Kultura

Zinema

Zinema

Asteko estreinaldiak

Hilary Swank eta Richard Geren 'Amelia', 'Luna Nueva'rekin lehian

Erredakzioa

2009/11/20

'Crepúsculo' sagaren berria joan den asteazkenean estreinatu zen Europan, baina lan berri gehiago daude gure zinema-aretoetan: 'Amelia', 'Los condenados', 'Tenderness' edo 'Un lugar donde quedarse'.

Luna Nueva&' || 'nbsp; ez den beste filmerik ere bada aste honetan. Asteazkenean Crepúsculo sagaren lan berriak&' || 'nbsp; izan zuen estreinaldi handiaren ondoren, beste film berri batzuk ere heldu dira gure zinema-aretoetara. Hilary Swank , Richard Gere eta Ewan McGregor aktoreen lan berria da aste honetako beste estrenaldi nagusienetako bat:&' || 'nbsp;Amelia, abiazio munduan aitzindari izan zen Amelia Earhart emakumearen inguruko filma. Ez da izen ezagunekin datorkizun zinta bakarra. Ostiral honetan estreinatuko da Tenderness, Russel Crowe aktorea protagonista duen thrilerra. Un lugar donde quedarse, San Mendes zuzendari britainiarraren azken filma ere izango dugu ikusgai, eta Donostiako&' || 'nbsp;Zinemaldiko Sail Ofizialean ibili ondoren, gure pantailatara iritsiko da Kondenatuak, Isaki Lacuestak zuzenduta.

Robert Pattinson eta Kristen Stewart buelta dira ''Luna Nueva'' filmarekin

Lehen zatiaren arrakastaren ostean, literatur- zein zinema- fenomeno batean bihurtu da Crepusculo. Sagaren atal berri bat da Luna Nueva eta Chris Weitzek zuzendu du. Edward Cullen (Robert Pattinson) eta Bella Swan (Kristen Stewart)&' || 'nbsp;dira protagonistak eta amodiozko istorio bat da. Edward badoa eta Jacob Blackekin (Taylor Lautner) duen erlazioan bilatzen du babesa Bellak. Misterio bat izkutatzen du, Bellak deskubrituko du, eta Edwardek zergatik utzi zuen jakingo du orduan.

Hilary Swank, Richard Gere eta Ewan McGregor, elkarrekin Amelia filman

Mira Nair da zuzendaria eta Amelia Earhart (Hilary&' || 'nbsp; Swank) hegazkingintzako heroiaren istorioa da. Izan ere, Earhart ameslaria zen, borrokalaria eta ikono bat askorentzat. Atlantikoa gurutzatu zuen lehen emakumea izan zen eta Eleanor Roosevelt (Cherry Jones), Gene Vidal (Ewan McGregor) eta George P. Putnam (Richard Gere)&' || 'nbsp;bezalako pertsonaien inspirazioan bihurtzen da. 1937an, munduari buelta ematea erabaki zuen.

Los condenados, beraien lagunen arrastoen bila

Donostiako Zinemaldiaren Sekzio Ofizialean izan zen Isaki Lacuesta zinemagilearen filma. Martinen (Daniel Fanego)&' || 'nbsp;istorioa da:&' || 'nbsp;30 urtez Espainiatik kanpo egin duen militantea da eta Raulen (Arturo Goetz) deia jasotzen du. Ezequielen arrastoak berreskuratzen saiatzen dira, armaden eraso baten ostean desagertua. Isilpeko indusketan hildakoaren senideekin eta lagunekin biltzen dira. Elkarrekin bizi beharko dute egun batzuetan eta beraien artean dauden tentsioa azaleraziko da.

Tenderness, Russel Croweren thriller bat

John Polson australiarrak zuzentzen du thriller hau:&' || 'nbsp;Eric (Jon Foster)&' || 'nbsp;da protagonista, bere gurasoak hiltzen dituen institutuko ikasle bat. Hainbat urte beranduago, Lori Cranston agertzen da, Ericekin ihes egingo duen gazte bat, bere istorioarekin txundituta. Cristofuoro tenientea (Russel Crowe) kezkatuta dago gaztearen sen hiltzailea dela medio. Lori eta Eric ihesean jarraituko dute eta Cristofuoro beraien atzetik joango da, hurbiletik. Ericek ez dakiena da Lori poliziarekin lankidetzan ari dela da, hiltzaileari tranpa bat jartzeko.&' || 'nbsp;

''Un lugar donde quedarse'', AEBetatik bidaia bat

Oskarra irabazi zuen Sam Mendes zuzendariak eta Britainia Handien eta Estatu Batuen komedia bat da. Bira komikoak eta ustekabe emozionalak etengabe agertzen dira Burtek (John Krasinski) eta Veronak (Maya Rudolph) osatutako 30 urte inguruko bikotean. Seme bat eduki behar du eta non edukiko eta heziko duten galdetzen diote beraien buruari. Lagunak eta senideak bisitatzen dituzte hiri ezberdinak aztertzeko. Deia bat dela medio, Miamira egiten dute eta finkatzera laguntzen dien senide batekin egingo dute topo.

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa