Kultura

Zinema

Zinema

Superekoizpena

'Avatar', azkenaldiko estreinaldirik garrantzitsuena

2009/12/18

James Cameronen superekoizpenak estralurtarrak, gizakiak eta efektu bereziak uztartzen ditu, hiru dimentsiotan.

12 urteko isilunearekin amaituko du gaur James Cameronek, Titanic kaleratu ostean Avatar superekoizpena estreinatuko baitu. Hiru dimentsiotako superekoizpen bat da eta estralurtarrak, gizakiak eta efektu bereziak uztartzen ditu. "Publikoa txundituta utziko du", azaldu du Lauren Manuel Garcia Carro filmaren diseinatzaileetako batek.

"Jende guztiak hitz egingo du bere inguruan, onerako zein txarrerako", adierazi du Garcia Carrok. Gainera, "publiko mota guztietara" helduko dela uste du.

Ostiralean estreinatuko dute:&' || 'nbsp;Pandora planetan kokatzen da, 2154 urtean. Bertan, Lurreko eskasia energetikoarekin amaitzeko mineral bat omen dago. Na''viak eta gizakiak lur eremu berarengatik borrokan daude. Hibridoak sortzen dituzte orduan, ''avatar'' delakoak:&' || 'nbsp;begi horidun eta hiru metroko luzeradun estralurtarrak. Gizakien eta Na''vien DNA dute eta gizakien burmuinekin kontrolatzen dira.

Efektu bereziak, teknologia eta hiru dimentsioez gain, mezu argi bat dakar Avatarrek:&' || 'nbsp;planetaren naturaren suntsipena.

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa