Kultura

Zinema

Zinema

Donostian

Agur Fantasiazko eta Beldurrezko Zinearen Asteari

Erredakzioa

2009/11/08

Japoniatik datorren zinta surrealistak batek, 'RoboGeisha', Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren XX. Asteari amaiera eman dio.

Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinearen XX. Astean ostiral gauean proiektatu den azken filma da RoboGeisha, Noboru Iguchi zuzendari japoniarrarena. Surrealista eta eroa, lehiaketaz kanpo eman dute filmea, zinema jaialdiaren itxiera ekitaldiaren barnean izan baita ikusgai. Mangaren iconografia, bideojokoak eta Japoniako tradizioaren ikurrak uztartzen dituen zinta dugu ''RoboGeisha''.

Noboru Iguchik zuzenduta, robot modukoak diren geisha gerrilari batzuen abenturak hartu ditu zintak abiapuntutzat. Diru falta dela eta, artisau-lana da ikuskizuna. Ejerzito misteriotsu baten robotek burutu dituzte indarkeriaz beteriko eszenak. Genero fantastikoaren barnean ikusmin handienetarikoa sortu duen filmea da ''RoboGeisha''. Azaroaren 6ko Donostiako emanaldiarekin batera, Europa osoan estreinatuko da zinta.

Efektu berezietan maisu da Yoshihiro Nishimura. ''The machine girl'', ''Tokyo Gore Police'' edo ''Vampire Girl vs. Frankenstein Girl'' bezalako pelikulak zuzendu ditu.

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa