Kultura

Zinema

Zinema

10 ordu bideoa egiteko

Bosgarren Kameratoia Bermeon egingo da, abenduaren 12an

Erredakzioa

2009/11/04

Egunean jakinaraziko den gaiaren inguruan euskarazko bideo bat egin beharko dute gazteek 10 ordutan. Euskal Herriko Ikusentzunezkoen Rallyak 3.600 euro banatuko ditu saritan.

Azken lau urteotan bezala, aurten ere Euskal Herriko Ikusentzunezkoen Rallya antolatu du Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak. Kameratoiaren bosgarren edizioa Bermeon izango da, abenduaren 12an.

Argazki-rallyen mekanika ikus-entzunezkoen mundura ekarriz, hamar orduko epea ematen zaie parte hartzaileei, goizeko 9etatik arratsaldeko 7ak arte, hiru minutuko bideo baten istorioa asmatu, irudiak grabatu, editatu eta jendaurrean aurkezteko. Egunean bertan ezagutuko duten gaia eta euren lanetan derrigorrez agertu behar diren Bermeoko zenbait ezaugarri emanda egin beharko dute lan. Lanak euskaraz aurkeztu beharko dira.

Parte hartzeko baldintzak&' || 'nbsp; honakoak dira: 18 eta 35 urte bitarteko gaztea izatea;&' || 'nbsp;bideoa ekoizteko kamera,ordenagailua eta beharrezko tresneria izatea; eta izena ematea,azaroaren 30a baino lehen.

Kameratoian aurkeztutako lanik onenen artean 3.600 euro banatuko dura saritan: 1.500, 1.200 eta 900 euroko hiru sari.

Parte-hartze handia aurreko lau edizioetan

Eibarren, Laudion, Elgetan eta Donostian egin ziren Kameratoiaren aurreko lau edizioak. Azken lau urteotan 478 lagunek hartu dute parte ekimenean, eta guztira euskarazko 73 ikus-entzunezko sortu dituzte.


Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa