Kultura

Zinema

Zinema

Pre-Zinebiaren amaiera

Bilboko itsasdarrari buruzko film onenak sarituak, ZinebiExpressen

Erredakzioa

2009/11/21

Finalerako sailkatu ziren 17 filme laburrak ikusgai egon ziren ostiral gauean Bilbon izandako emanaldian. Bertan, irabazleen izena ezagutzera eman zuten eta lehiaketaren 'maila ona' azpimarratu zuten.

Daniel Ortega Cuencaren ''Making ría'' eta Aritz Albaizarren ''Atsegin dut zugaz egotea'' izan dira ZinebiExpresseko II. Edizioaren filme labur irabazleak, lehenengo (600 euro jaso zituena) eta bigarren (300 euro) sariarekin, hurrenez hurren. Gabriel Villota EHUko irakaslea, gidoigilea Arantza Ibarra eta Shanti Basauri musikaria izan ziren epaimahaikideak.

ZinebiExpressen parte hartzeko izena eman zutenen artean (54 talde), 34k izan ziren lana amaitu zutenak. Finalerako sailkatu izan zituzten, guztira, 17 filme laburrak. Hauek, ostiral gaueko emanaldian proiektatu egin ziren, Bilboko Zabalgune eraikinean.

Emanaldi honek Pre-Zinebiari amaiera eman dio. Astelehen honetatik aurrera, berriz, abian izango dugu Bilboko Zine Dokumental eta Laburmetraia Nazioarteko Zinemaldiaaren 51. edizioa, ZINEBI.

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa