Kultura

Zinema

Zinema

Donostian estreinatu dute

Zumaiako labarren sekretuak, 'Flysch, haitzen hitza' dokumentalean

Erredakzioa

2009/12/18

Flyscharen harrizko geruzak irakurtzean, gure planetaren milioika urteko historia geratzen da agerian. Hainbat ikerlarik hartu dute parte Alberto Gorritibereak eta Asier Hilariok zuzendutako lanean.

Itsas labarrak irakurtzen jakitea gure planetaren historia irakurtzen jakitea ere bada.&' || 'nbsp;Izan ere, Flyscharen harrizko geruzak Lurraren milioika urteko historia kontatzeko gai dira: aldaketa magnetikoak, itsas mailaren gorabeherak, berotze handiak... Espezieak joan eta etorri egiten dira, ingurura egokitu egin behar izaten dute, eta batzutan desagertu ere egiten dira.

Geologiak bizitza ezegonkor hori islatzen du eta Flysch, haitzen hitza dokumentalak itsas labarretan irakurtzen erakutsiko digu. Lurreko zientzietako ikerlari handiek hartu dute parte lanean, Alberto Gorritibereak eta Asier Hilariok zuzenduta.&' || 'nbsp;Donostiako Kursaalean egin dute estreinaldia eta, telebistarako pentsatua dagoen dokumentala den arren, pantaila handian eskainiko dute abenduaren 30an Zumaian. Bi emanaldi egingo dira:&' || 'nbsp;lehena 20:00etan eta bigarrena 22:00etan. Sarrera doakoa izango da bietan, baina lehen emanaldirako turismo bulegoan jaso behar dira txartelak abenduaren 28tik aurrera. 22:00etako proiekziorako berriz, sarrera askea izango da, aretoa bete arte.

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa