Kultura

Zinema

Zinema

500 litro odol

'Dead snow', zonbi nazi talde baten istorioa Norvegiatik

Erredakzioa

2009/11/04

II. mundu gerra bukatu eta hainbat urte geroago mendeku bila itzuliko diren zonbi nazien inguruko komedia eskainiko du ostegunean Fantasiazko eta Beldurrezko Zinearen XX. Asteak.

Zine aste bizi eta odoltsu baten ondoren, hilaren 6an bukatuko da Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinearen XX. Astea. Edizio hau bukatu baino lehen, hala ere, hitzordu berezia dute zombi zaleek Gipuzkoako hiriburuan. Ostegunean, azaroak 5, Tommy Wirkola norvegiarraren Dead snow&' || 'nbsp; filma ikusteko aukera egongo da bertan

500 litro odol erabili dira lan honetan eta II. mundu gerra bukatu eta hainbat urte geroago mendeku bila itzuliko diren zonbi nazi talde batekin egingo dogu topo Dead snow&' || 'nbsp; filman.

Medikuntza ikasten ari diren zortzi ikasleren abentura da oinarria. Opor pasa Axefjord mendi inguruetara joango dira ikasleak, nazi tropek bereziki jipoitutako lurraldera. Bertan hil ziren, elur artean, alemaniak batailoi bateko kideiak 1945ean, nazien jazarpenari aurre egiteko erabakia hartu zuten herritarren esku. Hainbat hamarkada geroago bertara itzuliko dira nazioak, eta ez bisita hutsa egitera soilik. Mendeku grinak odolo festa sortuko du, beldurrezko zinema zaletuak asetzeko moduko ezaugarriekin

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa