Kultura

Zinema

Zinema

Donostian

Abian da Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren XX. Astea

Tais San Jose

2009/11/01

Fantasiazko zinema zaleak Gipuzkoako hiriburuan bilduko dira filmeaz, jardunaldiaz eta erakusketa bereziaz gozatzeko asmoz. 'Vertige' filmak hasiera emango dio zinemaldiari.

Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren XX. Astea martxan dugu. Aurten, hogeita hamarreko filme proiektatuko dituzte (filma labur eta luzeen artean) eta egitarau ofiziala osatzeko asmoz, ekitaldi anitz prestatu dituzte, hala nola, erakusketak eta komiki jardunaldiak, besteak beste.

Ikusgai izango dugun lehenengo filma ''Vertige'' izango da. Alpinismoaren eszena izugarriak dituen zinta hau beldurrezko urteko lana hartu dute. Donostian proiektatuko dute lehendabizi eta honekin batera, espainiar zinemetan estreinatuko da aldi berean. Lehiaketa ofizialaren barnean, Publikoaren Saria eskuratzeko lehiatuko dira filma luzeak (6.000 euroko saria duena). Munduko toki desberdinetatik datozte filmeak: Frantzia, Japonia, Alemania, AEBetatik...

Euskara ere presente izango dugu Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren XX. Astean. Izan ere, egitarauaren parte bat euskaraz emango dute, bai bertsio bikoiztuetan (haur-zinema), bai jatorrizko bertsioen azpitituluak euskaraz jarriz. ''Beldur gutxi'', ''Niko eta izarretarako bidea'' (2008) eta ''Pluk eta bere garabia'' (2004) bezalako lanez gozatu ahal izango dute umeek. Emanaldi guztiak Victoria Eugenia Antzokian izango dira.

60ko beldurrezko zinema berrikusten

Lehiaketa ofizialarekin batera, 60 hamarkadako beldurrezko zinemari buruzko atzera begirako ziklo bat prestatu dute. Urte haietako zinema zaleen atseginarako, Jane Fondaren ''Barbarella'' proiektatuko dute, baita ''El topo'', ''Alien, el octavo pasajero'', ''Heay metal'' eta ''El quinto elemento'', besteak beste.

VI. Komiki Jardunaldiak ere antolatu dituzte datorren egunetarako. Juan Jimenez artista argentinarra omentzeko asmoz, haren lanekin erakustaldia prestatu dute. Genero fantastikoaren eta zientzia-fikzioaren azken hamarkadetako artista garrantzitsuenetarikoa dugu Jimenez. Nazioarteko sari ugari irabazi ditu: Comix Internacional aldizkarietakoa (1984ean), Bartzelonako Komiki eta Ilustrazio Azokako Marrazkilari Onenari Saria (1983, 1984, 1985 eta 1990ean) eta Frantziako Bulle D’Or Saria (1994ean), besteak beste. Bere lanak munduko hainbat hiritan erakutsi dira, nabarmentzekoa da 1997an Parisko Centre George Pompidou-n eskainitakoa.

Zinemaz aparte, antzerki saioak, musika, ''Métal Hurlant'' aldizkariaren ziklo berezia eta gazteei eta umeei zuzendutako beldurrezko etxea izango ditugu Donostian.

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa