Kultura

Zinema

Zinema

20 lan baino gehiago

Filmak euskaraz, Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren XX. Astean

Erredakzioa

2009/10/29

Txikienen hitzordua 'Beldur Gutxi' sailean izango da. Sail Ofizialeko eta 'Métal Hurlant eta fantasiazko zinema' ataleko hainbat lanen jatorrizko bertsioak eskainiko dira, euskarazko azpitutuluekin.

Donostiako XX. Fantasiazko eta Beldurrezko Asteak euskaraz proiektatuko du programazioaren zati bat, baibertsio bikoiztuetan (haur-zinema), bai jatorrizko bertsioenazpitituluak euskaraz jarriz. Euskara Patronatuaren eta Kutxaren laguntzarekin antolatu den programaren emanaldi guztiak Victoria Eugenia Antzokian izango dira.

Txikienek hitzordua dute euskarazko beldurrezko zinemarekin Beldur Gutxi sailean, aurten euskaraz soilikizango den atala. Urriaren 31n, larunbatean, txikienentzako bi film eskainiko dira: Niko eta izarretarako bidea (2008) eta Pluk eta bere garabia (2004).

Astean zehar, beste 9 saio egongo dira jatorrizko bertsioan euskarazko azpitituluekin. Horietako 4,&' || 'nbsp;Sail Ofizialekoak: Zorabioa (Vertige; Abel Ferry; Frantzia 2009), Grace (Paul Solet; Estatu Batuak, 2009), Elur hil hilgarria (Dead Snow / Død snø; Tommy Wirkola; Norvegia, 2009) eta Evangelion 2.0 – You Can’t (Not) Advance (Masayuki eta Kazuya Tsurumaki; Japonia, 2009). Beste lau lan Métal Hurlant eta fantasiazko zinema sailekoak dira: Heavy Metal (Gerald Potterton; Kanada, 1981), Denboraren nagusiak (Les maîtres du temps; René Laloux; Frantzia-Suitza-AEF-Erresuma Batua-Hungaria, 1982), Gotorlekua (The Keep; Michael Mann; Erresuma Batua, 1983) eta Taxandria (Raoul Servais; Belgika-Holanda-Frantzia-Alemania, 1994). Eta azkenik, lehiaketan parte hartuko duten 17 film laburren ohiko saioa ere izango dugu bertan.

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren laguntzari esker, aurten, azpitituluak euskaraz izango dituzten Astearen hiru programaren kopia digitalak ekoiztuko dira, euskal geografiako herri desberdinetan ikusi ahal izateko. Horretarako, Astearen programazioko bi film eta 6 film laburrez osaturiko programa aukeratuko dira.

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa