganza de los caidos", "Harry Potter y el misterio del principe" eta "Ice Age 3: El origen de los dinosaurios".

Euskal Herriko zinema-areto guztietan ez da dokumental hau ikusteko aukerarik izango. Hori dela eta, bizkor ibili beharko da filma proiektatzen den zinema-aretoa bilatu eta sarrera erosteko. Kontsulta itzazu filmen ordutegiak eta gure zinemako bloga.

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa