Kultura

Zinema

Zinema

Jaialdia

Zinebi, gero eta hurbilago

2009/11/04

Hainbat doaneko jarduera antolatu dituzte aurreko azaroaren 11tik 21era, jaialdiaren aurreko egunetarako.

Bilboko Zine Dokumental eta Laburmetraia Nazioarteko Zinemaldiak, ZINEBI, abenduaren 23tik 28ra izango da eta aurretik egingo diren ekimen ofizialekin hasiko dira datorren astean. Denak doanekoak izango dira eta Zabalgunean izango dira, "elkartze, hausnarketa eta dibertimendu puntu bezala".

Ibone Bengoetxea Kultura eta Hezkuntza zinegotzia eta Ernesto dle Rio Zinebiko zuzendaria izan dira Pre-Zinebiren bigarren edizioaren aurkezpenean. Azaroaren 11tik 21era izango da eta elkarte, kolektibo, erakunde profesional eta ikusentzunezko sektoreko hezkuntza zentroek antolatuta.

Bengoetxearen ustez, "geroago etorriko diren ideien, jardueren eta lanaren hitzaurrea izango da" Pre-Zinebi. Bizkaiko hiriburuaren jarduera kultural eat ekonomikoaren eragile nagusia izatea nahi dute horrela.

Ostegunean, hilak 12, ''Gidoi Faktoria Eiken-EITB. Gidoiaren espazioa'' izeneko proiektuaren edizio berri bat egingo dute. Del Riok azaldu duenez, ikusentzunezko gidoiaren profesionalak heztea da helburua.

Etorkizuneko errealizadoreek beraien espazioa izango dute zinema eskolen arteko topaketetan eta 2008-2009 ikasturtean egindako lanak aurkeztuko dituzte. zinema-unibertsoan parte hartu nahi duten gazteentzat "urrezko froga" izango da.

Zinebi-Express lehiaketa arrakastatsuak bigarren edizioa izango du aurten, azaroaren 14an. 48 ordutan lan egin behar dute eta asteleheneko 20:00ak baino lehen aurkeztu behar dituzte, Bilboko Zabalgunean. Gaia librea da, baina Bilbo hiria izango dute amankomunean.

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa